Kategoria: geometría

angelu-garraiagailu

1.  (geometria)  izena · Angeluak neurtzeko erabiltzen den erdizirkulu edo disko formako tresna, zirkunferentzian zehar gradu edo radianen eskala inprimaturik duena.

ebakidura

1.   izena · Zerbait ebaki edo moztean sortzen den arrakala, pitzadura edo arraila.

2.  (matematika)  izena · Bi multzok partekatzen ditutzen elementuen multzoa.

3.  (geometria)  izena · Lerro, gainazal, figura edo gorputz geometriko batek beste lerro, gainazal, figura edo gorputz batekin dituen puntu komunen multzoa.

enbor

1.  (botanika)  izena · Zuhaiz eta zuhaixketan, adarrak ateratzen diren zurtoin gogorra.

2.   izena · Zuhaitzaren zurtoin gogorraren zatia.

3.  (elipsi) (anatomia)  izena · Gorputz-enbor.

4.  (geometria)  izena · Gorputz geometriko baten oinarriaren eta hareki paraleloa den edozein planoren arteko zatia.

erdizirkular

1.  (geometria)  adjektiboa · Zirkulu baten erdia forma duena, zirkunferentzia baten diametroak eta alde batera dagoen zirkunferentzia erdiak mugatuta.

esferaerdi

1.  (geometria)  izena · Esfera bat zirkulu maximo batetik ebakita sortzen diren esfera zati bietako bakoitza.

espazioko zuzen

1.  (geometria)  izena · Hiru dimentsioko espazio euklidear batean, lerro zuzen bati jarraitzen dioten (x,y,z) puntuen multzoa.

kalibre

1.  (geometria)  izena · Hodi baten barneko sekzioaren diametroa.

2.   izena · Diametroak eta orokorrean zabalerak neurtzeko gailua.

3.  (gudaritza)  izena · Su-arma baten hodiaren barne-diametroa eta horri dagokion munizio mota.

kateto

1.  (geometria)  izena · Triangelu angeluzuzen batean, angelu zuzena osatzen duten aldeetako bakoitza.

kuboide

1.  (anatomia)  izena · Oineko hezur txikia, kubo irregular baten forma duena eta tartsoaren alde batera kokatzen dena.

2.  (geometria)  izena · Aldeak laukiak dituen hexaedro edo sei aldeko poliedroa.

piramide irauli

1.  (geometria)  izena · Erpina behe aldean eta oinarri goi aldean duen piramidea.

2.  (estatistika)  izena · Biztanleria-piramide bateza mintzatuz, oinarri estua eta gailur zabala duena, populazio gaztea populazio zaharra baino txikiagoa denean gertatzen dena.

3.  (kazetaritza)  izena · Bereziki kazetaritzan erabiltzen den kontaketa-teknika, gertakari baten nondik norako nagusiak hasieran azaldu eta gero xehetasunak kontatzera igarotzen dena.

plano-sorta

1.  (geometria)  izena · Zuzen beretik igarotzen diren edo elkarrekiko paraleloak planoen multzo infinitua.

poligono inskribatu

1.  (geometria)  izena · Zirkunferentzia jakin bat ukitzen duten erpinak dituen poligonoa.

poligono zirkunskribatu

1.  (geometria)  izena · Bere aldeak ukituz, barruan zirkunferentzia duen poligonoa.

triangelu angeluzuzen

1.  (geometria)  izena · Angelu bat zuzena duen triangelua.

triangelu zuzen

1.  (geometria)  izena · Angeluetako bat zuzena duen triangelua.

zirkulu maximo

1.  (geometria)  izena · Bere zentrotik igaroz esfera bat ebakitzen duen plano batek esferaren azaleran sortzen duen zirkulua.

zirkulu nagusi

1.  (aldaera) (geometria)  izena · Zirkulu maximo.

zirkunferentzia inskribatu

1.  (geometria)  izena · Bere alde guztiak ukituz, poligono baten barruan dagoen zirkunferentzia.

zirkunferentzierdi

1.  (geometria)  izena · Zirkunferentzia zuzen batek ebakita, alde banatara geratzen diren zirkunferentzia zati bietako bakoitza.

zuzen-sorta

1.  (geometria)  izena · Puntu beretik igarotzen diren edo elkarrekiko paraleloak zuzenen multzo infinitua.

zuzenerdi-sorta

1.  (geometria)  izena · Puntu beretik igarotzen diren edo elkarrekiko paraleloak zuzenerdien multzo infinitua.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza