Kategoria: lagunartekoa

aho bete hortz

1.  (lagunartekoa)  aditzondo · Guztiz harrituta; txundituta.

alukeria

1.  (gaitzesgarria) (lagunartekoa)  izen · Ekintza edo jokabide zitala.

astoa saldu eta mandoa erosi

1.  (lagunartekoa)  esaera · Gauzak gero eta okerrago egin edo suertatu.

astoaren putza

1.  (lagunartekoa) (arrunkeria)  interjekzioa · Ezezkoa edo desadostasuna adierazteko.

bizarrak koipetu

1.  (lagunartekoa)  aditz · Janari bati buruz, gustura jan dela edo jateko modukoa dela adierazteko.

fardel

1.   izena · Garraiorako edo bidaiarako oihal batez biltzen den gauzen multzoa.

2.   izena · Zama.

3.  (lagunartekoa)  izena · Hartu beharreko ardura desatsegina.

4.   izenondoa · Zarpailtsua, arlotea

5.  (lagunartekoa)  izena · Pixoihala.

gibel handi

1.  (lagunartekoa) (adierazkorra)  izen · Ardurak arin eta larritu gabe hartzen dituen pertsona.

hanka egin

1.  (lagunartekoa)  aditz · Ihes egin, zerbaiti itzuri eginez alde egin.

hatxebero

1.  (lagunartekoa)  izena ·  adjektiboa · HB edo Herri Batasuna koalizio politikoaren jarraitzailea.

hedexuri

1.  (lagunartekoa) (lagunartekoa)  izena · Frantziako jendarmea, haiek historian soinean eraman izan duten gerriko zuriari erreferentzia eginez.

izorra hadi

1.  (lagunartekoa)  esaera · Pertsona batek jasan ezbehar edo kaltea merezita duela adierazteko.

kakalarri

1.  (lagunartekoa)  izen · Kaka egiteko gogo bizia.

2.  (lagunartekoa)  izen · Kaka arin eta urtsua, sabeleko ondoezak sortutakoa.

3.  (lagunartekoa) (hedaduraz)  izen · Pertsona urduri eta presatia.

kokoteraino eduki

1.  (lagunartekoa)  aditz · Pertsona batekin gogaiturik egon.

kokoteraino egon

1.  (lagunartekoa)  aditz · Nazkaturik edo gogaiturik egon.

kolpe zorririk jo ez

1.  (lagunartekoa) (indargarria)  aditz · Alfer hutsa izan, lanik ez egin.

kontuak atera

1.  (enfatikoa) (lagunartekoa)  aditz · Aurretik aipatatutakoa aintzat hartuz, errazak diren ondorioak atera.

morrosko

1.  (lagunartekoa)  izen · Gizon gazte altu, lirain eta indartsua.

poto egin

1.  (lagunartekoa)  aditz · Porrot edo huts egin.

2.  (bertsolaritza)  aditz · Bertsoa botatzean hanka sartu.

3.   aditz · Guztiz nekatu.

potro

1.  (lagunartekoa)  izena · Barrabil, gizonaren hankarteko forma biribileko guruin genitalak, zeinen gainean zakila dagoen.

potro handi

1.  (lagunartekoa) (adierazkorra)  izena · Egin beharreko lanak eta orokorrean ardurak gehiegizko lasaitasunez, larritu gabe, hartzen dituen gizona.

potxorroskillak

1.  (bizk) (lagunartekoa)  interjekzioa · Eskaera edo eskaintza bati ezezko borobila emateko.

tripa-zorri

1.  (lagunartekoa)  izena · Tripazorri.

tripazorri

1.  (lagunartekoa) (irudizkoa)  izena · Gose sentsazioa.

tripazorria egin

1.  (lagunartekoa) (irudizkoa)  aditza · Gosetu, jateko gogoa sortu.

tripazorriak egin

1.  (lagunartekoa)  aditza · Tripazorria egin.

tumatxa

1.  (lagunartekoa)  interjekzio · Zirrara eta ustekabea adierazteko.

txapeloker

1.  (lagunartekoa)  izen · Guardia zibila.

txatxu

1.  (lagunartekoa)  izenondo · Gauzei buruz, ganoragabe, motela.

2.  (lagunartekoa)  izenondo · Personei buruz, ganoragabe, lelo, ergel, txotxoloa.

txolopote

1.  (lagunartekoa)  izen · Nahasirik eta funtsik gabe batera jarritako gauzen multzoa.

zupaldi

1.   izen · Zerbait zupatzen den aldi bakoitza.

2.  (lagunartekoa)  izen · Zakila ahoz zupatu edo zurrupatzea.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza