Kategoria: elipsi

adin-piramide

1.  (estatistika) (elipsi)  izena · Adin-sexu piramide.

administrazio

1.   izena · Administratzeko jarduera eta horri dagokion saila edo departamendua.

2.  (administrazioa) (elipsi)  izena · Administrazio publikoa.

Adriatiko

1.  (aldaera) (geografia) (elipsi)  izen propioa · Itsaso Adriatiko.

eraikuntza

1.   izena · Zerbait eraikitzen den jarduera.

2.   izena · Eraikitzen den egitura.

3.  (elipsi) (ekonomia)  izena · Eraikuntza-sektore.

hilgarritasun

1.   izena · Hilgarria denaren nolakotasuna.

2.  (elipsi)  izena · Hilgarritasun-tasa.

kapitalizazio

1.  (finantzak)  izena · Mozkinak baliatuz, zorrak kapital bihurtuz edo bestelako finantza-mekanismoen bitartez enpresa baten kapitala handitzea.

2.  (finantzak)  izena · Dirua inbertituta, horren balioa handitzea denboran zehar.

3.  (finantzak) (elipsi)  izena · Enpresa baten balioa, bere akzioek burtsan duten kotizazioaren arabera.

kolonia

1.   izena · Gizatalde batek jatorrizkoa ez duen lurralde batean bizitokitzat eta lantokitzat hartzen duen eremua.

2.   izena · Delako eremuan bizi den jende-multzoa.

3.   izena · Beste herrialde batek menderatutako lurraldea, hango baliabideak ustiatzeko helburuarekin.

4.  (elipsi)  izena · Kolonia-ur.

5.  (biologia)  izena · Ingurune batean elkarri itsatsita hazten diren mikroorganismoen multzoa.

6.  (biologia)  izena · Elkarrekin bizi den espezie bateko animalien taldea, elkar laguntzeko helburuarekin osatua, hala nola erle-kolonia eta pinguino-kolonia.

lagin

1.  (zientzia)  izena · Gai, gauza, eremu edo multzo batetik hautatzen den gai, zati edo atala, dagokion osotasunaren berri izateko aztertzen dena.

2.  (estatistika) (elipsi)  izena · Lagin estatistikoa; populazio batetik gehienetan zoriz hautatu eta aztertzen den elementu sorta, populazioaren ezaugarrien berri izateko.

Pearson-en korrelazio-koefiziente

1.  (estatistika)  izena · Pearson-en korrelazio linealeko koefiziente.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza