Kategoria: merkataritza

abonu-agiri

1.  (merkataritza)  izena · Zerbait abonatu edo ordaindu dela frogatzen duen agiria.

aduana

1.  (merkataritza)  izena · Beste herrialde batetik datozen salgaiak kontrolatu eta behar denean haiei dagokien muga-zergak kudeatzeaz arduratzen den administrazioa.

2.   izena · Atzerritik datozen salgaiak eta ondasunak kontrolatzeko instalakuntza.

aholkulari komertzial

1.  (merkataritza)  izena · Denda batean salgai dauden produktuei buruzko argibideak ematen dituen pertsona; enpresa bateko produktuak erakutsi eta haiei buruzko informazioa ematen duen pertsona.

bono trukagarri

1.  (enpresa)  izen · Jaulkitako akzioekin trukatu daitekeen zor titulua.

2.  (merkataritza)  izen · Aurrez ezarritako ondasun edo zerbitzuekin truka daitekeen balio jakineko erosketa txartela, zozketa edo lehiaketa bidez irabazi edo aurretik diruz erosi dena.

epekako erosketa

1.  (merkataritza)  izena · Epe batzuetan zehar zatika ordaintzen den erosketa.

erosgai

1.  (merkataritza)  izena · Erosteko dagoen produktu edo gaia.

kafetegi

1.  (merkataritza)  izena · Kafea, bestelako edari beroak eta opilak zerbitzatzen dituen establezimendua.

merkagai

1.  (merkataritza) (aldaera)  izena · Salgai.

merkantzia

1.  (merkataritza)  izena · Merkaturatu eta saltzeko dagoen produktu edo gaia.

merkatalgune

1.  (merkataritza)  izen · Merkataritza-gune, saltokigunea.

merkataritza-gune

1.  (merkataritza)  izen · Toki bakar batean produktu desberdinak eskaintzen dituzten saltoki edo denda batzuk biltzen dituen gune gutxi gorabehera zabala.

online salmenta

1.  (merkataritza)  izena · Internet bidez gauzatzen den salmenta.

salerosgai

1.  (merkataritza)  izena · Saldu eta erosteko dagoen produktu edo gaia.

salmenta-komisio

1.  (merkataritza)  izena · Salmenta batean bitartekari lanak egiten dituenak kobratzen duen komisioa, gehienetan saltzaileak ordaintzen duena.

txikizkako merkataritza

1.  (merkataritza)  izena · Salgaiak azken kontsumitzaileari kopuru txikietan saltzeko jarduera.

txikizkako salmenta

1.  (merkataritza)  izena · Salgaiak kopuru txikietan banatuz egiten den salmenta.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza