Kategoria: adierazkorra

aterik adina maratila eduki

1.  (adierazkorra)  izena · Denetarako aitzakia izan.

auzoko ateak ixtera joan

1.  (adierazkorra)  aditza · Beharrik izan gabe, arazoetan sartu.

baratxuria baino finago

1.  (adierazkorra)  adjektibo · Pertsona bati buruz, oso fin edo bikaina.

barrenak astindu

1.  (adierazkorra)  aditza · Asaldatu, asko larritu edo aztoratu.

barruak astindu

1.  (adierazkorra)  aditza · Barrenak astindu.

bost jakin

1.  (bizk) (adierazkorra)  aditz · Ezer ez jakin.

egun on Jainkoak

1.  (adierazkorra)  interjekzioa · Egunaren hasieran agurtzeko.

galtzak bete lan

1.  (adierazkorra)  izena · Egiteko lan asko.

ganbara pipiak jota izan

1.  (adierazkorra)  aditza · Ganbara pipiak jota eduki.

gibel handi

1.  (lagunartekoa) (adierazkorra)  izen · Ardurak arin eta larritu gabe hartzen dituen pertsona.

hamaika aldiz

1.  (adierazkorra)  aditzondo · Aldi askotan.

harri eta horma

1.  (adierazkorra)  aditzondo · Lozorroan, loari buruz sakon.

hogeita hamaika eskutik eduki

1.  (adierazkorra)  aditza · Egoera bati buruz, kontrolpean eduki.

potro handi

1.  (lagunartekoa) (adierazkorra)  izena · Egin beharreko lanak eta orokorrean ardurak gehiegizko lasaitasunez, larritu gabe, hartzen dituen gizona.

txakur

1.  (zoologia)  izena · Kanidoen familiako ugaztun etxekotua, lanerako edo maskota moduan erabiltze dena, arrazaren arabera tamaina eta itxura oso ezberdinak dituena.

2.  (gutxiesgarria)  izena · Poliziako kidea.

3.  (gutxiesgarria)  izena · Pertsona maltzurra.

4.  (adierazkorra)  adjektibo · Eguraldiari buruz, txar-txarra.

5.  (teknologia)  izena · Mekanizazioan, pieza eutsi eta finkatzeko baliatzen den brida modukoa.

zar-zar

1.  (adierazkorra)  aditzondoa · Jariatzen ari den likidoa adierazteko.

2.  (adierazkorra)  aditzondoa · Euriaz mintzatuz, barra-barra.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza