meatu
1. (anatomia) izena · Gorputzak dituen irekigune eta barrurako hodietako bakoitza, hala nola entzunbidea, gernu-meatua eta sudur-meatuak.
Gaztelaniaz: meato
2. (botanika) izena · Landare baten ehunetako zelulen artean geratzen diren zirrikituetako bakoitza.
Gaztelaniaz: meato
Loturiko hitzak
euri-oihan1. Eskualde euritsuetako oihan edo baso itxia, latitude tropikaletakoa (euri-oihan tropikala) nahiz zona epeletakoa (baso epela), landare eta zuhaitz onbrofilo eta esziofiloen habitata dena.
hipokanpo1. Hippocampus generoko arrain txikia, zaldiaren antzeko burua duena.
2. Ugaztunen burmuineko egitura, memoriarekin eta orientazioarekin loturiko funtzioak dituena.
zakil-moko1. Zakilaren buru edo muturra, atzeko partea baino lodixeagoa dena eta zirkunzidatu ezean azalmintz bilkor batek babesten duena .