Kategoria: ideofonoa

ausi-mausika

1.   aditzondoa · Adausika, zaunkaka.

dilin-dalan

1.  (onomatopeia)  aditzondoa ·  izena · Ezkilaren soinua adierazteko.

2.  (ideofonoa)  aditzondoa · Haurrari heldu baten besoetatik edo zabuan egiten zaion kulunka mugimendua adierazteko.

dinbi-danba

1.   aditzondoa · Kolpeak behin eta berriz emanez.

tirriki-tarraka

1.   aditzondo · Oinez ibiltzeari buruz, ibilera neketsu, baldar eta motelez.

2.   aditzondoa · Orokorrean, nekez eta poliki.

txirriki-txarraka

1.   aditzondoa · Tirriki-tarraka.

zar-zar

1.  (adierazkorra)  aditzondoa · Jariatzen ari den likidoa adierazteko.

2.  (adierazkorra)  aditzondoa · Euriaz mintzatuz, barra-barra.

zur eta lur

1.   aditzondoa · Guztiz harriturik.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza