Kategoria: pluralean

abar

1.   izen · Adar txikia.

2.  (pluralean)  izen · Sutarako egur xehea.

3.  (pluralean)  izen · Hondarra.

4.   izen · Balio txikiko gauza.

abarketa

1.  (pluralean)  izen · Espartzuzko zola duen oihalezko oinetakoa.

abenturak eta kalenturak

1.  (pluralean) (adierazkorra)  izena · Pertsona batek pasatako pasadizoak eta komeria xelebreak.

abentzerraje

1.  (pluralean) (historia)  izena · XV. mendean Granadako erresuman botere politiko handia izan zuen klan edo familia.

2.  (historia)  izena · Delako familiako kidea.

aberaski

1.   aditzondo · Aberastasunez, oparotasunez.

2.  (pluralean)  izen · Aberastasun edo ondasunak.

agiantza

1.  (pluralean) (ipar)  izena · Opatzen den desio ona.

ahutz

1.  (anatomia) (pluralean)  izen · Maisaleko erdiko parte mamitsua.

aitama

1.  (pluralean) (ipar)  izen · Aita eta ama, gurasoa.

aiztur

1.  (pluralean)  izen · Ardatz baten inguruan loturiko metalezko bi xaflaz osaturiko tresna, ardatz horretatik xaflak aldenduz eta gerturatuz gauzak mozteko erabiltzen dena.

akuilu-makuilu

1.  (pluralean)  izena · Hanketara lotzen den makiletako bakoitza, makulu gisa erabilita, putzu eta antzekoen gainetik igarotzeko erabiltzen dena.

alboko erpin

1.  (matematika) (pluralean)  izena · Grafo batean, ertz batez zuzenean loturik dauden erpinak.

argibide

1.  (pluralean)  izen · Azalpen edo informazioa.

2.   izen · Argudio edo froga.

aurrekari

1.  (pluralean)  izen · Zerbait hobeto azaldu, ulertarazi edo testuinguruan jartzeko aipatzen diren informazioa.

2.  (zuzenbidea)  izen · Unekoa argudiatu eta justifikatzeko aipatzen den aurreko erabaki edo epaia.

3.  (pluralean) (zuzenbidea)  izen · Pertsona jakin batek aurretik egin eta zigorrez epaitutako delitua.

4.  (pluralean) (zuzenbidea)  izen · Epaitegietako prozesu edo epai batean aipatu eta argudiatu egiten diren arrazoi faktikoetako bakoitza.

aurri

1.   izen · Barrua hutsa eta teilatua eta lau hormak baino ez dituen etxea.

2.  (pluralean)  izen · Eraikin hondatu baten aztarnak.

bukaerako izakin

1.  (enpresa) (pluralean)  izena · Ekitaldi ekonomikoaren bukaeran enpresako biltegian dauden izakinen kopurua eta horien balioa, hasierako izakinekin alderatuta, ekitaldiko izakinen aldakuntza kalkulatzeko behar dena.

buru-buztan

1.  (ezezko perpausetan)  izena · Zentzua, fundamentua.

2.  (pluralean)  izena · Gorabehera.

datu taldekatu

1.  (estatistika) (pluralean)  izena · Haiek hartzen dituzten kategoriak edo balioak edo biltzen diren tarteak eta haien maiztasunak azalduz aurkezten diren datuak.

diamantezko eztei

1.  (pluralean)  izena · Platinozko eztei.

dringili-drangala

1.   izena · Sehaskako kulunka.

2.  (bizk) (pluralean)  izena · Sehaska-kanta.

efektu berezi

1.  (zinema) (pluralean)  izena · Zinemagintzan eta beste ikuskizun batzuen produkzioan, ikuslearengan ikus-entzunezko inpresio artifizialak sortzeko erabili diren teknika eta baliabideen multzoa.

ekiprobable

1.  (pluralean) (estatistika)  adjektiboa · Emaitza edo gertaerei buruz, beste batzuen probabilitate berdina duena.

enparau

1.  (bizk) (pluralean)  izen ·  izenondo · Beste guztia, gainerakoa.

errai

1.  (pluralean)  izen · Sabel barruko heste eta beste organoak.

2.  (irudizkoa)  izen · Pertsona baten barnealdea, barruko gogo eta pentsamenduak.

errai

1.  (pluralean) (lagunartekoa)  izena · Gorputz bateko enborraren barne organoen multzoa.

2.  (pluralean)  izena · Zerbaiten barren-barrenean dagoena.

ertz anizkoitz

1.  (pluralean) (matematika)  izena · Grafo batean, erpin berdinak lotzen dituzten bi ertz edo gehiago.

eskola-ordu

1.   izena · Eskolan ematen den irakaskuntza-ordua.

2.  (hezkuntza) (pluralean)  izena · Eskolan garatzen diren irakaskuntza-orduen multzoa.

eskuburdin

1.  (pluralean)  izen · Pertsona atxilotuen eskuak lotzeko erabiltzen den kate moduko metalezko tresna, eskumuturrak sartzeko katebegi zabal bi dituena.

eskularru

1.  (pluralean)  izena · Eskua eta batzuetan besoaren zati bat estaltzen duen jantzia, maiz hatzamarren formara ere egokitzen dena, bereziki eskuak hotzetik edo laneko arriskuetatik babesteko erabiltzen dena.

eskularru dielektriko

1.  (pluralean) (teknologia)  izena · Elektrizitate-deskargak saihesteko diseinaturiko eskularrua.

espartin

1.  (pluralean)  izen · Zola espartuz eta gainaldea oihalez egindako oinetakoak.

euri-ur

1.  (pluralean)  izena · Euritik zuzenean datorren ura.

ezkonberri

1.  (pluralean)  izena · Berriki edo duela gutxi ezkonduriko pertsona.

finantza

1.  (ekonomia) (pluralean)  izena · Kontsumoa eta inbertsioak egiteko behar den dirua eskuratu edo beste baten eskura jartzeko jardueren multzoa; jarduera horiei dagokien jakintza-arloa.

2.  (ekonomia)  adjektiboa · Delako jarduera edo jakintza-arloari dagokiona; diruzkoa.

funts likido

1.  (administrazioa) (pluralean)  izena · Administrazio publiko batek une jakin batean dituen eskudiruaren eta berehala eskuragarri diren banku-kontu eta gordailuetako saldoen batura.

galde-eske

1.  (administrazioa) (pluralean)  izena · Bilera bateko gai-zerrendan jarri ohi den azken gaia, non bertaratutakoek beren iruzkinak, eskaerak eta galderak planteatzen dituzten.

gerrako obligazio

1.  (pluralean)  izena · Estatu batek gerra egoera batean jaulkitzen dituen obligazio edo bonoa, gerrako behar ekonomikoak finantzatzeko.

gertaera ekiprobable

1.  (estatistika) (pluralean)  izena · Beste zorizko gertaera batzuen probabilitate berdina duen zorizko gertaera.

goraintzi

1.  (pluralean)  izen · Aurrean den pertsonaren bitartez beste pertsona bati egin eta bidaltzen den diosala.

goraintzi

1.  (pluralean)  izen · Pertsona bati edo batzuei beste pertsona baten bitartez egiten zaien diosala.

2.   interjekzio · Diosala edo agurra adierazteko.

gorpuzki

1.  (pluralean)  izena · Heriotza bortitzagatik edo denboraren poderioz geratzen den hildakoaren gorputz zatiak; hildako baten hezurrak.

hasi-masi

1.  (pluralean)  izena · Oinarrizko jakintzak.

hastapen

1.   izena · Zerbaiten hasiera.

2.  (pluralean)  izena · OInarrizko printzipio edo araua.

3.  (pluralean)  izena · Diziplina bateko oinarrizko jakintzak.

hauteskunde

1.  (politika) (pluralean)  izena · Gehienetan batzorde, erakunde, elkarte edo komunitate bateko kideek boto bidez eta nolabaiteko gehiengoa exijituz egiten den kargu edo ordezkarien izendapen kolektiboa..

hitz lau

1.  (literatura)  izen · Prosa, poesia ez diren lan idatzi eta literatura-generoen multzoa.

2.  (pluralean)  izen · Hitz argi eta ulerterrazak.

hitz neurtu

1.  (pluralean) (literatura)  izen · Poesiaren metrika baliatuz idatziriko bertsoak.

hondakin-ur

1.  (pluralean)  izena · Hondakinak jasotzen dituzten ur kutsatuak.

hondar bituminoso

1.  (geologia) (pluralean)  izena · Bere barnean hidrokarburoak nahasturik dituen hondarra.

iji eta aja

1.  (pluralean)  izena · Barrea.

2.   aditzondoa · Barrez.

ikastordu

1.   izena · Ordubeteko klase edo eskola.

2.  (pluralean) (hezkuntza) Klaseak edo eskolak, orokorrean.

kalte-galera

1.  (pluralean) (zuzenbidea)  izen · Beste baten ekintza edo jokabidearen ondorioz norberarengan eta norberaren ondasunetan pairatutako kalte edo galera.

Katalan Herri

1.  (pluralean)  izen propioa · Historikoki katalanez mintzatu edo kultura katalana garatu duten lurraldeen multzoa.

koordenatu kartesiar

1.  (matematika) (pluralean)  izen · Puntuak planoan edo bi aldagairi dagokien puntu eta funtzioen irudikapena bi balioren bitartez, eskala gisa jarritako bi ardatz perpendikularretan, bata horizontala eta bestea bertikala.

matutia

1.  (pluralean) (erlijioa) Eliza katolikoan eta ortodoxoan, eguneko lehen otoitz-ordua, eguna argitu baino lehen egiten dena.

ornogabe

1.   adjetivo · Ornorik, edo orokorrago, hezurrik ez duena.

2.  (zoologia) (pluralean)  izena · Bizkarrezurrik ez duten animalien adar zabala.

platinozko eztei

1.  (pluralean)  izena · Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko hirurogeita hamabosgarren urteurrena eta horren ospakizuna.

trepetxu

1.  (pluralean)  izen · Lan bat egiteko behar diren tresnak eta bestelako gauzak.

tuareg

1.  (etnonimoak) (pluralean)  izena · Sahara basamortuko herrialde batzuetan sakabanaturik bizimodu nomada eta tradizionalki abeltzaintzaren inguruan duen etnia berberea.

2.   izena · Delako etniako kidea.

ubildu

1.  (meteorologia) (pluralean)  izena · Euri jasa handiak ekarritako ura.

ur

1.   izena · Isurkari edo likido koloregabe, usaingabe eta zaporegabea, Lurrean oso ugaria, itsasoak, aintzirak eta ibaiak osatuz eta bizitzarako osagai funtsezkoa dena.

2.  (kimika)  izena · Bi atomo hidrogenoz eta atomo bat oxigenoz osaturiko konposatu kimikoa.

3.  (pluralean)  izena · Urez osaturiko eremua.

4.   izena · Fruitu edo landare batetik ateratako zukua.

5.   izena · Landare, hazi edo fruitu batzuen egoskina.

ur ama

1.  (pluralean) (kimika)  izena · Disoluzio batean solutua kristalizatuta geratzen den likidoa.

ur beltz

1.  (pluralean)  izena · Gizakiak bere jardueretan erabilita saneamendu-sare edo estolderia-sistema batean jasotako ur kutsatua.

ur bizi

1.   izena · Naturan berez jariatzen den ura; ur korronteduna.

2.  (pluralean)  izena · Gorabehera handiko itsasaldi edo marea, berezi ekinokzio garaietan gertatzen dena.

ur fekal

1.  (pluralean)  izena · Gizakien gorotzak jasotzen dituztenur kutsatuak.

ur freatiko

1.  (pluralean)  izena · Lurrazpian pilatutako ur geruza edo bolumena.

ur hil

1.   izena · Naturan geldirik dagoen ura.

2.  (pluralean)  izena · Gorabehera txikiko itsasaldi edo marea.

ur ozeaniko

1.  (geografia) (pluralean)  izena · Ozeano eta itsasoak osatzen dituen ur-masa.

urrezko eztei

1.  (pluralean)  izena · Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko berrogeita hamargarren urteurrena eta horren ospakizuna.

xehetasun

1.  (pluralean)  izen · Zerbaiti buruzko informazio osagarria, horren berri izan, ezagutu edo jakiteko ezinbestekoa ez dena.

zerraldo

1.   izen · Hildako pertsonen gorpuak sartu eta hilobiratzeko kutxa.

2.  (pluralean)  izen · Haga moduko pieza, binaka harturik eta bizkarrean eramanda, gorpuak eta hilkutxak eramateko erabiltzen dena.

3.   aditzondo · Hilda balitz bezala.

zeru-lur

1.  (pluralean)  izena · Mundua; unibertsoa.

zientzia zehatz

1.  (pluralean) (zientzia)  izena · Formaltasun eta sistematizazio handiko zientzia, bereziki matematika eta logika.

zilarrezko eztei

1.  (pluralean)  izen · Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko hogeitabosgarren urteurrena eta horren ospakizuna.

zizka-mizka

1.  (gastronomia) (pluralean)  izena · Otordu baten hasieran edo plater batetik bestera aparteko platertxoetatik jaten diren janari-puska txikiak, hala nola olibak eta hestebeteak.

2.  (pluralean)  izena · Gozokia, litxarreria.

3.  (pluralean)  izena · Esamesa.

zorion

1.   izena · Poz eta gogobetetasun sentimendu iraunkorra.

2.  (pluralean)  izena · Gertakari pozgarri bat dela eta, pertsona bati esaten zaizkion onginahizko hitzak.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza