Kategoria: lokuzioak

errepide-mapa

1.  (kartografia)  izena · Eskualde batean dauden errepideak nabarmendu eta horiei buruzko oinarrizko informazioa eskaintzen duen mapa.

garapen iraunkor

1.  (ekonomia)  izena · Baliabide naturalak babestu eta zaindu egiten duten jarduera ekonomikoen multzoa, geroko belaunaldien ongizate material eta soziala ziurtatze aldera.

han ziren han izatekoak

1.   interjekzioa · Giro zalapartatsu eta istilutsua nabarmentzeko.

makineria astun

1.  (eraikuntza)  izena · Material kopuru handiak mugitu eta eraikuntza lan zailak egiteko erabiltzen diren ibilgailu eta bestelako makinen multzoa, hala nola hondeagailuak eta garabiak.

txikizkako merkataritza

1.  (merkataritza)  izena · Salgaiak azken kontsumitzaileari kopuru txikietan saltzeko jarduera.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza