Kategoria: aeronautika

aerodino

1.  (aeronautika)  izena · Indar aerodinamikoen bitartez hegaldatzen den aireontzia.

aerodromo

1.  (aeronautika)  izena · Hegazkinak eta beste aireontziak lur hartzeko eta aireratzeko pista eta instalakuntza, aireportua baino txikiagoa.

aeroespazial

1.  (aeronautika)  adjektiboa · Atmosferan eta kanpo-espazioan zehar hegaldatzen diren aireontzi, misil, kohete eta espaziontziei buruzko zientziari eta teknologiari dagokiona.

aerogarraiatu

1.  (aeronautika)  aditza · Aireontziz garraiatu.

aeronauta

1.  (aeronautika)  izena · Aireontzi baten tripulatzailea.

aeronautika

1.  (aeronautika)  izena · Aireontzien diseinua, fabrikazioa eta funtzionamendua aztertzen dituen jakintza-arloa.

aeronautiko

1.  (aeronautika)  adjektiboa · Aeronautikari edo aireontziei dagokiena.

aeroplano

1.  (aeronautika)  izena · Helizeen bitartez hegaldatzen den hegazkin txikia.

aerostato

1.  (aeronautika)  izena · Barruan duen gasa arinagoa izateagatik airean flotatzen den aireontzia.

aleroi

1.  (aeronautika)  izena · Hegazkinetako hegoetako pieza birakorretako bakoitza, hegazkina biratu edo balaztatzeko erabiltze dena.

2.  (ingeniaritza)  izena · Lurreko ibilgailuetako atzealdean jartzen den hegal moduko pieza, ibilgailuaren aerodinamika hobetu eta ibilgailua egonkortzeko erabiltzen dena.

hegazkin

1.  (aeronautika)  izena · Airean ibiltzen den motorrezko ibilgailua, hegoak dituena.

lasta

1.  (nautika) (aeronautika)  izena · Ontzi, globo aerostatiko eta antzekoak geldiarazi, jaitsiarazi edo egonkortzeko gehitzen den pisua, maiz gai astuneko zakuetan banatuta.

zeruratze

1.  (aeronautika)  izena · Zerura joatea; zerura zerbait eramatea.

2.  (erlijioa)  izena · Salbamenaren ondorioz eskuratzen den sari edo oparia.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza