Kategoria: geometria

ebakidura

1.   izena · Zerbait ebaki edo moztean sortzen den arrakala, pitzadura edo arraila.

2.  (matematika)  izena · Bi multzok partekatzen ditutzen elementuen multzoa.

3.  (geometria)  izena · Lerro, gainazal, figura edo gorputz geometriko batek beste lerro, gainazal, figura edo gorputz batekin dituen puntu komunen multzoa.

esferaerdi

1.  (geometria)  izena · Esfera bat zirkulu maximo batetik ebakita sortzen diren esfera zati bietako bakoitza.

kalibre

1.  (geometria)  izena · Hodi baten barneko sekzioaren diametroa.

2.   izena · Diametroak eta orokorrean zabalerak neurtzeko gailua.

3.  (gudaritza)  izena · Su-arma baten hodiaren barne-diametroa eta horri dagokion munizio mota.

kateto

1.  (geometria)  izena · Triangelu angeluzuzen batean, angelu zuzena osatzen duten aldeetako bakoitza.

piramide irauli

1.  (geometría)  izena · Erpina behe aldean eta oinarri goi aldean duen piramidea.

2.  (estatistika)  izena · Biztanleria-piramide bateza mintzatuz, oinarri estua eta gailur zabala duena, populazio gaztea populazio zaharra baino txikiagoa denean gertatzen dena.

3.  (kazetaritza)  izena · Bereziki kazetaritzan erabiltzen den kontaketa-teknika, gertakari baten nondik norako nagusiak hasieran azaldu eta gero xehetasunak kontatzera igarotzen dena.

poligono inskribatu

1.  (geometria)  izena · Zirkunferentzia jakin bat ukitzen duten erpinak dituen poligonoa.

poligono zirkunskribatu

1.  (geometria)  izena · Bere aldeak ukituz, barruan zirkunferentzia duen poligonoa.

zirkulu maximo

1.  (geometria)  izena · Bere zentrotik igaroz esfera bat ebakitzen duen plano batek esferaren azaleran sortzen duen zirkulua.

zirkulu nagusi

1.  (aldaera) (geometria)  izena · Zirkulu maximo.

zirkunferentzia inskribatu

1.  (geometria)  izena · Bere alde guztiak ukituz, poligono baten barruan dagoen zirkunferentzia.

zirkunferentzierdi

1.  (geometria)  izena · Zirkunferentzia zuzen batek ebakita, alde banatara geratzen diren zirkunferentzia zati bietako bakoitza.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza