Kategoria: ingeniaritza

adreilu erregogor

1.  (ingeniaritza)  izena · Tenperatura oso altuak hautsi edo deformatu gabe jasaten dituen adreilua, bereziki labeetan erabiltzen dena.

aerotren

1.  (ingeniaritza)  izena · Egitura finko baten aurka jaurtitako aire-zurrusten bitartez egitura horren gainetik airean flotatu eta helize edo turbina batek eragindako indarraz mugitzen den trena.

aginte-mahai

1.  (ingeniaritza)  izena · Sistema teknologiko bat kontrolatzeko botoiak, hautagailuak, irristailuak, adierazgailuak eta pantailak biltzen dituen mahai moduko gailua.

aginte-panel

1.  (ingeniaritza)  izena · Sistema baten funtzionamenduari buruzko informazioa adierazgailu eta pantailen bidez eman eta hura kontrolatzeko botoiak, hautagailuak, irristailuak dituen panel edo mahai moduko gailua.

2.  (informatka)  izena · Plataforma informatiko batean, beharrezkoa den informazio osoa eskaintzen duen eta atazak kudeatu eta exekutatzeko erabiltzen den erabiltzaile-interfazea.

3.  (automobilgintza)  izena · Ibilgailu bat kontrolatzeko gidariaren aurrean eta bere eskura dauden gailu eta mekanismoen multzoa.

4.  (administrazioa)  izena · Sistema, jarduera edo prozesu bateko adierazleak erakusten dituen dokumentua.

aleroi

1.  (aeronautika)  izena · Hegazkinetako hegoetako pieza birakorretako bakoitza, hegazkina biratu edo balaztatzeko erabiltze dena.

2.  (ingeniaritza)  izena · Lurreko ibilgailuetako atzealdean jartzen den hegal moduko pieza, ibilgailuaren aerodinamika hobetu eta ibilgailua egonkortzeko erabiltzen dena.

altzairu

1.  (ingeniaritza)  izena · Burdinaz, neurri handienean, eta karbonoz, batzuetan beste zenbait elementurekin batera, osaturiko aleazio xaflakor eta gogorra, erresistentzia handiko piezak egiteko erabiltzen dena.

beira esmerilatu

1.  (ingeniaritza)  izena · Tratamendu mekaniko edo kimiko baten bitartez beira bati gardentasuna kendu eta zeharrargi bihurtu den beira.

beira monolitiko

1.  (ingeniaritza)  izena · Xafla bakarreko beira arrunta, laua eta gardena, bereziki lehioetarako erabiltzen dena.

beira tenplatu

1.  (ingeniaritza)  izena · Ekoizpen-prozeusdan emandako tratamendu termikoaren bitartez erresistentzia mekaniko eta termiko handiagoa duen beira.

fotovoltaiko

1.  (ingeniaritza)  adjektiboa · Argiaren energia zuzenean elektrizitate bihurtzen duena.

inbertsore fotovoltaiko

1.  (ingeniaritza)  izena · Sistema fotovoltaiko batek sortzen duen korronte elektriko zuzena korronte alterno bihurtzen duen gailua.

kanalizagarri

1.  (ingeniaritza)  adjektiboa · Kanalizatu egiten duena.

kanalizatu

1.  (ingeniaritza)  aditza · Ibaia, erreka, ura eta orokorrean beste isurkariak jaso eta garraiatzeko kanal edo bidea egin.

2.  (aldaera)  aditza · Bideratu.

maiztasun-erregulagailu

1.  (ingeniaritza)  izena · Motor elektriko baten abiadura elikatze-parametroen bitartez aldatzen duen gailua.

motor termiko

1.  (ingeniaritza)  izena · Beroa energia mekaniko bihurtzen duen motorra.

zenbakizko kontrol

1.  (ingeniaritza)  izena · Makina-tresnak edo makina-erremintak automatizatzeko sistema, makina haietan bertan programatzen diren aginduen bitartez.

zibernetiko

1.  (ingeniaritza)  izena · Zibernetika edo sistema teknologikoen kontrol- eta erregulazio-teknikei dagokiena.

2.  (informatika)  izena · Ordenagailuz sortu edo kudeatu egiten dena.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza