Kategoria: meteorologia

adbekzio

1.  (meteorologia)  izena · Propietate bereziak dituen aire- eta ur-masa baten mugimendu horizontala.

aerologia

1.  (meteorologia)  izena · Atmosferako geruzetan zehar gertatzen diren fenomeno fisikoak ikertzen dituen diziplina.

aerologiko

1.  (meteorologia)  adjektiboa · Aerologiari edo atmosferako geruzetako fenomeno fisikoei dagokiena.

afoinu

1.  (meteorologia)  izena · Euririk gabeko eguratseko hezetasuna.

2.  (aldaera)  izena · Usain.

3.  (meteorologia)  izena · Borraska, denboralea.

aire

1.  (meteorologia)  izena · Lurraren atmosferako espazioa eta espazio hori betetzen duten gasen multzoa.

2.   interjekzioa · Pertsona bati alde egiteko agintzen diona.

3.   izena · Antza edo itxura.

4.   izena · Kantatzeko era, bereziki notei eta erritmoari dagokionean.

aire gorri

1.  (meteorologia)  izena · Ipar-ekialdeko haizea.

aire saturatu

1.  (meteorologia)  izena · Prezio eta tenperatura jakinetan, aireak bere barnean izan dezakeen lurrun kopuru handiena, ehunekoetan; kopuru hori baino lurrun kopuru handiagoa duen airea.

aktinometro

1.  (tresnak)  izena · Erradiazio elektromagnetiko baten intentsitatea neurtzeko gailua.

2.  (meteorologia)  izena · Partikularzki, eguzkiaren argiaren intentsitatea neurtzeko gailua.

anemometro

1.  (meteorologia)  izena · Haizearen abiadura neurtzeko gailua.

barografo

1.  (meteorologia)  izena · Barometro batek neurtzen dituen aireko presioak denboran zehar erregistratzen dituen tresna.

barometro

1.  (meteorologia)  izena · Inguruneko airearen presioa neurtzen duen tresna.

bero sapa

1.  (meteorologia)  izena · Giro heze eta beroa, pertsonentzat bereziki desatsegina.

bero-bolada

1.  (meteorologia)  izena · Eguratsean tenperaturak ohi baino nabarmen beroagoak direneko fenomeno meteorologikoa, egun batzuetan zehar luzatzen dena.

beroaldi

1.   izena · Zerbait berotzen den aldietako bakoitza.

2.  (meteorologia)  izena · Beroa dagoen urte-sasoia.

3.   izena · Pertsona bat sutu edo biziki haserretzen den aldia.

4.   izena · Pertsona batek zerbait kartsuki edo gogo biziz egiten duen aldia.

borraska

1.  (meteorologia)  izena · Atmosferan garatu eta mugitzen doan eguraldi nahasiko gunea, haize bortitza eta euria dakartzana, behe-presioko gune bati atxikia.

diagrama onbrotermiko

1.  (meteorologia)  izena · Urteko hilabete guztietarako izandako prezipitazioa (P) mm.tan eta batez besteko tenperatura (T) Celsius gradutan batera eta P=2T eskalan irudikatzen dituena diagrama.

durunda

1.  (meteorologia) (zub)  izena · Trumoia; tximista.

2.   izena · Hots edo zarata handia.

egutera

1.  (meteorologia)  izena · Eguzkiak jotzen duen lekua.

2.  (meteorologia)  adjektiboa · Eguzkiak jotzen duena.

eguzki bete

1.  (meteorologia)  izen · Eguraldi guztiz eguzkitsua, laino izpirik gabekoa.

eguzki betean

1.  (meteorologia)  aditzondo · Eguzkiak bete-betean ematen duela.

ekaitz

1.  (meteorologia)  izena · Hodei multzo trinkoak dakarren euri jasa eta haizete bortitza, horrekin batera tximistak eta trumoiak eragiten dituena.

ekaitzak jo

1.  (meteorologia)  aditza · Toki jakin batean ekaitza izan.

ekaiztsu

1.  (meteorologia)  izenondo · Giro edo eguraldiari dagokionez, ekaitza dakarrena.

2.   izenondo · Istilu edo gatazka ekarri edo sorrarazten dituena.

elur

1.  (meteorologia)  izena · Izoztutako ur partikulez osaturiko maluta edo pikorretan hodeietatik jausten den ur prezipitazioa.

enbata

1.  (meteorologia)  izen · Itsasotik datorren ekaitz edo haize bolada bortitza.

erauntsi

1.   izen · Erasoa.

2.  (meteorologia)  izen · Indar handiko gertaera meteorologikoa.

erreka-laino

1.  (meteorologia)  izena · Behe-lainoa, bereziki erreka-zuloetan sortu eta garatzen dena.

estazio meteorologiko

1.  (meteorologia)  izen · Toki batean hainbat neurketa-tresna baliatuz datu meteorologikoak, hala nola prezipitazioa, hozberoa, hezetasuna, presioa eta haizearen abiadura eta norabidea, jasotzen dituen instalakuntza.

euri

1.  (meteorologia)  izena · Atmosferako ur-lurruna kondentsatutakoan, hodeietatik lurzorura ur-tantak erortzea.

euri arin

1.  (meteorologia)  izena · Euri txikia.

euri txiki

1.  (meteorologia)  izena · Intentsitate txikiarekin botatzen duen euria.

euri zaparrada

1.  (meteorologia)  izena · Euri jasa ugari eta laburra.

euri-jasa

1.  (meteorologia)  izena · Bat-batean hasten den euria, bereziki ugaria eta laburra denean.

euri-jasa

1.  (meteorologia)  izena · Ur kopuru handiko euria.

2.  (meteorologia)  izena · Euri zaparrada.

euri-lanbro

1.  (meteorologia)  izena · Tanta guztiz txikitan botatzen duen euria.

euri-langar

1.  (meteorologia)  izena · Intentsitate txikiz eta tanta txikitan botatzen duen euria.

frantzipar

1.  (meteorologia)  izena · Ipar-ekialdeko haizea, Euskal Herrian.

fronte

1.   izena · Zerbaiten aurrealdea.

2.   izena · Guda batean, armada bat gudukatu behar den lerroa.

3.  (meteorologia)  izena · Tenperatura eta presio desberdineko bi aire-masen arteko kontaktu-lerroa, hodeitza eta prezipitazioak sorrarazten dituena.

goian behean

1.  (meteorologia)  aditzondo · Euriari buruz, kopuru handitan eta indarrez.

gurma

1.  (bizk) (meteorologia)  izen · Lanbroa, itsasoan sortzen den behe-lainoa.

haize

1.  (meteorologia)  izena · Atmosferan dauden presio eta tenperatura aldaketen ondorioz gertatzen den airearen higidura.

2.   izena · Atmosferako airea.

3.   izena · Hutsala den gauza, funtsik ez duena.

4.   izena · Sabelean digestioagatik sortzen den gasa.

5.   izena · Bestelako arrazoiengatik eta eskala txikiagoan gertatzen den airearen mugimendua.

6.   izena · Fenomeno batek duen joera.

7.   izena · Harrokeriazko jarrera.

haize anabatiko

1.  (meteorologia)  izena · Mendian gora doan haizea, egunean zehar goiko aire beroagoak dentsitate txikiagoa izateagatik sortzen dena.

haize katabatiko

1.  (meteorología)  izena · Mendi-maldatik behera jotzen duen haizea, goiko airea hotzagoa eta beraz dentsoagoa izateagatik edota, eskala handiagoan, mendiko aurkako hegaletik jotzen duen haizea mendian behera doanean.

haize-begi

1.  (meteorologia)  izena · Toki haizetsua.

2.   izena · Egurastutako tokia.

haizegune

1.  (meteorologia)  izena · Haizeak indartsu jo ohi duen tokia.

haizetsu

1.   adjektiboa · Toki bati buruz, haize handia izaten dena.

2.  (meteorologia)  adjektiboa · Eguraldiari buruz, haize handi edo bizikoa.

3.   adjektiboa · Harroa, handiustea.

4.   adjektiboa · Janariez mintzatuz, puzkerrak sorrarazten dituena.

5.   adjektiboa · Pertsonez mnitzatuz, puzker asko botatzen dituena.

harri-erauntsi

1.  (meteorologia)  izena · Txingor edo kazkabar-prezipitazioa.

harri-erauntsi

1.  (meteorologia)  izena · Kazkabarra edo txingorra indar handiz botatzen duen aldia.

hedadura termiko

1.  (meteorologia)  izena · Toki jakin batean eta aldi batean zehar, tenperatura atmosferiko handienaren eta txikienaren arteko aldea.

higrometro

1.  (meteorologia)  izena · Aireko edo beste gas bolumen bateko hezetasuna neurtzeko tresna.

hilabete busti

1.  (meteorologia)  izena · Hilabete euritsua.

hilabete lehor

1.  (meteorologia)  izena · Euri eskaseko hilabetea.

hodeigune

1.  (meteorologia)  izena · Hodei-multzo gutxi gorabehera trinkoa.

hodeitsu

1.  (meteorologia)  adjektiboa · Zeruari buruz, hodeiak dituena.

hodeitza

1.  (meteorologia)  izena · Zeruan une jakin batean dauden hodeien multzoa.

hodeitzar

1.  (meteorologia)  izen · Hodei trinko eta iluna, euria ekarri ohi duena.

horma

1.   izena · Izotza, jela.

2.  (meteorologia)  izena · Atmosferan tenperaturak 0 gradu azpitik jaisteagatik lurrazalean izotza sortzea.

3.   izena · Pareta, bereziki lodiera handikoa.

horma beltz

1.  (meteorologia)  izena · Izotzaldi gogorra.

horma egin

1.  (meteorologia)  izena · Aire zabaleko tenperatura zero gradu azpitik jaitsi.

hotzaldi

1.  (meteorologia)  izena · Hotz garaia; hotz handiko bolada.

2.   izena · Pertsona jakinen artean dagoen harreman hotza edo tirabiratsua.

hozkirri

1.  (meteorologia)  izenondo · Airearen edo uraren hozberoari buruz, fresko edo zertxobait hotza, baino eramangarria.

2.  (meteorologia)  izen · Delako eguraldia.

3.   izen · Delakoaren sentsazioa.

4.   izen · Delakoaren sentsazioak eragiten duen ikara.

isanemona

1.  (meteorologia)  izena · Haizearen batez besteko abiadura berdina duten puntuak lotzen dituen kurba geografikoa.

isobara

1.  (meteorologia)  izena · Mapa meteorologiko batean, presio atmosferiko bereko puntuak lotzen dituen lerroa.

isohieta

1.  (meteorologia)  izena · Mapa batean prezipitazio bereko puntuak lotzen dituen lerroa.

isoterma

1.  (meteorologia)  izena · Mapa meteorologiko batean, tenperatura bereko puntuak lotzen dituen lerroa.

izotzaldi

1.  (meteorologia)  izena · Tenperaturak zero gradu zentigradutik behera jaisten direneko egoera meteorologiko puntuala, aireko lurruna izotz bihurtzen duena.

2.  (meteorologia)  izena · Delako egoerak gertatzen diren bolada.

3.  (irudizkoa)  izena · Pertsonen jakinen artean harreman hotz, errezelozko edo tirabiratsuak daudeneko egoera.

kazkabar

1.  (meteorologia)  izena · Atmosferatik prezipitazio gisa botatako izotzezko pikorra; pikor horien prezipitazioa.

laino

1.  (meteorologia)  izena · Ur-tanta txiki-txikiez osaturiko masa, lurrazaletik gertu kokatua.

2.  (aldaera) (meteorologia) (gip)  izena · Hodei.

3.  (irudizkoa)  izena · Beste gauzaren bat argi eta garbi ikustea eragozten duen zirkunstantzia.

lainotsu

1.  (meteorologia)  adjektiboa · Zeruari buruz, lainoak dituena.

2.   adjektiboa · Argi gutxikoa, iluna.

lainotza

1.  (meteorologia)  izena · Zeruko lainoen multzoa.

lainoztatu

1.  (meteorologia) (ipar)  aditza · Toki batean behe lainoa sartu.

2.   aditza · Substantzia bat airean laino moduko bat osatuz tanta txikietan sakabanatu.

lanbro

1.  (meteorologia)  izena · Oso tanta txikitako euria.

2.  (meteorologia)  izena · Lainoa, bereziki eremu menditsuak estali eta tanta xehez osaturik dagoena.

3.  (hedaduraz)  izena · Ikusmena lausotzen duen edozer gauza.

4.  (psikologia) (hedaduraz)  izena · Adimena edo oroimena oztopaturik daudeneko sintoma.

langar

1.  (meteorologia)  izena · Lurretik oso gertu ur tanta txikiz osaturiko masa gutxi gorabehera trinkoa, ikusgarritasuna adierazten duena.

2.  (meteorologia)  izena · Intentsitate txikiz botatzen duen euria.

lurmendu

1.  (meteorologia)  aditza · Elurra urtu edo desegin.

2.   aditza · Suntsitu, hondatu, galdu.

mikroklima

1.  (meteorologia)  izena · Inguruko klimarekin alderatuta, toki jakin batean dagoen klima berezia.

negu

1.  (meteorologia)  izena · Udazkenaren ondorengo eta udaberriaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera abenduaren 21etik martxoaren 21era luzatzen dena eta hotza eta eguraldi nahasia ekarri ohi dituena.

ortots

1.  (meteorologia)  izena · Trumoi-hotsa.

ostarku

1.  (bizk) (meteorologia)  izena · Ortzadar.

plubiometro

1.  (meteorologia)  izena · Toki eta epe jakinetan izandako euri-prezipitazioaren kopurua neurtzeko gailua.

sentsazio termiko

1.  (meteorologia)  izena · Pertsonek sentitzen duten bero edo hotzaren neurria, dagokion airearen tenperaturaren bitartez adierazten dena, tenperaturaz gainera, hezetasuna, haizea eta erradiazioa kontuan hartuz.

tenperatura

1.  (meteorologia)  izen · Ingurune edo objektu bat zenbateraino dagoen hotz edo bero neurtzen duen magnitude fisikoa.

trumoi

1.  (meteorologia)  izena · Tximistak eragiten duen burrunba, gehienetan ekaitza dagoela.

ubildu

1.  (meteorologia) (pluralean)  izena · Euri jasa handiak ekarritako ura.

uda

1.  (meteorologia)  izena · Udaberriaren ondorengo eta udazkenaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera ekainaren 21etik irailaren 21era luzatzen dena eta bero-bolada izaten dena.

udaberri

1.  (meteorologia) Neguaren ondorengo eta udaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera martxoaren 21etatik ekainaren 21era luzatzen dena eta landare eta zuhaitzen loraldia dakarrena.

2.  (irudizkoa)  izena · Pertsona baten gaztaroa.

udazken

1.  (meteorologia)  izena · Udaren ondorengo eta neguaren aurreko urtaroa, ipar hemisferioan gutxi gorabehera irailaren 21etik abenduaren 21era luzatzen dena eta zuhaitzetan hosto-galtzea dakarrena.

2.  (irudizkoa)  izena · Zahartzaroa, pertsona baten bizitzako amaierako aldia.

ufada

1.  (meteorologia)  izena · Haize kolpe edo bolada.

2.   izena · Arnasa kanporatzen den aldia.

ur-goraldi

1.  (meteorologia)  izena · Lehorra izaten den eremua uholde batek hartzea.

uraldi

1.  (meteorologia)  izena · Euri-jasa handien edo istripu baten ondorioz, ibaiek eta bestelako ur-lasterrek beren ohiko mailatik igo, gainez egin eta eremu lehorrak izaten direnak hartzea.

zaparrada

1.  (meteorologia)  izena · Euri edo txingor prezipitazio bortitz eta laburra.

2.  (irudizkoa)  izena · Aldi labur batean gertatzen den zerbaiten kopuru handia.

3.  (irudizkoa)  izena · Errieta eginez pertsona batek jasaten duen erretolika edo hitz-parrasta.

zirimiri

1.  (meteorologia)  izena · Tanta txiki-txikiz erortzen den euria.

zirimola

1.  (ipar) (meteorologia)  izen · Airea, hautsa edo kea azkar eta bizi birarazten duen haize mugimendu bortitza.

2.  (meteorologia)  izen · Ekaitzak dakarren haize bortitza.

zohardi

1.  (zub) (meteorologia)  izena · Zeru garbia.

2.  (zub)  adjektiboa · Azkarra, bizkorra, argia.

zurrunbilo

1.  (meteorologia)  izen · Haizearen edo uraren birakako mugimendu azkar eta bortitza.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza