Kategoria: hiztegia

aurresan-errore

1.  (hiztegia)  izena · Suertatu den benetako balioaren eta horri buruz egindako aurresanaren arteko diferentzia.

berettergo

1.  (hiztegia)  izena · Beretter edo elizako akolitoaren jarduera eta kargua.

eliminazio-erreakzio

1.  (kimika)  izena · Kimika organikoan, bigarren erreaktibo baten eraginez erreaktibo batek atomoak galdu eta konposatu berri bat, lotura anitzarekin, sortzen duen erreakzio kimikoa.

fraidegaitza

1.  (hiztegia)  izena · Fraidegai denaren egoera edo aldia.

ibai-aho

1.  (geografia)  izena · Ibai batek bere urak itsasora edo aintzira batera isurtzen dituen ibai-zatia.

potro handi

1.  (lagunartekoa) (adierazkorra)  izena · Egin beharreko lanak eta orokorrean ardurak gehiegizko lasaitasunez, larritu gabe, hartzen dituen gizona.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza