Kategoria: informatka

aginte-panel

1.  (ingeniaritza)  izena · Sistema baten funtzionamenduari buruzko informazioa adierazgailu eta pantailen bidez eman eta hura kontrolatzeko botoiak, hautagailuak, irristailuak dituen panel edo mahai moduko gailua.

2.  (informatka)  izena · Plataforma informatiko batean, beharrezkoa den informazio osoa eskaintzen duen eta atazak kudeatu eta exekutatzeko erabiltzen den erabiltzaile-interfazea.

3.  (automobilgintza)  izena · Ibilgailu bat kontrolatzeko gidariaren aurrean eta bere eskura dauden gailu eta mekanismoen multzoa.

4.  (administrazioa)  izena · Sistema, jarduera edo prozesu bateko adierazleak erakusten dituen dokumentua.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza