matrize
1. (aljebra lineala) izena · Errenkada eta zutabe kopuru jakinetan zehar modu ordenatuan, errenkada eta zutabe bakoitzak adierazten duten kokapenaren arabera, zerrendaturiko zenbaki edo datu multzoa.
2. (teknologia) izena · Trokel batean, puntzoia beheratzen denean, azpian jotzen den pieza, trokelatu beharreko xaflari nahi den forma ematen diona.
3. (biologia) izena · Organismo bateko zelulak murgiltzen diren ingurune fisiologikoa.
Loturiko hitzak
ebapotranspirazio1. Lurrunketaz edo landareen transpirazioz atmosferan ur lurruna sortzeko prozesua.
sexu1. Espezie bereko bi banakoen geneak konbinatuz garatzen den ugalketa-mekanismoa, haietatik desberdinak diren banakoak sortzen dituena.
2. Delako ugalketa-mekanismoarekin loturiko alderdi fisiologikoen multzoa, izaera maskulinoarekin eta femeninoarekin loturik.
3. Sexualki ugaltzen diren espezieen banakoez mintzatuz, gehienetan sexu-organoei eta batzuetan beste ezaugarri batzuei erreparatuz esleitzen den izaera maskulinoa edo femeninoa.
4. Gizakien artean, sexu harremanen praktika eta horren inguruko portaera.
5. Gizakiengan, gizonak (sexu maskulinoa) edo emakumeak (sexu femeninoa), orokorrean.
6. Gizon edo emakume bati buruz, haren genitalak.
isurketa-ezpain1. Isurkarientzako ontzi, gordailu eta antzekoetan, haien ertzeetan ezartzen den ezpain moduko kurbadura, isurkaria kanpoko azaleran zehar zabal ez dadin.