Kategoria: administrazioa

aditu independente

1.  (administrazioa)  izena · Auzi batean interes pertsonalik ez duen aditua eta beraz horretan iritzia emateko egokitzat hartzen dena.

administrazio

1.   izena · Administratzeko jarduera eta horri dagokion saila edo departamendua.

2.  (administrazioa) (elipsi)  izena · Administrazio publikoa.

administrazio publiko

1.  (administrazioa)  izena · Estatua osatzen duten organo edo erakundeetako bakoitza, zerbitzu publikoak eskaintzen dituena; delako organo edo erakundeen multzoa.

administrazio-barruti

1.  (administrazioa)  izena · Estatu bateko lurraldeak antolatu eta administratzeko ezartzen diren barruti geografikoetako bakoitza, besteak beste haiek kudeatzen dituzten erakundeak finkatze aldera.

administrazio-kontratu

1.  (administrazioa)  izena · Administrazio publikoko organo batek beste erakunde edo pertsona batekin egiten duen kontratua, zerbitzu publikoko bere eskumenen arabera.

administrazio-kudeatzaile

1.  (administrazioa)  izena · Administrazio publikoen aurrean beste pertsona fisiko edo juridikoen ordez edo haien izenean izapideak egiten dituen langilea.

auditoretza

1.  (administrazioa)  izena · Egoera edo jarduera baten ikuskapena, behar bezala garatu dela egiaztatzeko.

2.  (enpresa)  izena · Partikularzki, enpresa edo erakunde baten urteko kontuen eta haien kontabilitatearen ikuskapena, legeriarekin eta beste irizpide batzuekin bat datorren egiaztatzeko.

batzorde

1.  (administrazioa)  izena · Gai jakin bati buruzko eskumenak dituen organo baten delegazioz txostenak osatu, proposamenak egin eta erabakiak hartzen dituen organo edo pertsona-taldea.

digitalizatu

1.  (biblioteka)  aditza · Formato analogikoan dagoen dokumentuak formato digitalera aldatu.

2.  (administrazioa)  izena · Jarduerak eta prozesuak garatzeko tresna digitalak erabiltzeari ekin.

egiaztagiri

1.  (administrazioa)  izena · Zerbait egiaztatu edo frogatu egiten duen agiria.

funts likido

1.  (administrazioa) (pluralean)  izena · Administrazio publiko batek une jakin batean dituen eskudiruaren eta berehala eskuragarri diren banku-kontu eta gordailuetako saldoen batura.

funtzionario

1.  (administrazioa)  izena · Administrazio publikoan lan egiten duen pertsona, bere lanpostuari dagozkion lehiaketa eta oposizioa gainditu eta gero.

galde-eske

1.  (administrazioa) (pluralean)  izena · Bilera bateko gai-zerrendan jarri ohi den azken gaia, non bertaratutakoek beren iruzkinak, eskaerak eta galderak planteatzen dituzten.

hartu izana adierazi

1.  (administrazioa)  aditza · Jaso izana adierazi.

hartu izanaren adierazpen

1.  (administrazioa)  izena · Jaso izanaren agiri.

hartu izanaren agiri

1.  (administrazioa)  izena · Jaso izanaren agiri.

izendapen libreko kargu

1.  (administrazioa)  izena · Administrazio publiko bat kudeatzen duen gobernuak nahierara izendatutako kargua.

jaso dela adierazi

1.  (administrazioa)  aditza · Jaso izana adierazi

jaso izana adierazi

1.  (administrazioa)  aditza · Agiri bat jaso dela ziurtatzen duen idatzizko eta sinaturiko adierazpena egin.

jaso izanaren adierazpen

1.  (administrazioa)  izena · Jaso izanaren agiri.

jaso izanaren agiri

1.  (administrazioa)  izena · Ondasun, gutun edo agiri bat jaso dela ziurtatzen duen agiria.

kargu hautetsi

1.  (administrazioa)  izena · Hauteskunde batean hautatu den kargu publikoa.

kide anitzeko organo

1.  (administrazioa)  izena · Organo kolegiatu.

organo kolegiatu

1.  (administrazioa)  izena · Kide batzuek, kolegio moduan, osatzen duten erakundea, hari emandako eskumenen alorrean jarduten duena.

poliza

1.  (finantzak)  izena · Aseguru-kontratu, kreditu edo finantza-kontratu edo transakzio baten egiaztagiria; hedaduraz, delako kontratu edo transakzioa.

2.  (administrazioa)  izena · Dokumento ofizial batzuetan zerga edo tasa ordaindu izanaren egiaztagarritzat hartzen den zigilu edo paper-zatia.

sailburu

1.   izena · Sail bateko burua edo zuzendaria.

2.  (administrazioa)  izena · Espainiako komunitate autonomoetako sail bakoitzeko buru nagusia.

toki administrazio

1.  (administrazioa)  izena · Espainian, udalerri, probintzia eta uharte mailako erakunde publikoen multzoa, haien eskumeneko arloetan autonomoak direnak.

tokiko administrazio

1.  (aldaera) (administrazioa) Toki administrazio.

zuzendarikide

1.  (administrazioa)  izena · Beste batekin edo batzuekin batera zuzendaritza lanetan diharduten pertsonetako bakoitza.

zuzendariorde

1.  (administrazioa)  izena · Hierarkikoki zuzendariaren azpian dagoen pertsona, hark delegatutako eskumenak garatu eta zuzendaria behar denean ordezkatu eta ordezten duena.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza