erauzi
1. Zerbait dagoen lekutik kendu, banandu edo atera.
Gaztelaniaz: extraer
Gaztelaniaz: arrancar
2. aditza · Norbait bere onetik atera.
Gaztelaniaz: sacar de sus casillas
Gaztelaniaz: alterar [una persona]
3. (gip) aditza · Jaurti, bota.
Gaztelaniaz: lanzar
4. (zub) aditza · Suntsitu, hondatu.
Gaztelaniaz: destrozar
Gaztelaniaz: destruir
5. (nekazaritza) aditza · Arbola bateko fruituak erorarazi, makilak erabiliz edo zuhaitza astinduz.
Gaztelaniaz: varear [un árbol frutal]
6. (ipar) aditza · Bereizi, aldendu.
Aditza: da
Gaztelaniaz: desviarse
Gaztelaniaz: apartarse
7. (medikuntza) aditza · Ebakuntza baten bitartez, gorputzetik patologia jasaten duen organoa edo bestelako egitura kaltegarria atera.
Gaztelaniaz: extirpar
8. aditza · Handia den zerbait lurrera bota.
Sinonimoak: eraitsi
Gaztelaniaz: derribar
9. (ipar) aditza · Testigantza bati buruz, adierazi edo azaldu.
Gaztelaniaz: levantar [testimonio]
Loturiko hitzak
laboratu1. Landare eta fruituak hazteko lurra landu.
patologia1. Gaixotasun edo afekzio batean pairatzen diren sintomen multzoa.
2. Gaixotasunak aztertzen dituen medikuntzaren arloa.
bihurdura1. Lotailu edo hezurrak lotzen dituen ehun konektiboan gertatzen den lesioa, hezur horiek bat-batean edo neurriz kanpo mugitu edo kolpe batengatik.
2. Gorputz baten luzetarako ardatzeko bi muturretan aurkako norabidean eragiten duten bi indarrek gorputzean eragiten duten deformazio edo esfortzua.