Kategoria: zurgintza

kontratxapatu

1.  (zurgintza) (aldaera)  izena · Kontraxaflatu.

kontraxaflatu

1.  (zurgintza)  izena · Taulak edo xafla lodiak ekoizteko zurezko xafla meheak haiek osatzen dituzten zuntzen aurkako norabideetan txandaka elkarri itsasten dituen teknika.

2.  (zurgintza)  izena · Delako teknikarekin ekoizten den taula edo xafla lodia.

3.  (zurgintza)  aditza · Delako teknika erabili.

4.  (zurgintza)  adjektiboa · Zurezko taula edo xafla batez mintzatuz, kontraxaflatu-teknikarekin egina.

mihiztadura

1.  (zurgintza)  izena · Pieza edo elementu baten mihia beste baten ahoan sartuz egiten den lotura eta hori egiteko modua.

mihiztatzaile

1.  (zurgintza)  izena ·  adjektiboa · Pieza edo elementuak mihiztatu, ahokatu edo lotu egiten dituen pertsona, bereziki zurgintza lanetan.

2.  (informatika)  izena · Mihiztadura-lengoaiatik prozesagailuko makina-lengoaiarako itzulketa egiten duen programa informatikoa.

okume

1.  (zurgintza)  izena · Aucoumea klaineana zuhaitz tropikaleko zura, bereziki xaflatuak eta kontraxaflatuak egiteko erabiltzen dena.

sestra

1.  (geografia) (bizk)  izena · Lerro edo plano horizontal batek duen altuera.

2.  (zurgintza) (bizk)  izena · Atea eusten duen eta hura biratzeko ardatza den elementu finkoa.

xaflatu

1.   aditza · Zuretik, metaletik edo beste material batetik xaflak egin.

2.   izena · Delako ekintzari dagokion teknika eta prozesua.

3.  (zurgintza)  aditza · Altzari baten gainean zurezko xafla mehe bat itsatsi.

4.  (zurgintza)  izena · Altzari baten gainean zureko xafla mehe bat itsasteko teknika eta prozesua.

zur laminatu

1.  (zurgintza)  izena · Elkarri itsatikako zurezko geruzez osaturiko materiala.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza