Kategoria: irudizko

adurti

1.   adjektiboa · Ahotik adur edo lerde asko dariona; ahotik adurra jariatzeko joera duena.

2.  (irudizko)  aditzondoa · Liluraturik.

aho bizarrik gabe hitz egin

1.  (irudizko)  aditza · Itzulingururik gabe hitz egin; gauzak zuzenean esan.

alferreko ogi-jate asko egin

1.  (irudizko)  aditza · Alferkerian bizi; deskuidaturik bizi.

amuari lotu

1.  (irudizko)  aditza · Amarruz engainatua izan.

kakaztu

1.   aditza · Kakaz edo zikinez bete.

2.  (irudizko)  aditza · Bazterrak nahastu, korapilatu, hondatu, alperrik galdu.

zeruko izarrak kontatzen ari izan

1.  (irudizkoa) (irudizko)  aditza · Alferkerian egon; arreta galdurik egon.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza