konputarizatu
1. (informatika) aditza · Datuak edo orokorrean informazioa konputagailu edo ordenagailu bidez prozesatu edo landu.
2. (informatika) adjektiboa · (Partizipio burutu gisa) Konputagailu edo ordenagailu bidez prozesatzen dena.
Loturiko hitzak
begizta1. Soka edo hari zati bat edo bi biribilean eratuz egiten den korapiloa, mutur batetik tiraka askatzen dena; biribil horietako bakoitza.
2. Programa batean, ezarritako baldintzak bete arte behin eta berriz errepikatzen den agindu segida.
3. Grafo batean, abiapuntuko eta helmugako erpin bera duen ertza.
erregistro1. Haien ziurtasuna bermatzeko, gertakariak, pertsonak edo gauzak idatziz jasotzen dituen liburua edo agiri-bilduma.
2. Haien ziurtasuna bermatzeko, gertakariak, gauzak eta pertsonak idatziz jasotzen dituen bulegoa.
3. Haien ziurtasuna bermatzeko, gertakariak, gauzak edo pertsonak idatziz jasotzea edo idatziz jasotzeko izapideak egitea.
4. Egoera edo esparru jakin batean erabiltzen den hizkuntzaren aldaera.
5. Ahots edo musika-tresna batek egiten dituen soinuen tartea; tarte horretako soinuetako bakoitza.
6. Datu base batean, elementu edo entitate bati dagozkion datuen multzoa.
kodetu1. Mezu, informazio edo datu batzuk erregela zehatz batzuk erabiliz modu egituratu batean eratu.
2. Algoritmo edo erregela batzuk erabiliz, mezu bat sekretu bihurtu erregela horiek ezagutzen ez dituenarentzat.
3. Gai bati buruzko arau edo lege batzuk testu bateratu batean bildu.