Kategoria: geografia

amildegi

1.  (geografia)  izen · Lurrazalean sortutako horma bertikala edo oso malda handiko aldapa, bereziki bertatik amildu edo erortzeko arriskua dakarrena.

2.  (irudizkoa)  izen · Gauzatuz geroz, atzera bueltarik ez duen egoera arriskutsua.

3.   izen · Erlijio batzuetan, amaierarik gabeko zulo iluna, unibertsoaren hasieran zeruak eta lurrak biltzen zituena.

Andaluzia

1.  (geografia)  izena · Espainia hegoaldeko eskualde geografiko, historiko eta kultural zabala, Espainiako lurralde-egituran egun zortzi probintziak osatzen duten komunitate autonomoa ere badena.

Bamako

1.  (geografia)  izena · Maliko hiriburua, herrialde horretako hego-mendebaldea, Niger ibaiaren ertzetan.

Ekialde Urrun

1.  (geografia)  izen · Asiako Ekialdean dauden lurralde eta herrialdeek osatzen duten eskualdea, orokorrean Ozeanoko Bareko kostaldea eta inguruko lurraldeak biltzen dituena.

elur erregimeneko ibai

1.  (geografia)  izena · Elurra ur-iturri nagusi duen ibaia, emari maximoa udaberrian eta minimoa neguan duena.

ENA

1.  (geografia)  izena · Erabilitako Nekazaritza Azalera, eremu batean laborantzarako erabiltzen diren lurren multzoa eta horien azalera.

erregimen mistoko ibai

1.  (geografia)  izena · Jatorri desberdineko ur-iturriak, hala nola elurra eta euria, dituen ibaia.

erreka

1.  (geografia)  izena · Emari txikiko ur-lasterra.

2.   izena · Zulo, lubaki edo erretena.

3.   izena · Arro edo sakana.

4.   izena · Ildo, arrakala.

euri erregimeneko ibai

1.  (geografia)  izena · Euria, eskualde bakoitzean urtean zehar nagusitzen diren garaien arabera, ur-iturri nagusi duen ibaia.

fisiografia

1.  (geografia)  izena · Lurrazaleko forma eta egituren deskribapen sistematikoa.

goi ibilgu

1.  (geografia)  izena · Sorburutik abiaturik, ibai baten hasierako ibilbidea, gehienetan malda handikoa eta uharrez osaturikoa.

harpe

1.  (geografia)  izen · Lur azpiko barrunbea, gizakia edo animaliak sartzeko tamainakoa.

ibai-delta

1.  (geografia)  izena · Ibai bat itsasoratzen den gunean hark garraiatzen dituen sedimentuekin eratzen den triangelu edo delta letra forma duen lehorreko gunea.

koskatsu

1.  (geografia)  izenondo · Koska, gorabehera, sargune eta irtengune asko dituena.

lautada

1.  (geografia)  izen · Lur eremu lau zabal samarra.

metropoli

1.  (historia)  izena · Antzinako Grezian, beste polis edo hiri batzuen hiriburua.

2.  (geografia)  izena · Hiri oso handia, bereziki inguruko beste hiri batzuetan eragin handia duenean.

3.   izena · Kolonia bati buruz, haren nazio menderatzailea.

muino

1.  (geografia)  izen · Altuera eta malda txikiko mendia.

ordoki

1.   izenondo · Lur eremu bati buruz, maldarik ez duena.

2.  (geografia)  izen · Maldarik ez duen lur eremua.

orografiko

1.  (geografia)  izenondoa · Mendi, haran eta erliebeko beste formei dagokiena.

satelite-hiri

1.  (geografia)  izen · Hiri handiago baten ondoan eta haren eraginpean dagoen hiria.

tontor

1.  (geografia)  izen · Mendi bateko toki altuena.

2.   izen · Gutxi gorabehera biribil formako irtengunea.

3.  (medikuntza)  izen · Larruazaletik kanporaka sortzen den handitua, kolpe edo tumore baten eraginez.

4.  (zoologia)  izen · Animalia batzuen burutik luzatzen den protuberantzia mamitsu edo lumatsua.

triangelukatu

1.  (geografia)  aditza · Eremu bat triangeluak osatzen ditizten puntuez lotu edo josi, eremu horretako distantziak neurtu edo horren planoa eratzeko.

troka

1.  (geografia)  izena · Amildegia, sakonunea.

trokarte

1.  (geografia)  izena · Troka edo amildegien arteko estugunea.

2.  (geografia)  izena · Eremu malkarra.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza