Kategoria: medikuntza

abdominoplastia

1.  (medikuntza)  izen · Sabel aldean dagoen gehiegizko gantz eta azala kentzeko ebaketa kirurgikoa.

abdukzio

1.  (medikuntza)  izen · Gorpuzteko atal bat berez dagokion posiziotik aldentzeko mugimendua.

2.   izen · Zerbaiten kausak edo arrazoiak ezartzen dituen konjetura bidezko arrazoiketa.

abzesu

1.  (medikuntza)  izena · Ehun organiko bateko gune batean gertatzen den zornearen pilatzea.

abzisio

1.  (medikuntza)  izena · Ehun organiko baten zati edo atal baten erauzketa edo ebaketa, tresna ebakitzaile baten bitartez egiten dena.

alkalosi

1.  (medikuntza)  izen · Odoleko pH neurri altua, alkali edo base baten kontzentrazio handiagatik.

anamnesi

1.  (filosofia)  izena · Platonen filosofian, mundu sentikorreko objektuak hautematean garatzen den ideien gogorapena.

2.  (medikuntza)  izena · Medikuak pazienteari iraganeko eta oraingo osasun-egoerari buruz egiten dion galdeketa, diagnostiko egokia osatze aldera.

anputazio

1.  (medikuntza)  izen · Gorputzeko kanpoko atal bat edo horren zati bat moztea.

antzutasun

1.   izen · Antzua denaren nolakotasuna.

2.  (medikuntza) (biologia)  izen · Beste sexu bateko indibiduo batekin ernalketa eta ondorioz ugalketa burutzeko ezintasuna.

Apgar puntuazio

1.  (medikuntza)  izen · Haur jaioberriek izen bereko osasun-proban lorturiko puntuazioa, 0, 1 edo 2 puntu emanez bihotzeko erritmoa, arnasa, gihar-tonua, estimuluarekiko erantzuna eta azalaren kolorea ikusita.

bihotz-maiztasun

1.  (medikuntza)  izena · Bihotz baten taupada kopurua minutuko, gehienetan pultsuaren bitartez jasotzen dena.

bronkio

1.  (medikuntza)  izena · Trakeatik abiaturik bitan banatuta birika bakoitzera jaisten den konduktuetako bakoitza, arnastutako airea bronkioloetara eta horietatik ondoren biriketako albeoloetara eramaten dutenak.

ebakiondo

1.  (medikuntza)  izena · Larruazaleko zauri bat itxi ondoren bertan uzten duen arrastoa.

ebatondo

1.  (medikuntza)  izena · Ebakiondo.

egoera begetatibo

1.  (medikuntza)  izena · Pertsona batek kontzientziarik gabe eta estimuluei erantzuten ez diela gertatzen den egoera klinikoa, non soilik bizirik irauteko oinarrizko funtzio fisiologikoak baino ez dituen garatzen.

ekokardiografia

1.  (medikuntza)  izen · Ultrasoinuen bitartez bihotzeko mugimenduzko irudiak eratzeko diagnostiko-teknika.

ekokardiograma

1.  (medikuntza)  izena · Bihotza dagoen gunera igorritako ultrasoinuen bitartez osaturiko bihotzaren mugimenduzko irudia, bihotzeko patologiak atzemateko erabiltzen dena.

endoskopia

1.  (medikuntza)  izena · Gorputzaren barnealdea esploratzeko tekniken multzoa, bereziki endoskopio izeneko zunda gisako tresna luze eta malgu batez.

2.  (medikuntza)  izena · Delako teknikaz egindako esplorazioa.

endoskopio

1.  (medikuntza)  izena · Gorputz barruko barrunbe edo organoak esploratzeko aho, uzki edo beste sarrera batetik sarturik erabiltzen den zunda gisako gailu luze, estu eta malgua, leiar, kamara eta argiz hornitua.

erizaindegi

1.  (medikuntza)  izen · Erizaintzako lanak egiten diren tokia.

igeltsaketa

1.  (eraikuntza)  izena · Horma edo sabai gainean igeltsua jarri.

2.  (medikuntza)  aditza · Hautsiriko hezur baten inguruan hura immobilizatzeko igeltsuzko zerrendak jarri.

igeltsatu

1.  (eraikuntza)  aditza · Horma edo beste azalera baten gainean igeltsuzko geruza bat jarri.

2.  (medikuntza)  aditza · Hautsiriko hezur baten ingurua hura immbolizatzeko igeltsozko zerrendaz inguratu.

iskemia

1.  (medikuntza)  izena · Odolaren zirkulazioaren etena organismoaren zati batean.

kirurgia plastiko

1.  (medikuntza)  izen · Jaiotzatiko akats, edo bizitzan jasandako zauri edo patologiengatik gorputzaren kanpoaldean jasandako kalteek funtzionalki edo estetikoki ebakuntzaz konpondu edo moldatzeko medikuntza-arloa.

koagulazio

1.  (kimika) (medikuntza)  izen · Odola edo beste koloide batean, gas- edo likido-fasetik gel edo gai likatsua bereiztea, odolaren kasua hemorragia geldiaraztea helburu duena.

kolon sigmoide

1.  (medikuntza)  izena · Uzkira zuzenean lotzen den kolonaren azken atala, sigma edo s letretako forma duena.

kolonoskopia

1.  (medikuntza)  izena · Hesteetako kolona esploratzeko osasun-proba, kolonoskopio izeneko zunda gisako tresnaz egiten dena.

kolonoskopio

1.  (medikuntza)  izena · Hesteetako kolona esploratzeko erabiltzen den endoskopio edo zunda gisako tresna.

kromoendoskopia

1.  (medikuntza)  izena · Endoskopiak egiteko gorputzaren barnealdea hobeto esploratzeko koloratzaileak baliatzen dituzten tekniken multzoa.

kronifikazio

1.  (medikuntza)  izen · Gaitz bati buruz, hura kroniko bihurtzea.

laginketa serologiko

1.  (medikuntza)  izen · Animalia edo gizaki batzuengandik odol laginak hartzeko prozesua, lagin horien azterketa eta horren emaitza.

laktazidemia

1.  (medikuntza)  izena · Azido laktikoaren presentzia odolean, gizakiengan balio normaltzat 10-15mg/l dituena.

mediku-arreta

1.  (medikuntza)  izena · Osasun-arreta.

osasun arloko profesional

1.  (medikuntza)  izena · Osasungintzan diharduen langile tituludun edo trebatua.

osasun-arreta

1.  (medikuntza)  izena · Pertsona jakin bati edo populazioari orokorrean osasun arazoak prebenitu, diagnostikatu eta tratatzeko osasun arloko profesionalen eskutik eskaintzen zaion zerbitzua.

osasungintza

1.  (medikuntza)  izen · Osasunarekin loturiko zerbitzu, jarduera eta lanbideen multzoa.

parafimosi

1.  (medikuntza)  izena · Prepuzioa glande edo zakil-mokoaren atzetik bildurik geratzen denean gertatzen den nahasmendua, zakileko odol-zirkulazioa eragotzi eta edemak sortzen dituena.

paziente onkologiko

1.  (medikuntza)  izena · Minbizia duen gaixoa, osasun-sisteman artatzen ari dena.

pedopsikiatra

1.  (medikuntza)  izena · Haur eta nerabeen nahasmendu psikikoak dignostikatu eta tratatzen dituen profesionala.

pedopsikiatria

1.  (medikuntza)  izena · Haur eta nerabeen nahasmendu psikikoak ikertu eta tratatzen dituen psikiatriaren arloa.

prestakin

1.  (medikuntza)  izen · Hainbat osagai neurri egokian nahastuz eta horiek eraldatuz prestatzen den botika edo bestelako substantzia.

sendagiri

1.  (medikuntza)  izen · Ospitaleratutako pertsona bat etxera bidaltzen denean egiten den agiria.

sigmoidoskopio

1.  (medikuntza)  izena · Uzkia eta bereziki kolon sigmoidea, kolonaren bukaerako atala alegia, esploratzeko endoskopio edo zunda gisako gailua.

sindrome alkoholiko fetal

1.  (medikuntza)  izena · Amak haurdunaldian alkoholdun edariak kontsumitzearen ondorioz fetoarengan eta, jaio ondoren, haurrarengan sortzen diren nahasmendu fisiko eta psikikoen multzoa.

tabakismo pasibo

1.  (medikuntza)  izena · Inguruko pertsonek erretzen duten tabakoaren kea edo horren substantziak iraunkorki arnastea.

takikardia

1.  (medikuntza)  izena · Normala baino azkarragoa den bihotz-taupaden maiztasuna.

teknopatia

1.  (medikuntza)  izen · Tresna baten erabilera jarraituak edo teknika baten errepikapen iraunkorrak osasunean eragindako nahasmendu edo kaltea.

terapeutiko

1.  (medikuntza)  izenondo · Gaitz baten tratamendurako baliatzen dena, hura sendatu edo arintze aldera.

tontor

1.  (geografia)  izen · Mendi bateko toki altuena.

2.   izen · Gutxi gorabehera biribil formako irtengunea.

3.  (medikuntza)  izen · Larruazaletik kanporaka sortzen den handitua, kolpe edo tumore baten eraginez.

4.  (zoologia)  izen · Animalia batzuen burutik luzatzen den protuberantzia mamitsu edo lumatsua.

txertatu

1.   aditz · Erantsi, sartu, barneratu.

2.  (botanika)  aditz · Landare baten begi edo ernamuin bat beste landare baten adarrean ezarri, landare haren klon bat eskuratzearren.

3.  (medikuntza)  aditz · Txerto bat animalia edo pertsona bati eman, pertsona hori immunizatu eta gaixotasun jakin bat paira ez dezan.

urizemia

1.  (medikuntza)  izena · Azido urikoaren presentzia eta kantitatea odolean.

zefalometria

1.  (medikuntza)  izena · Garezurra neurtzeko teknika edo metodoa.

zorabio

1.  (medikuntza)  izen · Oreka galtzearen sentsazioa dakarren ondoeza, konortea galtzea ere eragin dezakeena.

zornadura

1.  (medikuntza)  izen · Zauri edo pikor jakin batean sortu eta jariatzen den zornea.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza