Kategoria: bizk

abade

1.  (erlijioa)  izen ·  bizidun · Monasterioko kleriko nagusia.

2.  (bizk) (erlijioa)  izen ·  bizidun · Apaiza.

abade-etxe

1.  (bizk) Apaizaren etxea.

abadegai

1.  (bizk)  izen · Abade (apaiza) izateko ikasten edo prestatzen ari dena.

abadegintza

1.  (bizk)  izen · Abadearen ordenazioa.

abadego

1.   izen ·  bizigabe · Abadearen kargua eta lanbidea.

2.  (bizk)  izen · Apaizgoa.

abadeki

1.  (erlijioa) (bizk)  izen · Abadea (apaiza) izateko hautagaia.

abadetasun

1.   izen · Abadearen kargua eta lanbidea.

2.  (bizk)  izen · Apaizgoa.

abadetza

1.   izen · Abadearen kargua eta lanbidea.

2.  (bizk)  izen · Apaizgoa.

abant

1.  (bizk) (nautika)  aditzondo · Ontzi bati buruz, aurreraka, bereziki arraunez.

abao

1.  (bizk)  izen · Erleek eztia eta haien arrautzak gorde eta babesteko egiten duten argizarizko sarea.

abat

1.  (bizk)  izen · Monasterio bateko burua.

abatetxe

1.  (bizk)  izen · Apaiza edo erretorea bizi den etxea.

abegi

1.  (anatomia) (bizk) (zaharra)  izen · Persona baten buruko aurreko aldea, non ahoa, sudurra eta begiak dauden.

2.   izen · Etorri edo ezagutu berriak diren pertsonak hartzeko modua.

abespeluan

1.  (bizk)  aditzondoa · Lan bati buruz, jo eta ke, buru-belarri.

2.  (bizk)  aditzondoa · Edonola eginez, edozein modutan, hala-hola.

adikune

1.  (aldaera) (bizk)  izena · Begirada.

2.  (aldaera) (bizk) (gutxi erabilia)  izena · Arreta.

adin

1.   izena · Pertsona bat, eta orokorrago izakin bizidun bat, sortu denetik igarotako denbora.

2.   izena · Bizitza banatzen den zatietako bakoitza.

3.   izena · Bizitzaren iraupena, bereziki gizakiarena.

4.  (bizk)  izena · Adimen.

adinbako

1.  (aldaera) (bizk)  izena ·  adjektiboa · Adingabe.

adindun

1.   izena ·  adjektiboa · Adindu, pertsona zaharra.

2.  (aldaera)  izena ·  adjektiboa · Adin nagusiko.

3.  (bizk)  adjektiboa · Pertsona zuhurra eta zentzuduna.

adinon

1.  (bizk)  adjektiboa · Ez ona ez txarra ez dena.

2.  (bizk)  adjektiboa · Normala, arauzkoa, zentzuzkoa.

3.  (bizk)  adjektiboa · Pertsona batez mintzatuz, lotsagabea.

adiutu

1.  (bizk)  adjektiboa · Aiutu.

adondo

1.  (abeltzaintza) (bizk)  izena · Abelgorrien bekokia.

adu

1.  (aldaera) (bizk)  izena · Adur.

adur

1.  (bizk)  izena · Ahotik jariatzen den lerdea.

2.   izena · Batzuen sinesmenen arabera, etorkizuneko gertaerak eragiten dituen kausa ezezagun eta ezkutua.

3.   izena · Objektu jakin batzuen eragin magikoa.

afaloste

1.   izena · Afaldu ondorengo denbora.

2.  (bizk)  izena · Donibane sua.

aiutu

1.  (bizk)  adjektiboa · Egokia, aproposa, neurrikoa.

aixubeta

1.  (bizk)  izen · Axubeta edo zapata lotzeko lokarria.

aldamu

1.  (bizk)  izen · Ipurmasaila.

alegere

1.  (bizk)  izenondo · Pertsona edo animalia batzuei buruz, poza eta zoriontasuna adierazten dituena.

2.  (bizk)  izenondo · Giroari buruz, alaia, bizia.

amama

1.  (bizk)  izena · Amona, pertsona baten aiataren edo amaren ama.

2.  (zaharra)  izena · Armiarma-sarea.

antxintxika

1.  (bizk)  aditzondo · Pauso handiak saltoka eta abiada bizian eginez.

aratuste

1.  (bizk)  izen · Garizumaren aurreko jai paganoa, non ohikoa den mozorrotzea.

armosu

1.  (bizk)  izen · Eguneko lehen otordua.

armozu

1.  (bizk) (aldaera ortografikoa)  izen · Armosu.

arran

1.  (bizk) (aldaera)  izena · Zintzarri.

arrastelu

1.  (bizk)  izen · Euskarri batean hortzak dituen tresna, kirten luzekoa, lurrean sakabanaturik dagoen belarra, lastoa edo bestelakoak biltzek erabiltzen dena.

2.   izen · Lihoa garbitzeko hortzak dituen eskuko tresna.

arrelepo

1.  (bizk)  aditzondo · Pertsona bat, haurra gehienetan, bizkar gainean eramaten dela adierazteko, hankak lepoko edo gerriko alde banatatik aurrera jarrita.

asaskatu

1.  (bizk)  aditz · Atseden hartu.

2.  (bizk)  aditz · Asetu.

3.  (bizk)  aditz · Arindu.

aupats

1.  (bizk) (gip)  izena · Urdailean pilatutako gasak ahotik kanporatzea.

aurton

1.  (bizk) (bizk)  aditzondo · Urte honetan.

axubeta

1.  (bizk)  izen · Zapata lotzeko lokarria.

bariku

1.  (bizk)  izen · Asteko bosgarren eguna, ostegunaren ondorengoa eta larunbataren aurrekoa.

barruntatu

1.  (bizk)  aditza · Zerbait gutxi gorabehera sumatu edo hauteman.

basaztu

1.  (bizk)  aditz · Lokatzez zikindu.

behargin

1.  (bizk)  izena · Langilea, bereziki beste batentzat eskuz lan egiten duena.

2.  (bizk)  adjektiboa · Lan asko egin edo lana gogoko duena.

behegain

1.  (bizk)  izena · Eraikin, instalakuntza edo eremu bateko azalera berdindu eta gogortua.

behera adi

1.  (bizk)  aditzondoa · Gorputzaren aurreko aldea lurraren kontra edo lurrera begira jarrita.

beilegi

1.  (bizk)  izena ·  adjektiboa · Horia; hori kolorea.

beilegikara

1.  (bizk)  adjektiboa ·  izena · Beilegi edo hori kolorea izatetik gertu dagoena; beilegi edo horiaren antzeko kolorea.

beilegitu

1.  (bizk)  aditza · Horitu, hori kolorea hartu.

berbaldi

1.  (bizk)  izen · Elkarrizketa, bi pertsona edo gehiagoaren arteko solasa.

2.  (bizk)  izen · Diskurtso edo hitzaldia.

berbetan

1.  (bizk)  aditzondo · Hitz egiten, mintzatzen

2.   aditzondo · Solasaldi edo elkarrizketan.

bestela baitakoan

1.  (bizk)  aditzondo · Besteak ez konturatu edo sumatzeko moduan.

birrin

1.  (nekazaritza)  izena · Zereal-alearen azal txikitua.

2.  (bizk)  izena · Ogi edo antzekoen kondarra.

bolandera

1.  (bizk)  izen · Muki baten inguruan suhautsez beteriko ziria, hura piztuz gora egiten duena airean lehertu arte.

bost jakin

1.  (bizk) (adierazkorra)  aditz · Ezer ez jakin.

burrukatu

1.  (bizk)  aditza · Borrokatu, borroka egin.

burubakokeria

1.  (gaitzesgarria) (bizk)  izen · Bururik gabeko jokabidea.

dindilizka

1.  (bizk)  aditzondo · Zintzilikaturik edo airean jarrita, beste zerbaitekin lotuz edo eutsiz, lurrera eror ez dadin.

dindirri

1.  (bizk)  izen · Muki urtsua.

2.  (bizk)  izen · Zintzilik dagoen gauza ziztrina.

domeka

1.  (bizk)  izena · Asteko zazpigarren eta azken eguna, bariku edo larunbataren hurrena eta astelehenaren aurrekoa.

dungulu

1.  (gastronomia) (bizk)  izena · Morokila, arto-irina eta ura nahastuz egiten den ahia.

2.   izena · Zintzilik.

ebiakoitz

1.  (bizk)  izena · Asteko seigarren eguna, ostiral edo barikuaren ondorengoa eta igandearen aurrekoa.

eguazten

1.  (bizk)  izena · Asteko hirugarren eguna, martitzen edo asteartearen hurrena.

ekandu

1.  (bizk)  izen · Ohitura.

ekandu

1.  (bizk)  izen · Ohitura, aztura.

2.  (bizk)  aditz · Ohitu.

3.  Aberrei buruz, etxekotu.

enparau

1.  (bizk) (pluralean)  izen ·  izenondo · Beste guztia, gainerakoa.

erabakokeria

1.  (bizk)  izen · Eragabetasun gaitzesgarria.

erramutan

1.  (bizk)  aditzondoa · Arraunean.

ganorabako

1.  (bizk)  izenlagun · Fundamenturik gabe egindakoa.

2.  (bizk)  izen ·  izenlagun · Pertsona bati buruz, trebetasun edo prestutasunik gabekoa.

garaikar

1.  (bizk)  izen · Gudari, borrokalaria.

2.  (bizk)  izena · Guda, borroka.

garbaitu

1.  (bizk)  aditz · Damu izan.

giputx

1.  (bizk) (gutxiesgarria)  izen ·  izenondo · Gipuzkoarra [pertsona]

giputxi

1.  (bizk) (gutxiesgarria)  izenondo ·  izen · Gipuzkoarra [pertsona]

girgilo

1.  (bizk)  izen · Kokotsaren azpiko zati mamitsu gizena.

goiengo

1.  (aldaera) (bizk)  adjektiboa · Goreneko.

gomuta

1.  (bizk)  izena · Oroimen edo gogoa.

2.  (bizk)  izena · Oroitzen dena, oroimenera datorrena.

gorengo

1.  (bizk) (aldaera)  adjektiboa · Goreneko.

gosekil

1.  (bizk)  izenondo · Aspaldian jan gabe, goseak dagoena.

2.  (bizk)  izen ·  izenondo · Behartsu izanik, jatekorik ez duena.

gurma

1.  (bizk) (meteorologia)  izen · Lanbroa, itsasoan sortzen den behe-lainoa.

haginkari

1.  (bizk)  adjektiboa · Animaliei, gizakiei edo beste animaliei haginkatu edo hozka egiteko joera duena.

hiltamu

1.  (bizk)  izena · Laster izango dela iragartzen duen heriotzaren aurreko egoera.

idulki

1.  (bizk)  izena · Zuhaitz baten enborraren zatia.

2.  (artea) (arkitektura)  izena · Zutabe edo estatua bat eusten duen oinarri zilindriko edo laukizuzena.

inkakor

1.  (bizk)  adjektiboa · Itsaskor edo likatsua.

iruntzitara

1.  (bizk)  aditzondo · Ohikoa edo normala denaren aurkako ordenan.

isiotu

1.  (bizk)  aditz · Piztu.

jakingura

1.  (bizk)  izena · Jakiteko nahia.

2.  (bizk)  adjektiboa · Jakin nahi duena.

kantetan

1.  (bizk)  aditzondoa · Kantatzen, abesten.

katamixar

1.  (bizk) Ugaztun karraskari txikia, buztan luzea eta ile gorria duena, zuhaitzetatik gora eta behera ibiltzen dena.

katanarru

1.  (bizk)  izena · Dirua, txartelak eta bestelako objektu txikiak eramateko zorroa.

kikili-makala

1.  (bizk)  aditzondoa · Nekez, zailtasun handiekin.

koko-jantzi

1.  (bizk)  izen · Mozorrotzeko jantzia.

kokolo

1.  (haur-hizkera)  izena · Txokolatea.

2.  (bizk)  adjektiboa · Ergela, lerdoa, baboa.

konkolotx

1.  (bizk)  aditzondo · Bizkarrean pertsona bat eramateko modua, haren besoak lepoaren inguruan jarriz, hankak gerri inguruan beste pertsonaren besoekin helduz.

kraka

1.   izena · Azalera baten gainean dagoen zikinkeria, bereziki itsatsita dagoena.

2.  (bizk)  izena · Pertsona baten planta edo itxura.

laguntasun

1.  (bizk)  izena · Laguntza.

2.   izena · Lagunen konpainia.

3.   izena · Adiskidetasuna.

leba

1.  (bizk)  izen · Funts edo garrantzia.

2.  (bizk)  aditzondo · Harrotua, oldartua.

lupetz

1.  (bizk)  izen · Urez eta lurrez osaturiko ore edo masa.

lupeztu

1.  (bizk)  aditz · Lupetzez bete edo zikindu.

mailuki

1.  (botanika) (bizk)  izen · Fragaria landare-generoko fruitu gorri txikia, bihotz forma duena.

martitzen

1.  (bizk)  izena · Asteko bigarren eguna, astelehenaren hurren.

mondrauetar

1.  (bizk)  izenlagun · Mondraue edo Arrasateko herritarra.

motroilo

1.  (bizk)  izen · Mordo nahasi eta eragabea.

2.  (bizk)  izen · Hizketa edo testu nahasi eta ulertezina.

3.  (bizk) (gutxiesgarria)  izenondo · Pertsona lodi eta gizena.

nabasai

1.  (bizk)  izena · Lau hortzetako golde tradizionala, egun gutxitan erabilia.

narru

1.  (bizk) (anatomia)  izen · Larrua.

oraindino

1.  (bizk)  aditzondo · Oraindik.

ortozik

1.  (bizk)  aditzondoa · Oinetan ezer jantzi gabe.

ortuari

1.  (nekazaritza) (bizk)  izena · Ortuan edo baratzean elikagai gisa landatu, laboratu eta bildu egiten diren landare, tuberkulu eta fruituak.

ostarku

1.  (bizk) (meteorologia)  izena · Ortzadar.

ostendu

1.   aditz · Atzeratu.

2.  (bizk)  aditz · Ezkutatu.

otzara

1.  (bizk)  izen · Zumitz, gaztain edo beste material bateko ehun lodiak trinko saretuz egindako ontzi zabala, gauzak bertan eduki eta handik hona mugitzeko erabiltzen dena.

parrastada

1.  (bizk)  izena · Eskuan har daitekeen zerbaiten kantitatea.

2.  (bizk)  izena · Nonbaitetik indarrez, bat-batean eta gutxi gorabehera jarraian ateratzen den isurkaria (ura, kea, ...) kanporatzeko modua.

pentsetan

1.  (bizk)  aditzondoa · Pentsatzen.

pinpilipauxa

1.  (zoologia) (bizk)  izen · Gehienetan kolore biziko bi hego dituen Lepidoptera intsektuen helduaroa.

potxorroskillak

1.  (bizk) (lagunartekoa)  interjekzioa · Eskaera edo eskaintza bati ezezko borobila emateko.

pozarren

1.  (enfatikoa) (bizk)  aditzondo · Oso pozik.

puxika

1.  (anatomia) (bizk)  izena · Gernu-maskuria, kanporatu aurretik gernua metatzen duten maskuri edo zorroa.

2.   izena · Airez bete eta handitzen zorro malgua, jolaserako erabiltzen dena.

sakaildu

1.  (bizk)  aditz · Sarraskitu, akabatu, larriki zauritu heriotza eragiteraino.

2.  (bizk) (nekazaritza)  aditz · Sagar, gaztain edo beste fruitu bat ireki edo zatikatu, ebaki handiak eginez.

sapatsu

1.  (bizk)  adjektiboa · Ile asko duena.

soseguz

1.  (bizk)  aditzondo · Lasaitasunez, astiro.

suete

1.  (bizk)  izen · Etxe batean sua egiten den lekua.

surzilo

1.  (anatomia) (bizk)  izena · Sudur-zulo.

txaplata

1.  (bizk) (medikuntza)  izena · Larruazalaren gainean jartzen den prestakin biguna, zauriak sendatu eta minak eta gaitzak tratatzeko erabiltzen dena.

2.  (nautika)  izena · Ontzietako karela babesteko eransten den zurezko estalkia.

3.  (bizk)  izena · Aitzakia.

4.  (bizk)  izena · Azalera baten gainean egiten den konponketa, zuloak edo kaltetutako guneak estaltzeko.

5.  (bizk)  izena · Gogaikarria edo aspergarria dena.

txarriki

1.  (bizk)  izena · Txerriki.

txin-txaun

1.  (bizk)  izen · Bi muturretatik zintzilikatutako soka edo kate baten erdiaren gainean jarritako eserleku bat duen jolas-tresna, bereziki haurrentzat prestatua, bultzadaz pertsona aurrera eta atzera, gora eta

txirkanda

1.  (bizk)  izen · Eskuko bost hatzetatik hatz txikia.

txirlora

1.  (bizk) (teknologia)  izen · Txirbila.

txitxildu

1.  (bizk)  aditz · Begiei buruz, haiek erdi itxi.

udagoien

1.  (bizk)  izen · Udazkena, uda ondorengo urtaroa.

ugerdo

1.  (bizk)  izenondo · Hauts, koipe, orban edo beste zikinkeriak dituena.

ule

1.  (bizk) (aldaera)  izena · Ile.

urregorri

1.  (bizk)  izen · Urrea.

zaldibinaute

1.  (bizk)  izena · Inauterietako igandea.

zamau

1.  (bizk) (etxeko bizitza)  izen · Mahaiaren gainean jarrtzen den oihal zabala, otorduetan mahaia ez zikindu edo besterik gabe apaintzeko jartzen dena.

zantar

1.  (bizk)  izenondo · Itsusi, zatar, desatsegin, zatar, itxuragabea.

zarratu

1.  (bizk)  aditz · Itxi.

2.   aditz · Bildu, laburtu.

3.   aditz · Adostu.

zidargin

1.  (bizk)  izena · Zilargin.

zidargintza

1.  (aldaera) (bizk)  izena · Zilargintza.

zilbot

1.  (bizk)  izen · Urdaila eta hesteak biltzen dituen gorputzaren barrunbea eta barrunbe hori hartzen duen gorputzaren kanpoko zatia.

zirats

1.  (bizk)  izenondo · Pertsonei buruz, ederra, begitarte polita duena.

zoldu

1.  (bizk)  aditz · Gaiztotu, infektatu.

zozpal

1.  (bizk)  izena · Ezpala.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza