Kategoria: automobilgintza

abiadura-muga

1.  (automobilgintza)  izena · Trafiko-arauak orokorrean, errepide batean edo horren zati jakin batean ezartzen duen abiadura maximoa edo minimoa.

abiadura-neurgailu

1.  (automobilgintza)  izena · Abiadura neurtzen duen gailua.

abiagailu

1.  (automobilgintza)  izena · Motor bat abiarazten duen gailua.

aginte-panel

1.  (ingeniaritza)  izena · Sistema baten funtzionamenduari buruzko informazioa adierazgailu eta pantailen bidez eman eta hura kontrolatzeko botoiak, hautagailuak, irristailuak dituen panel edo mahai moduko gailua.

2.  (informatka)  izena · Plataforma informatiko batean, beharrezkoa den informazio osoa eskaintzen duen eta atazak kudeatu eta exekutatzeko erabiltzen den erabiltzaile-interfazea.

3.  (automobilgintza)  izena · Ibilgailu bat kontrolatzeko gidariaren aurrean eta bere eskura dauden gailu eta mekanismoen multzoa.

4.  (administrazioa)  izena · Sistema, jarduera edo prozesu bateko adierazleak erakusten dituen dokumentua.

haizetako

1.  (automobilgintza)  izena · Auto, autobus, kamioi eta beste ibilgailu batzuetan, gidaria haizetik babesteko kabinaren aurreko beirazko leiho zabala.

tresna-panel

1.  (automobilgintza)  izena · Ibilgailu edo beste teknologia-sistema bat maneiatzeko gidariaren edo erabiltzailearen eskura dauden tresna eta gailuen multzoa, panel edo koadro moduko batean finkatuta daudenak.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza