klusterizazio
Atzizkia: -izazio
1. (ekonomia) izena · Sektore edo arlo berean diharduten enpresa eta erakundeak eremu geografiko berean biltzea, beraien artean sinergiak sortze aldera.
Gaztelaniaz: clusterización [de empresas]
2. (estatistika) izena · Elementu batzuen artean bereizi daitezkeen multzoak edo taldeak atzemateko teknika estatistikoa, elementu horiek aldagai batzuetan hartzen dituzten balioetan oinarrituta.
Gaztelaniaz: clusterización [estadística]
Sinonimoak: multzokatze
Sinonimoak: cluster analisi
Loturiko hitzak
errenta1. Beste baten lurrak, etxeak eta antzekoak erabiltzeagatik ordaindu behar den dirua.
2. Kapital batek inbertituta eskuratzen den mozkina.
3. Pertsona batek aldi jakin batean izan dituen diru sarreren zenbatekoa.
alborapen1. Lagin estatistiko batetik populazio batera emaitzak zabaltzean gertatzen den errore sistematikoa, lagina behar bezala ez aukeratzeagatik edo lagineko datuetatik neurri desegokiak kalkulatzeag
2. Banaketa estatistiko batean datuek aldagaiaren balio handi edo txikien eremura lerratzeko duten joera.
EUSTAT1. Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-erakundea, 1986an sortutakoa, erkideko autonomoko estatistika ofizialak jaso eta plazaratzea helburu duena.