Kategoria: enpresa
1. izen · Aurrera egitea eta horren ondorioa.
2. (enpresa) izen · Diruzko mailegua, gero jaso beharreko diruaren aurrerapen gisa.
3. aditzondo · Gutxi falta dela adierazteko.
1. (enpresa) izen · Mailegu bat itzultzerakoan, adostutako amortizazio-sisteman aurreikusi gabeko amortizazio edo maileguaren itzulketa.
1. (enpresa) izen · Mailegu bat amortizatu edo itzultzeko metodoa, non interesez gainera amortizaziorako kuota konstanteak ordaintzen diren.
1. (enpresa) izen · Mailegu edo bestelako zor-titulu bat itzultzeko aldiro ordaintzen den zenbateko bakoitza.
2. (enpresa) izen · Ondasun iraunkor batek denboran zehar duen balio-galera aurreikusteko aldiro egiten den finantza-zuzkiduretako bakoitza.
1. (enpresa) izen · Mailegu bat, interesak barne, itzultzeko ezartzen den metodoa.
1. (enpresa) izen · Aktibo bat amortizatzeko une jakin batean egiten den funtsen ekarpena.
1. izen · izenondo · Babestu egiten duena.
2. (enpresa) izen · izenondo · Diruz edo bestelako baliabideak eskainiz, jarduera edo enpresa bat laguntzen duena.
1. (enpresa) izena · Enpresa bateko produktuak eta zerbitzuak bezeroen eskura jartzeko modua.
1. (enpresa) izen · Produktu eta gaien banaketarako, enpresetatik enpresetara edo enpresetatik kontsumitzaileengana, erabiltzen den instalakuntza zabala.
1. (enpresa) izen · Enpresa desberdinak fusionatu edo elkartzeko enpresa zaharrak desegin eta enpresa berri bat sortzen deneko enpresa-fusio mota.
1. (enpresa) izen · Finantza obligazio bat dagokion epemugan ez betetzea.
1. (enpresa) izen · Jaulkiko diren akzio berriekin trukatzen den bonoa, bonoaren jabearen borondatez edo sozietateak derrigortuta.
1. (enpresa) izen · Jaulkitako akzioekin trukatu daitekeen zor titulua.
2. (merkataritza) izen · Aurrez ezarritako ondasun edo zerbitzuekin truka daitekeen balio jakineko erosketa txartela, zozketa edo lehiaketa bidez irabazi edo aurretik diruz erosi dena.
1. (enpresa) (pluralean) izena · Ekitaldi ekonomikoaren bukaeran enpresako biltegian dauden izakinen kopurua eta horien balioa, hasierako izakinekin alderatuta, ekitaldiko izakinen aldakuntza kalkulatzeko behar dena.
1. izena · Zerbaitekiko harreman edo lotura dagoelarik, hura etetea.
2. (enpresa) izena · Langile batek lan egiten duen enpresarerkiko lan harremana etetea.
3. (politika) izena · Greba deialdiekin bat egiteko antolatzen diren asanblea eta batzarretan, pertsona batek edo batzuek haietan erabakitzen denarekin bat ez egitea.
4. (psikologia) izena · Gogo eza.
1. izen · Ekintzailearen jarduera.
2. (enpresa) izen · Negozio, enpresa edo gizarte proiektu berriak abiarazi eta garatzeko jarduera.
1. (enpresa) izena · Eskatutako produktuak eta gaien zerrenda bezeroari entregatu zaizkiola ziurtatzen duen agiria.
1. (enpresa) izen · Gehienbat turismo eta aisialdiarekin loturiko zerbitzuen erreserbak banaketa-kanal ezberdinetatik denbora errealean jaso eta kudeatu egiten dituen sistema telematiko zentralizatua.
1. (enpresa) izen · Enpresa batek bere jarduera aurrera eramateko epe laburrera behar izaten dituen baliabide finantzarioen zenbatekoa, aktibo korronteari pasibo korrontea kenduz kalkulatzen dena.
1. (enpresa) izena · Enpresa batek bere negozio baterako ezarri dituen helburuak lortzeko, enpresaren arlo bakoitzean definitu egiten dituen azpihelburu eta haiek betetzeko ekintza-planen multzoa.
1. (enpresa) izena · Korporazio-estrategia.
1. (enpresa) izen · Berak sortutako marka ustiatu eta marka horretako produktuak edo zerbitzuak merkaturatzea eskaintzen duen konpainia, ordainsari baten trukean.
1. (enpresa) izen · Soldata edo bestelako ordainsarietan gehitzen den osagarria.
2. (kirola) izen · Kirol jardunaldi batean, irabazle edo lehenengo postuetan suertatzeagatik ematen den hobaria.
1. (enpresa) izena · Enpresa batek bere biltegietan kostu gehigarririk gabe gorde eta kudeatu dezakeen izakinen kopuru edo bolumen handiena.
1. (informatika) (enpresa) izen · Enpresen gestio edo kudeaketarako programa eta aplikazioak lantzen dituen informatikaren arloa.
1. (enpresa) izen · Produktuak handizka edo kopuru handitan eskaini eta saltzen dituen denda.
1. (plural) (enpresa) izena · Ekitaldi ekonomikoaren hasieran enpresako biltegian dauden izakinen kopurua eta horien balioa, bukaerako izakinekin alderatuta, ekitaldiko izakinen aldakuntza kalkulatzeko behar dena.
1. (enpresa) izen · Haren ordainketarako berme gisa ondasun higiezin edo ontzi bat, haien gaineko hipoteka alegia, hartzen duen mailegu-kontratuaren aldaera.
1. (enpresa) izena · Ikerkuntza, garapena eta berrikuntza jardueren multzoa.
1. (enpresa) izena · IGB; ikerkuntza, garapena eta berrikuntza jardueren multzoa.
1. (enpresa) izena · Negozio bati dagokion sektore ekonomikoaren ezaugarrien multzoa, hala nola produktu eta zerbitzuen eskaintza eta lehiakideak, zeinaren azterketa beharrezkoa den negozio horretan enpresaren es
1. (enpresa) izen · Kalean bertan egiten den produktuen eskaintza eta horien salmenta.
1. (enpresa) aditza · Kontabilitatean erregistratu; kalkulu eta zenbaketa batean jaso edo kontuan hartu.
1. (enpresa) izen · Ziur ez bada ere, etorkizunean produktu edo zerbitzu jakin bat eskuratu eta kontsumituko lezakeen indibiduo edo banakoa, produktuak edo zerbitzuak bere beharrak asetzeko egokia delakoan.
1. (enpresa) izen · Kontabilitate-kontu baten bitartez zehazturiko elementu-multzoa eta horren balioa.
1. (enpresa) izena · Korporazio edo negozio edo jarduera anitz biltzen dituen enpresa baten baitan, enpresako baliabideak negozio horietara bideratzeko egiten den analisia, erabakia eta horren gauzatzea.
1. (enpresa) izen · Lan, jarduera, zerbitzu edo ekoizpen handiagoagatik kostu total bati gehitzen zaion kostuaren zatia.
1. (enpresa) izena · Sektore bereko beste enpresek baino kostu txikiagoarekin ekoizten duen enpresaren egoera abantailatsua.
1. (enpresa) izen · Diru kopuru bat hartzaile baten eskura jartzen den banku-kontua, diru kopuru horretatik, kreditu gisa, behar duena har dezan dezan, erabilitako diruaren interesen trukean.
1. (enpresa) Libreta edo txartel baten bitartez banku-kontu batetik dirua atera edo hartara sartzeko makina automatikoa, telematikoki bankuko datu-zentroarekin konektaturik dagoena, eragiketa ziurtatzeko.
1. (enpresa) izen · Langile bati lanpostua aldi baterako uzteko ematen zaion baimena.
2. izen · Atzerriko herrialde batean lan egin ahal izateko hango administrazioari eskatzen zaion baimena.
1. (enpresa) izen · Lanpostu baterako hautagai bati egiten zaion galdera multzoa, hark emandako erantzunekin batera, hura lanpostua betetzeko egokia den erabaki edo balioesteko egiten dena.
1. izenondoa · Norgehiagokan edo lehian, aurkariei gailendu eta gorena izateko gaitasuna duena.
2. (enpresa) izenondoa · Enpresa bati buruz, merkatu batean beste enpresekiko lehian bere helburuak lortzeko ahalmena duena.
3. (enpresa) izenondoa · Prezio, kostu edo enpresako beste aldagai bati buruz, lehiakideena baino hobea dena eta beraz merkatuan gailentzen laguntzen duena.
1. (enpresa) izen · Enpresa edo beste erakunde batek eman dituen mailegu eta antzeko finantzaketa-tresnen bolumen edo guztizko zenbatekoa.
1. (enpresa) izen · Enpresa batean, epe laburreko jarduera ekonomikoa garatzeko behar den finantzazio iraunkorra, aktibo korronteari pasibo korrontea (epe laburreko zorrak, alegia) kenduz kalkulatzen dena.
1. (enpresa) izen · Enpresako produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeaz eta marketinaz arduratzen den zuzendaritzaren arloa eta horri dagokion saila.
1. (enpresa) izen · Sektore ekonomiko batean, merkatu-kuota handiena duen enpresa.
1. (enpresa) izena · Merkaturatzeko ekintza eta bere ondorioa; Produktu edo zerbitzu bat diseinatzetik merkatuan kontsumitzaileen esku jarri arteko prozesua, negozio bat garatzea eta bezeroen beharrak asetzea hel
1. (enpresa) izena · Negozio edo jarduera ekonomiko bakun baten baitan, enpresa batek sektore horretan kokatu, jardun eta garatzeko ezartzen dituen helburuetarako ekinbidea.
1. (enpresa) izen · Negozio edo enpresa baten kudeaketa eta kontrolaren ardura hartzen dituen profesionala.
1. (ekonomia) (enpresa) adjektiboa · Kopuru edo kantitate total batetik kendu beharrekoak kendu ondoren.
1. (enpresa) izen · Enpresaren ondarea jasotzen duen kontabilitate-kontuetako bakoitza, ondasun, eskubide edo obligazio bat jasotzen duena.
1. (enpresa) izena · Lanaldia hasi eta bukatzeko orduak eta lan denbora zehaztasunez finkatzen ez dituen lan ordutegia.
1. (enpresa) izen · Finkatutako helburuak betetzeko, burutu beharreko operazio edo ekintzak ezartzen dituen plana, bereziki epe laburrera garatzen dena.
1. (enpresa) izen · Epe luzera finkatutako helburu estrategikoak lortzeko bitarteko helburuak eta ekintzak zehazten dituen kudeaketa-jarduera.
1. (enpresa) izena · Merkatu batean, produktu edo zerbitzu homogeneo bati buruz beste prezioak baino txikiagoa den prezio bat egotearen fenomenoa; delako prezioa eskaintzen duen enpresaren egoera.
1. izena · Zerbaiti buruz egiren den azaleko azterketa, baliagarria izan daitekeen erabakitze aldera.
2. (arkeologia) izena · Toki jakin batean ustez dagoen aztarnategi arkeologiko batean egiten den indusketarik gabeko arakatzea, aztarnategiko egitura nagusia eta eman ditzakeen aztarnen berri izateko.
3. (geologia) izena · Lur azpiko egitura geologikoaren edo han egon daitezkeen hidrokarburo eta mineralak atzemateko egiten den miaketa.
4. (enpresa) izena · Produktu edo zerbitzu bat merkatuan izan dezakeen harrera ezagutzeko egiten den inkesta edo bestelako ikerketa.
1. (enpresa) izena · Urrutitik eta telekomunikazio teknologiak eta bereziki Internet erabiliz egiten den lana.
1. (enpresa) izena · Urteko tasa baliokidea, inbertsio edo finantzazio bateko urteko interes tasa baliokidea, kapitalizazio-mota, komisioak eta gastuak barnehartzen dituena.
Artikulurik faltan botatzen al duzu?
Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara