Kategoria: ipar

abadot

1.  (ipar) (zoologia) (zaharra)  izen · Liztorra.

2.   izen · Eulitzarra.

abantailos

1.  (ipar)  izenondo · Abantaila dakarrena.

2.  (ipar)  izenondo · Abantailak dituena.

abantailoski

1.  (ipar)  aditzondo · Abantailaz, abantailarekin.

abantzamendu

1.  (ipar)  izen · Aitzinamendu, aurrerapena.

abantzatu

1.  (ipar)  aditz · Aurrera egin.

abantzuño

1.  (ipar)  aditzondo · Oso gutxi falta dela.

abarizios

1.  (ipar)  izenondo · Dirua eta ondasunak eduki eta atxikitzeko irrikia eta grina dituena.

abarrots

1.  (ipar)  izen · Harrabots, zarata handia.

abaxatu

1.  (zaharra) (ipar)  aditz · Behera etorri, eraman edo ekarri.

abeniko

1.  (zaharra) (ipar)  izen · Adostasun edo hitzarmena.

2.  (ipar)  izen · Ohartarazpena.

aberastarzun

1.  (ipar)  izen · Aberastasun.

abertimendu

1.  (ipar)  izen · Ohartarazpena, abisua.

abertitu

1.  (ipar)  aditz · Ohartarazi, abisatu.

abil

1.   adjektiboa · Trebea dena.

2.  (ipar)  adjektiboa · Maltzurki jokatzen duena.

abonamendu

1.  (ipar)  izena · Harpidetza.

2.   izena · Denboraldi oso bateko ikuskizun edo emanaldi-sail baterako tiketa.

aburska

1.  (ipar)  aditzondoa · Ahoz behera, ahoa lurraren edo beste azalera baten aurka jarririk.

adakaitz

1.  (ipar)  izena · Ardi adarduna.

2.   izena · Enborreko edo larruazaleko gogorgunea.

adaro

1.  (ipar)  izena · Pala gisako tresna, labeko errautsak eta bestelako zakarrak jasotzeko erabiltzen dena.

2.  (ipar)  izena · Opilak labera sartzeko erabiltzen den pala.

adaxka

1.   izen · Landare edo zuhaitzaren adar txikia.

2.  (botanika)  izen · Landaretik ateratzen doan adar berria.

3.  (zoologia)  izen · Animalien burutik ateratzen hasia den adarra.

4.   izen · Animalien adar txikia.

5.   izen · Eskuarearen hortz punta edo hortza bera.

6.  (ipar)  izen · Ileko txirikorda.

adelatu

1.  (zub)  aditza · Prestatu, antolatu, apailatu.

2.  (gutxi erabilia) (ipar)  aditza · Konpondu.

adiskidantza

1.  (ipar) (aldaera)  izena · Adiskidetasun.

adiskidego

1.  (ipar)  izena · Adiskidetasuna.

adrezia

1.  (ipar)  izena · Trebezia.

afalaintzin

1.  (ipar) (aldaera ortografikoa)  izena · Afalaitzin.

afalaitzin

1.  (ipar)  izena · Afaldu aurreko denbora.

afarite

1.  (ipar)  izena · Afaria (bereziki leku-denborazko atzizkiekin erabilia).

afariten ari izan

1.  (ipar)  aditza · Afaltzen ari izan.

afixa

1.  (ipar) (artea)  izena · Hormetan jartzen den paperez edo beste material batez egindako irudia, bereziki zerbait iragartzeko erabiltzen dena.

agiantza

1.  (pluralean) (ipar)  izena · Opatzen den desio ona.

agiantzatu

1.  (ipar)  aditza · Ona opa izan.

agitu

1.  (ipar)  aditza · Gertatu, zerbait errealitatean izan edo gauzatu.

ahaideria

1.  (ipar)  izen · Ahaideen multzoa.

ahalke

1.  (ipar)  izen · Lotsa.

ahalkegarri

1.  (ipar)  izenondo · Lotsagarri.

ahalketsu

1.  (ipar)  izenondo · Lotsati, herabea.

aitama

1.  (pluralean) (ipar)  izen · Aita eta ama, gurasoa.

aitzinamendu

1.  (ipar)  izen · Bide, prozesu, jarduera edo lan batean egindako aurrerapauso edo aurrerapena.

alarguntsa

1.  (ipar)  izen · Alarguna den emakumezkoa.

apezgo

1.  (erlijioa) (ipar)  izena · Apaizgo.

arrangura

1.  (ipar)  izen · Kexa, kexatzeko motiboa.

2.  (ipar)  izen · Ardura, kezka.

3.  (ipar)  izen · Pena, atsekabea, intziria.

arrastiri

1.  (ipar)  izen · Eguerdiaren ondorengo egunaren zatia.

2.  (ipar)  izen · Ilundu aurreko egunaren zatia.

artatu

1.   aditza · Bereziki zerbitzu publikoetan eta merkataritzan, erabiltzaileak eskatzen duen arreta eskaini eta haren beharretan laguntza eman eta lanak egin.

2.  (ipar)  aditza · Zaindu.

askaldu

1.   aditza · Afaria baino lehenagoko arratsaldeko otordua egin.

2.  (ipar)  aditza · Gosaldu edo goiz erdiko otordua egin.

askaltiar

1.   izena · Elkarrekin askaria egiten duten lagunetako bakoitza.

2.  (ipar)  izena · Gosaldu edo hamaiketakoa egiten duen lagunetako bakoitza.

asturu

1.  (ipar)  izena · Zoria, halabeharra.

2.  (ipar)  izena · Saihetsezina den gertaera edo horien segida, aldez aurretik ustez ezinbestekoa dena.

asturu on

1.  (ipar)  izena · Zoriona.

asturugaitz

1.  (ipar)  izena · Zorigaitza, zoritxarra.

2.  (ipar)  adjektiboa · Zoritxarreko, zorigaiztoko.

3.  (ipar)  adjektiboa · Baldar, trakets.

beharrik

1.  (ipar)  aditzondo · Zorionez.

behiala

1.  (ipar)  aditzondo · Aspaldiko denboran, antzina.

2.  (ipar)  aditzondo · Duela denbora bat, ez hain aspaldikoa.

bekatoros

1.  (ipar)  izenondo · Bekatua egin duena.

ber denboran

1.  (ipar)  aditzondo · Denbora edo aldi berean.

berantenik

1.  (ipar)  aditzondo · Adierazitako data, ordu edo unea baino beranduago ez.

beregainki

1.  (ipar)  aditzondo · Partikularzki, bereziki.

2.  (ipar)  aditzondo · Independenteki, bakoitza bere aldetik edo bere kabuz.

beretter

1.  (erlijioa) (ipar)  izena · Apaizari meza ematen laguntzen dion mutil gaztea, XX. mendearen bukaeratik neska ere izan daitekeena.

bermatu

1.   aditz · Zerbait azalera bertikal batean zutik jarri.

2.   aditz · Adierazitakoa egingo dela edo egiazkoa dela ziurtatu edo hitz eman.

3.  (ipar)  aditz · Konfiantza izan.

4.  (ipar)  aditz · Ahaleginak egin, saiatu.

berretu

1.  (ipar)  aditza · Gehitu, erantsi.

2.  (matematika)  aditza · Zenbaki bat bere balioarekin behin eta berriz hainbat aldiz biderkatu.

berretzaile

1.  (ipar)  izena ·  izena · Berretu, gehitu edo erantsi alegia, egiten duena.

2.  (matematika)  izena · Berreketa batean, zenbaki bat bere balioarekin biderkatu beharreko aldi kopurua.

berthute

1.  (ipar)  izena · Bertute.

bet-betan

1.  (ipar)  aditzondoa · Bat-batean.

betoi

1.  (arkitektura) (ipar)  izen · Hormigoia, zementua eta hartxintxarrak batzen dituen nahasketa, eraikuntzan erabiltzen dena.

bistatu

1.   aditza · Urrutitik ikusi.

2.  (ipar)  aditza · Osagarriekin hornituz itxura ederra eman.

bizkitartean

1.  (ipar)  aditzondo · Bitartean.

2.   aditzondo · Hala eta guztiz ere.

bortxarazi

1.  (ipar)  aditza · Zerbaitetara behartu edo derrigortu.

dailarri

1.  (ipar)  izen · Zorrozteko harria.

deblauki

1.  (ipar)  aditzondoa · Zalantzarik gabe, erabakitasunez.

2.  (ipar)  aditzondo · Guztiz, erabat.

deblauki

1.  (ipar)  aditzondoa · Uste edo konbentzimendu osoz, zalantzarik egin gabe.

2.   aditzondoa · Guztiz.

deliberamendu

1.  (ipar)  izen · Erabakia.

deliberatu

1.  (ipar)  aditza · Erabaki, zerbait egiteko asmoa finkatu.

domaia

1.  (ipar)  izen · Zoritxarrez, tamalez gertatzen den gauza, tristura dakarrena.

donado

1.  (naf) (ipar)  izena · Gizon heldu ezkongabea, ezkontzekoa ez dena; anai edo arreba oinordekoaren etxean lanean eta ezkondugabe geratzen den gizona.

durduzatu

1.  (ipar)  aditza · Gogoa nahastu, zer egin edo zer esan ez jakiteraino.

2.  (ipar)  aditza · Zalantza egin.

ebiakoitz

1.  (ipar)  izen · Larunbata, asteko seigarren eguna.

egoiliar

1.   izen · Leku bati atxikia, batzuetan zeregin jakinekin, dagoen pertsona.

2.  (ipar)  izen · Populazio bateko biztanlea.

3.  Orrialde berria

elepide

1.  (ipar)  izena · Jendartean norbait kritikatzeko zabaltzen den ele edo esana.

2.  (ipar)  izena · Delako esana zabaltzeko motiboa, justifikatua izan ala ez.

3.  (ipar)  izena · Ele edo hizketarako gaia.

emazteki

1.  (ipar)  izen · Emakumea.

emendatu

1.  (ipar)  aditz · Kopuru bati buruz, handitu edo gehitu.

2.   aditz · Itzali.

3.   aditz · Lasaitu, baretu.

erantzuki egin

1.  (ipar)  aditz · Norbaiti bere akats, huts edo okerrak aurpegiratu.

erauzi

1.  Zerbait dagoen lekutik kendu, banandu edo atera.

2.   aditza · Norbait bere onetik atera.

3.  (gip)  aditza · Jaurti, bota.

4.  (zub)  aditza · Suntsitu, hondatu.

5.  (nekazaritza)  aditza · Arbola bateko fruituak erorarazi, makilak erabiliz edo zuhaitza astinduz.

6.  (ipar)  aditza · Bereizi, aldendu.

7.  (medikuntza)  aditza · Ebakuntza baten bitartez, gorputzetik patologia jasaten duen organoa edo bestelako egitura kaltegarria atera.

8.   aditza · Handia den zerbait lurrera bota.

9.  (ipar)  aditza · Testigantza bati buruz, adierazi edo azaldu.

errankizun

1.  (ipar)  izena · Norbait kritikatu edo gaitzetsi asmoz jendartean zabaltzen den esana.

2.   izena · Esana, diskurtsoa.

errefusatu

1.  (ipar)  aditz · Zerbait faltsua edo gezurra dela adierazi.

2.   aditz · Jasotako eskaintza, eskaera edo agindua ez onartu.

erregelamendu

1.  (ipar)  izena · Arlo jakin bat erregulatzen duten arauen multzoa.

2.  (zuzenbidea)  izena · Legearen azpiko araua, lege batek ezarritakoa garatu eta zehaztu egiten duena.

errektore

1.   izena · Unibertsitate bat maila gorenean zuzentzen duen pertsona.

2.  (ipar)  izena · Irakaskuntza-barruti bateko kudeaketa-kargu gorena duen pertsona.

erresalbu

1.  (ipar)  izen · Salbuespena, orokorra edo ohikoa den horretatik aparte geratzen den kasu edo egoera.

erreximenta

1.  (ipar) (gastronomia)  izen · Marmelada, konfitura edo fruituz egindako antzeko prestakin gozoa.

errient

1.  (ipar)  izena · Eskolako maisua.

2.  (ipar)  izena · Pastoraleko zuzendaria.

errientsa

1.  (ipar)  izena · Maistra.

establimendu

1.  (ipar)  izen · Zerbait ezarri edo burutzeko ekintza eta horren ondorioa.

2.  (ipar)  izen · Zerbait kokatzen den toki gutxi gorabehera finkoa, hala nola eskola edo saltoki bat.

3.  (arkeologia)  izen · Gizatalde txiki bat bizitoki edo lantokitzat hartzen duen eremua.

ezantza

1.  (ipar)  izen · Gasolina, petroliotik eratorritako gai likidoa, errekuntza-motoreetan erabiltzen dena.

ezko

1.  (ipar)  izena · Argizagia; argizagiz egindako lakre, kandela edo antzekoak.

fermuki

1.  (ipar)  aditzondo · Amore eman gabe eta temati.

fetxo

1.  (ipar)  adjektiboa · Abila, trebea, prestua.

2.  (ipar)  adjektiboa · Kementsua, sendoa.

3.  (ipar)  adjektiboa · Gogotsua, adoretsua.

fetxoki

1.  (ipar)  aditzondoa · Aktiboki, gogoz, adorez, kemenez, indarrez.

fetxotasun

1.  (ipar)  izena · Adorea, kemena.

2.   izena · Fetxoa denaren nolakotasuna.

3.   izena · Pertsonei buruz, sendoa edo mardula denaren nolakotasuna.

gaitzirizko

1.  (ipar)  izen · Gorroto, ezin ikusia.

gaizkondu

1.  (ipar)  aditza · Okerrera egin.

galdegin

1.  (ipar)  aditz · Norbaiti zerbait egiteko esan, apal eta mesede gisa.

2.   aditz · Galdera egin.

Gerla Handi

1.  (ipar) (aldaera)  izen propioa · Gerra Handi

giristino

1.  (erlijioa) (ipar)  izena ·  adjektiboa · Kristau sinestuna; kristau elizako kidea.

goaitatu

1.  (ipar)  aditz · Itxaron, zain egon.

2.  (ipar)  aditz · Zelatatu.

godalet

1.  (ipar)  izen · Likidoa edateko erabiltzen den ontzi txikia, kristalezkoa gehienetan.

goiztiri

1.  (ipar)  izen · Eguna argitu aurreko egunaren zatia.

2.  (hedaduraz) (ipar)  izen · Ekialdea.

gorenaz

1.  (aldaera) (ipar)  aditzondoa · Gehienez.

gorte

1.  (historia)  izena · Monarkia batean, errege-erreginak eta horien ingurukoak bizi diren tokia; errege-erreginen ingurukoen taldea.

2.  (historia)  izena · Erdi Aroko eta Antzinako Erregimeneko legebiltzarrak, non gizarteko hiru estamentuek, nobleziak, kleroak eta herri xeheak alegia, ordezkaritza desparekoa zuten.

3.  (ipar) (zuzenbidea)  izena · Auzitegi edo epaitegia.

gudroi

1.  (ipar)  izen · Hainbat substantzien destilazioz eskuratzen den likido beltz likitsa.

2.  (ipar)  izen · Aurreko substantzia edo betuna hondar eta hartxintxarrekin nahastuz eskuratzen den orea, errepideak egiteko erabiltzen dena.

gudu

1.  (gudaritza)  izena · Elkarren etsai diren bi armada edo talde armatuen arteko borroka.

2.  (ipar) (gudaritza)  izena · Gerra.

handizki

1.  (ipar)  aditzondoa · Neurri handiz, asko.

2.  (ipar)  aditzondoa · Handitasunez, solemnitatez.

3.  (ipar)  aditzondoa · Gehienbat.

4.  (gutxi erabilia)  izena · Pertsona batez mintzatuz, handikia.

hanpuruski

1.  (ipar)  aditzondo · Hanpatuki.

haserre gorrian

1.  (ipar)  aditzondoa · Oso haserre, suminduta.

hautsi-mautsi

1.  (ipar)  izen · Gatazka bat konpontze aldera, hitzarmena, konpromisoa edo akordioa.

hil-mezu

1.  (ipar)  izena · Hil berri den pertsona baten albistea ematen duen ohar publikoa.

hurrandu

1.  (ipar)  aditz · Hurreratu, hurbildu, gerturatu.

ideki

1.  (ipar) (aldaera ortografikoa)  aditz · Ireki.

ihardetsi

1.  (ipar)  aditz · Galdera edo adierazpen bati erantzuna eman.

2.  (ipar)  aditz · Beste norbaitek adierazitakoaren edo egindakoaren aurka beste zerbait adierazi edo egin.

ihardukigarri

1.  (ipar)  izenondo · Iharduki eta eztabaidatu egin daitekeena; ezbaian dagoena.

ihardukimendu

1.  (ipar)  izen · Gatazka, eztabaida.

2.  (ipar)  izen · Harreman, elkarrizketa.

ihaurri

1.  (ipar)  aditza · Zabaldu, hedatu, sakabanatu, bereziki lurrean zehar.

2.   aditza · Azalera bat estali.

3.   aditzondoa · Ugariki, erruz.

4.  (ipar)  aditza · Bete.

5.   aditza · Ganaduarentzako azpiak egin.

inbestimendu

1.  (ekonomia) (ipar)  izen · Diru kopuru bat etekina edo mesede egingo duen zerbaitetan xahutu edo jartzeko ekintza eta horren ondorioa.

jaunxkila

1.  (ipar) (gutxiesgarria) Jauntxo handiustea.

jostagailu

1.  (ipar)  izen · Jostailu.

2.  (ipar)  izenondo · Jostalari.

3.  (ipar)  izen · Dibertimendu, josteta.

kalamastra

1.  (ipar)  izenondo · Pertsonei buruz, baldarra, trauskila.

2.  (ipar)  izenondo · Eraikinei buruz, zatarra eta erortzeko zorian.

kalapita

1.  (ipar)  izen · Pertsona edo talde batek ahoz sorrarazten duen zarata.

2.  (ipar)  izen · Istilu, errieta, borroka.

kalipu

1.  (ipar)  izen · Adorea, kemena.

kantail

1.  (ipar)  izen · Izkin, txokoa.

2.  (ipar)  izen · Zati, puska.

karia horretara

1.  (ipar)  lokailua · Zerbait aurrez adierazitakoaren kausaz dela adierazteko.

kasu

1.  (ipar)  interjekzio · Arreta egin beharra edo arrisku batez ohartarazteko.

kilimiliklik

1.  (ipar)  aditzondo · Trago edo hurrupa bakar batez, dena batera irentsiz.

kizki

1.   izen · Metalezko zati luzexka eta bihurria, gauzak zintzilikatu eta arrastaka eramateko.

2.  (nautika)  izen · Metalezko punta duen makila, baserrietan sagarrak edo bestelako fruituak bildu eta arrantza-ontzietan arrain handiak ontzigainera ekarri eta arrastaka eramateko.

3.  (ipar) (nekazaritza)  izen · Garia bildutakoan lurrari atxikita gertatzen den landare zati lehorra.

klikatu

1.  (ipar)  aditz · Irentsi, tragatu.

2.  (informatika)  aditz · Pantailako botoi edo esteka bat sakatu, hura aktibatu edota hark adierazten duen orrialdera joateko.

kofoin

1.  (apikultura) (ipar)  izen · Erleak atxikitzeko ontzia.

kuku

1.  (zoologia) (onomatopeia)  izena · Cuculus canorus espezieko txori igokaria, usoaren tamainakoa, lumaje hauskara eta buztana beltzekoa, ku-ku soinua duen kantu berezia egiten duena.

2.  (onomatopeia)  izena · Cuculus canorus espezieko txoriaren kantua.

3.   aditzondoa · Ezkutuan.

4.  (ipar)  interjekzioa · Norbaiten edo zerbaiten aurkako garrasia.

5.  (haur-hizkera)  interjekzioa · Ezkutaketa jolasean haurraren arreta erakartzeko.

kuku-miku

1.  (ipar)  izen · Ezkutatzeko jolasa.

kukutu

1.  (ipar)  aditz · Ezkutatu.

kuraia

1.  (ipar)  izen · Zerbaitetarako jarrera eta aldarte positiboa.

2.  (ipar)  izen · Adorea, kemena.

laborari

1.  (ipar)  izena · Laborantza edo nekazaritza bizimodu edo lanbide duen pertsona.

lainoztatu

1.  (meteorologia) (ipar)  aditza · Toki batean behe lainoa sartu.

2.   aditza · Substantzia bat airean laino moduko bat osatuz tanta txikietan sakabanatu.

laspel

1.  (ipar)  izena · Gasaren materia egoeran dagoen gaia.

laspelki

1.  (ipar)  izena · Laspela.

lats

1.  (ipar)  izena · Erreka, errekastoa.

2.   izena · Letonian 1993-2013 urte bitartean indarrean izan zen diru-unitatea, euroren aurretikoa.

linja

1.  (ipar)  izen · Izarak, etxerako oihalak eta azpiko arropa, orokorrean.

linjeria

1.  (ipar)  izen · Azpiko arropa, bereziki emakumeena, orokorrean.

malda

1.   izena · Eremu edo egitura batek horizontalarekin duen inklinazioa, gorantz nahiz beherantz.

2.  (matematika)  izena · Lerro baten zuzen ukitzaileak puntu batean lerro horizontalarekin osatzen duen angeluaren neurria.

3.  (ipar)  izena · Babesa.

matela

1.  (ipar) (anatomia)  izen · Masaila, aurpegiko alde banatan dauden atal mamitsuetako bakoitza.

mazela

1.  (aldaera) (ipar) (naf)  izena · Masail.

2.  (geografia) (ipar) (naf)  izena · Mendiko aldatsa edo malda.

3.  (naf) (ipar)  izena · Lursail edo ibaiez mintzatuz, ertza.

mementukoz

1.   aditzondoa · Mementoko.

menturaz

1.  (ipar)  aditzondo · Agian, akaso, beharbada.

2.  (ipar)  aditzondo · Ausaz, halabeharrez, ustekabean.

minuta

1.  (ipar)  izen · Minutu.

moltsa

1.  (ipar)  izena · Diru-zorroa.

nagusi

1.  Etxe, negozio edo talde bateko burua edo jabea.

2.   adjektiboa · Besteen aldean garrantzi handia duena.

3.   adjektiboa · Pertsona eta horien adinei buruz, heldua.

4.   adjektiboa · Anai-arreba batzuen artean, zaharrena.

5.   adjektiboa · Garaile edo lehena.

6.  (ipar)  izen · Irakaslea.

neskato

1.  (gip) (naf) (ipar)  izena · Beste baten etxean laguntzaile lanak egiten dituen emakumea.

2.   izena · Emakume gaztea; sexu femeninoko haur edo nerabea.

ohikoan

1.  (ipar)  aditzondo · Izaten den eran.

omonier

1.  (ipar) Kapilau.

ontsa

1.  (ipar)  aditzondo · Ongi.

paraxutismo

1.  (ipar)  izena · Parakaidismo.

paraxutista

1.  (ipar)  izena · Jauskari.

partikularzki

1.  (ipar)  aditzondo · Zehazki, bereziki.

partzuer

1.  (ipar)  izena · Ekimen partekatu bat garatzeko elkarte bat osatzen duten partaideetako bakoitza.

2.  (aldaera) (ipar)  aditzondoa · Amankomunean.

pausatuki

1.  (ipar)  aditzondo · Pausoz pauso; emeki, pixkanaka.

pentze

1.  (nekazaritza) (ipar)  izen · Belarra hazten den zela edo lursaila.

premu

1.  (ipar)  izen · Seme zaharrena, bereziki oinordeko nagusia denean.

premutasun

1.  (ipar)  izen · Premua denaren nolakotasuna.

2.  (ipar)  izen · Premu izateak dakarren oinordekotza-eskubidea.

3.  (ipar)  izen · Herentzia, oinordekotza.

primadera

1.  (ipar)  izena · Udaberri.

primantza

1.  (ipar)  izena · Herentzia edo jaraunspena eta horretarako eskubidea.

promenatu

1.  (ipar)  aditz · Paseatu, pasieran ibili.

sakailatu

1.  (ipar)  aditz · Sarraskitu, akabatu, larriki zauritu heriotza eragiteraino.

selauru

1.  (ipar) Baserri batean, aleak edo bihiak gordetzeko gela, bereziki teilatuaren azpian dagoena.

so egin

1.  (ipar)  aditza · Zerbait ikusteko begiak hartan finkatu.

soraio

1.  (naf) (ipar)  adjektiboa · Sentikorra ez dena.

supituki

1.  (ipar) (arkaismoa)  aditzondo · Bat-batean, ustekabean.

trenkatu

1.  (ipar)  aditza · Erabakia hartu, ebatzi.

2.  (ipar)  aditza · Ebaki edo hautsi.

3.  (ipar)  aditza · Ahoskatu, hitzak ahoz esan.

4.  (ipar)  aditza · Guztiz nekatu.

trenputxartu

1.  (ipar)  aditz · Ondoeza sentitu, konortea galdu, alditxartu.

txakurño

1.  (txikigarria) (ipar)  izena · Txakur txikia.

txapel

1.   izena · Txano tradizional zapala, artilezkoa eta Euskal Herrian gehienetan kolore beltzekoa.

2.  (metonimia)  izena · Txapelketa bateko sari nagusia, bereziki garaikurra txapela, txanoa alegia, denean.

3.  (aldaera) (ipar) (arkaismoa) Kapel.

4.  (irudizkoa)  izena · Perretxikoen goiko atal zabala.

ufako

1.  (ipar)  izen · Asnasbehera indartsua.

2.  (ipar)  izen · Haize laster bortitza.

urkabe

1.  (ipar)  izena · Zigortuak urkatzen diren lekua.

2.  (ipar)  izena · Urkatuta hiltzeko zigorra.

uros

1.  (ipar)  izenondo · Zoriontsu.

urrikaldu

1.  (ipar)  aditz · Urriki, erruki edo pena sentitu; urrikiz edo errukiz jokatu.

uzkaili

1.  (ipar)  aditza · Zerbait irauli, erorarazi edo eraitsi.

2.   aditza · Gobernu edo erregimen politiko bati boterea kendu.

3.  (ipar)  aditza · Abelburuez mintzatuz, sokaz loturik lurrean etzanarazi.

4.   aditza · Ontzi bati buruz, hondoa jo.

xaramelan

1.  (ipar)  aditzondo · Kantuan.

xarmant

1.  (ipar)  izenondo · Atsegina eta ederra izateagatik lilura sortzen duena.

xede

1.  (ipar)  izena · Lortu nahi den gauza.

2.  (ipar)  izen · Zerbaiten azken muga.

3.  (ipar)  izena · Egin nahi den gauza.

4.  (enpresa)  izena · Proiektu bat gauzatzera daraman asmo nagusia.

xerkatu

1.  (ipar)  aditz · Bilatu.

2.  (ipar)  aditz · Aztertu, ikertu.

xerlo

1.  (ipar)  izena · Buruan banatzen diren ile-multzoetako bakoitza, bildurik agertzen direnak.

xifritu

1.  (ipar)  izen · Asaldatu, urduritu.

xilo

1.  (aldaera) (ipar) Zulo.

xintzimari

1.  (zoologia) (ipar)  izena · Hirudinea klaseko har itxurako animalia, uretan bizi dena.

xokoño

1.  (ipar)  izena · Bazter txiki ezkutua.

zango

1.  (anatomia)  izena · Gizakiaren beheko gorpuz-adar bietako bakoitza.

2.  (zoologia)  izena · Animaliek ibiltzeko erabiltzen dituzten menbruetako bakoitza.

3.  (ipar)  anatomia · Oina.

4.   izena · Objektu batzuetan, lurra ukitzen duten atal luzeetako, objektua goratu eta zutik edukitzeko erabiltzen dena.

5.   izena · Landare batez mintzatuz, zurtoina.

zedarri

1.  (ipar)  izen · Mugarri.

2.  (hedaduraz)  izen · Muga.

zenbatsu

1.  (ipar)  galderazko izenordaina · Zenbat gutxi gorabehera.

ziliporta

1.  (ipar)  izena · Likido bat erortzean azalera baten aurka talka egiten duen tantetako bakoitza.

ziliportatu

1.  (ipar)  aditza · Zipriztindu.

zirimola

1.  (ipar) (meteorologia)  izen · Airea, hautsa edo kea azkar eta bizi birarazten duen haize mugimendu bortitza.

2.  (meteorologia)  izen · Ekaitzak dakarren haize bortitza.

zonbait

1.  (ipar)  izena · Zenbait.

zoritu

1.   aditz · Umotu, heldu.

2.  (ipar)  aditz · Pertsonei buruz, heldutasunera iritsi.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza