Kategoria: demografia

emigrazio-tasa

1.  (demografia)  izena · Eskualde batetik beste batera urtebetean joandako emigratzaileen kopurua mila biztanleko.

geodemografia

1.  (demografia)  izena · Biztanleriaren banaketa espazioan zehar aztertzen duen demografiaren adarra.

heriotza-tasa

1.  (demografia)  izena · Herrialde edo eskualde bateko populazio batean edo horren azpimultzo batean urte batean hiltzen diren pertsonen proportzioa, mila pertsonako adierazita.

2.  (biologia)  izena · Animalia espezie baten populazio batean gertatzen den heriotza-kopurua, mila banako.

hilkortasun-tasa

1.  (demografia) (biologia) (aldaera)  izena · Heriotza-tasa.

immigrazio-tasa

1.  (demografia)  izena · Hiri, eskualde edeo herrialde batera urte batean heltzen den immigrante edo etorkinen kopurua, 1.000 biztanleko kalkulatuta.

iraultza demografiko

1.  (demografia)  izena · Historiako aldi jakin batean herrialde edo eskualde batean, populazioan gertatzen den aldaketa sakona.

jaiotza-tasa

1.  (demografia)  izena · Herrialde edo eskualde bateko populazio batean edo horren azpimultzo batean urte batean bizirik jaiotako umeen proportzioa, populazioko mila pertsonako adierazita.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza