Kategoria: erlijioa

abade

1.  (erlijioa)  izen ·  bizidun · Monasterioko kleriko nagusia.

2.  (bizk) (erlijioa)  izen ·  bizidun · Apaiza.

abadeki

1.  (erlijioa) (bizk) (gutxiesgarria)  izen · Abadea (apaiza) izateko hautagaia.

abemaria

1.  (erlijioa) (mailegua)  izen · Agurmaria izeneko otoitza, Angelusean eta errosarioan egiten dena.

2.  (erlijioa)  izen · Delako otoitza egiten den ordua.

abemarietako

1.  (erlijioa)  izen · Abemaria otoitza egiten den orduetako bakoitza.

abendu

1.   izen · Urteko hamabigarren eta azkeneko hila.

2.  (erlijioa)  izen · Kristau elizan, Eguberri aurreko lau asteko denbora, non Jesus Nazaretekoaren etorrera eta jaiotza den.

apaizgo

1.  (erlijioa)  izen · Apaizaren kargua eta lanbidea.

2.  (erlijioa)  izen · Apaizen multzoa.

apostoliko

1.  (erlijioa)  izenondoa · Apostoluei dagokiena.

2.  (erlijioa)  izenondoa · Bere sinesmen eta jardunari buruz ari denean, Eliza Katolikoari berari dagokiona.

berraragiztatze

1.  (erlijioa)  izen · Hil eta gero, arima edo espiritua beste izakin bizidunen gorputz bat aldatzea eta horren posibilitatea, sinesmen gisa hartzen dena.

ebanjelari

1.  (erlijioa)  izen · Itun Berria osatzen duten lau ebanjelioak izendatzen dituzten Jesusen dizipuluetako bakoitza.

errabino

1.  (erlijioa)  izena · Komunitate judu bateko buru erlijiosoa, testu sakratuak interpretatu, otoitza eta ospakizunak zuzendu eta laguntza espirituala ematen duena, besteak beste.

gizakunde

1.  (erlijioa)  izen · Gizon egitea, bereziki Jesukristori buruz, Jainkoaren seme gisa.

2.   izen · Gizaki guztien multzoa.

3.   izen · Ostegun gizen edo aurreko asteetako ostegun batean gizonek Nafarroako zenbait herritan egiten duten inauterietako jaia.

goian bego

1.  (erlijioa)  esaera · Hil berri den pertsonaren arimaren aldeko kutsu erlijiosoko esaldia, zerura joan dadin erregutzeko.

Jainko Aita

1.  (erlijioa)  izen · Hura baieztatzen duten kristau konfesioetan, Hirutasunaren lehen pertsona, munduaren Sortzailea dena.

kapilau

1.  (erlijioa)  izen · Parrokiarik osatzen ez duten sinestunentzat, hala nola presondegi edo ontzi batean, meza eta bestelako zerbitzu erlijiosoak eskaintzen dituen apaiza.

komentu

1.  (erlijioa)  izena · Lekaimeak edo fraideak elkarrekin bizi diren etxea.

konfesio erlijioso

1.  (erlijioa)  izen · Erlijio-sinesmen eta dogma jakin eta berezien multzoa eta horri jarraitzen dion fededunen taldea.

kreatura

1.  (erlijioa)  izen · Izaki biziduna, bereziki Jainkoak sortutakoa dela sinesten denean.

ogi eta arrainen ugalketa

1.  (erlijioa)  izena · Jesus Nazaretekoaren miraria, non bost ogi eta bi arrainetatik hura jarraitzen zuten jende talde bati jaten eman zion, haietatik ogi eta arrain ugari sortuz.

ogien ugalketa

1.  (erlijioa)  izena · Itun Berrian kontatzen den Jesusen miraria, bost ogietatik jende talde handi bati jaten emateko adina ogi sortu zuenekoa.

predestinazio

1.  (erlijioa)  izen · Erlijio batzuetan, Jainkoak gizabanako bakoitzaren arimaren patua erabakitzea, zerura edo paradisura edota infernura joango den.

2.   izen · Gizabanako bakoitzarentzat aurrez ezarrita dagoen patua, bereziki haren berezko izaera edo joerengatik.

sagarapen

1.  (erlijioa)  izen · Zerbait sakratu bihurtzeko ekintza, sagaratzaren ekintza eta horren ondorioa.

sagaratu

1.  (erlijioa)  aditz · Sakratu bihurtu edo bilakatu.

sagrario

1.  (erlijioa)  izena · Eliza katolikoetan, ostia kontsakratuak eta bestelako erlikia eta objektu sagaratuak gordetzen diren kutxatila edo armairutxo, aldareko horman sarturik kokatu ohi dena.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza