Kategoria: politika

abertzale

1.   izen ·  izenondo · Aberria maitatu eta horren alde jarduten duena.

2.  (politika)  izen ·  izenondo · Aberriaren aldekoa.

3.  (politika)  izenondo · Erakunde, jokabide eta beste gauzei buruz, abertzaletasunaren ideologia bereganatu eta horri jarraitzen diona.

behin behineko gobernu

1.  (politika)  izen · Erregimen politiko bat deseginda, bereziki iraultza edo matxinada baten ondorioz, agintari berriek konstituzio bat osatu eta hauteskundeak ospatu arte jarduten duen aldi baterako gobernua.

desbinkulazio

1.   izena · Zerbaitekiko harreman edo lotura dagoelarik, hura etetea.

2.  (enpresa)  izena · Langile batek lan egiten duen enpresarerkiko lan harremana etetea.

3.  (politika)  izena · Greba deialdiekin bat egiteko antolatzen diren asanblea eta batzarretan, pertsona batek edo batzuek haietan erabakitzen denarekin bat ez egitea.

4.  (psikologia)  izena · Gogo eza.

diktadura militar

1.  (politika)  izen · Agintaritza politikoa militar talde baten esku dagoen estatua, haien erabakien mendean eta demokraziarik gabe.

EAE

1.  (politika)  izena · Euskal Autonomia Erkidegoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoek osatzen duten Espainiako autonomia erkidegoa.

erreakzionarismo

1.  (politika)  izena · Aurrerapenaren edo aldaketa sozialaren aurka dagoen jarrera politikoa.

erregentzia

1.  (politika)  izena · Erregeordetza.

erregimen totalitario

1.  (politika)  izen · Ideologia itxi batean oinarrituta eta herritaren askatasunaren aurka, gizartearen erabateko kontrola garatzen duen estatua.

eskuindartu

1.  (politika)  aditz · Eskuindar bilakatu.

estatu deszentralizatu

1.  (politika)  izena · Administrazio publikoak eta estatuko beste eskumenak aginte zentral batetik zuzentzen ez diren tokiko entitate politikoen bitartez antolatzen den estatua.

estatu laiko

1.  (politika)  izena · Erlijio oro gobernu eta estatu afera guztietatik aparte atxikitzen duen estatua.

estatuburu

1.  (politika)  izen · Estatu bateko buru edo agintari nagusi edo gorena.

estatuburutza

1.  (politika)  izen · Estatuburuaren kargua eta horri dagokion jarduera.

foru lurralde

1.  (politika)  izena · Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurralde edo probintzietako bakoitza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, lurralde horiek foru propioaz gobernatu eta kudeatzeko duten ahalmenari errefe

foruzale

1.  (politika)  izen · Foruen aldekoa, foruak defendatzen dituena.

gehiengo oso

1.  (politika)  izen · Organo edo erakunde kolegiatu batean, beste aukera edo alderdi guztiak bateraturik baino boto gehiago izatearen egoera; botoen erdiak baino ghiago izatea.

gehiengo soil

1.  (politika)  izen · Organo edo erakunde kolegiatu batean erabaki bat hartzeko roduan, alderdi edo aukera jakin batek beste edozeinek baino boto gehiago izatearen egoera, gehiengo oso edo absolutura heldu gabe.

gobernari

1.  (politika)  izena · Gobernuak eskualde edo hiri bat gobernatzeko izendatzen duen pertsona.

gobernatzaile

1.  (politika)  izena · Gobernuan diharduen pertsona; gobernatzen duena.

2.  (politika)  izena · Estatuak demarkazio jakin bat gobernatzeko izendatzen duen pertsona.

gobernu konstituzional

1.  (politika)  izen · Konstituzioari jarraiki eraturik eta hura errespetatuz diharduen gobernua, bereziki demokratikoki eta zuzenbide-estatuaren arauen arabera osatu bada.

gobernuburu

1.  (politika)  izen · Herrialde edo eskualde bateko gobernua zuzentzen duen pertsona.

hautetsi

1.  (politika)  izen · Hauteskunde edo bozetan kargu bat betetzeko aukeraturiko pertsona.

2.   aditz · Aukeratu, elementu batzuen artean bat edo batzuk hartu.

konfederazio

1.  (politika)  izen · Entitate politiko subiranoen batasun edo elkartea, estatu, erakunde edo organo zentral baten eskuetan eskumen mugatu jakin batzuk uzten dituena.

legegintzaldi

1.  (politika)  izena · Parlamentu edo legebiltzar bat aukeraturik, hura botere legegile gisa eta horrekin batera handik aukeratzen den gobernua indarrean dauden denbora.

lehendakari

1.  (politika)  izena · Elkarte, erakunde edo gobernu bateko burua, bereziki horren ordezkari nagusia gisa agertzen dena.

2.  (politika)  izena · Partikularzki, Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuko burua.

lehendakarigai

1.  (politika)  izena · Lehendakari vedo presidentea izateko hautagaia; horretarako nahia edo asmoa duena.

2.  (politika)  izena · Partikularzki, Euskal Autonomia Erdikegoko lehendakaria izateko aurkezten den hautagaia.

lurralde historiko

1.  (politika)  izena · Foru lurraldea, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeetako bakoitza alegia.

nazioartekotu

1.  (ekonomia)  aditz · Enpresa, sektore ekonomiko edo ekonomia batean ekoizten diren produktuak eta eskaintzen diren zerbitzuak nazioarteko merkatura, hots beste herrialde batzuetara, zabaldu.

2.  (politika)  aditz · Herrialde baten barnean daude arazo, auzi eta gatazketan beste herrialde batzuek esku hartu.

nazioarteratu

1.  (politika)  aditz · Jarduera, arazo edo gai baten inguruko auzi bat nazioartera zabaldu.

parlamentari

1.  (politika)  izen · Parlamentu bateko kidea.

politikari

1.  (politika)  izen · Politikan diharduen pertsona, kargu publikoa betez edo alderdi baten baitan.

sozialista

1.   izenondoa · Sozialismoari edo horren aldeko korronte politikoari dagokiona.

2.  (politika)  izena ·  izenondoa · Sozialismoaren jarraitzailea.

trantsizio-gobernu

1.  (politika)  izen · Erregimen politiko batetik bestera aldatzean edo hartan aldaketa sakonak daudenean gertatzen den trantsizio-prozesuan agintean dagoen gobernua, maiz behin behineko gobernua ere izaten dena.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza