Kategoria: finantzak

adostu

1.   aditza · Zerbaitetan iritzi komun batera heldu.

2.   aditza · Itun edo akordio batera heldu.

3.  (kirola)  aditza · Norgehiagoka batean, aurkariaren tanto kopuru berdina lortu.

4.  (finantzak)  aditza · Txeke eta beste ordainbideei buruz, ordainketa egingo dela finantza-erakunde batek ziurtatu.

ageriko gordailu

1.  (finantzak)  izena · Pertsona edo erakunde batek baku edo beste finantza entitate batean duen diru gordailua, nahi duen momentuan eta berehalakoan dirua berreskuratzeko aukera ematen duena.

artesari

1.  (finantzak)  izen · Artekaritza-lanengatik ezarritako ordainsaria.

aseguratu

1.  (finantzak)  aditza · Zerbait arrisku jakinetatik babesteko aseguru-kontratua egin.

2.  (finantzak)  izena · Aseguru-kontratu batez arrisku jakinen aurka babesten den pertsona, kontingentzia gertatuz gero kalte-ordaina jasoko duena.

aseguratzaile

1.  (finantzak)  izena · Aseguru-kontratu batean, kontingentzia bat gertatuz gero, kalte-ordaina ordaintzera konprometitzen den pertsona edo entitatea.

aseguru pertsonal

1.  (finantzak)  izena · Pertsona bera babesten duten aseguruetako bakoitza, hala nola osasun-asegurua eta bizi-asegurua.

aurrezki-gordailu

1.  (finantzak)  izena · Pertsona batek finantza-entitate batean ezartzen duen aurrezkia, epe jakin baterako eta interesen trukean.

aurrezki-gordailu

1.  (finantzak)  izena · Pertsona edo erakunde batek finantza-entitate batean epe jakin baterako ezartzen duen dirua, aurrezki gisa eta interesen trukean.

banku

1.  (finantzak)  izena · Bezeroek ordainsari baten trukean edo segurtasunagatik bertan gordetzen duten diru-gordailuetatik eta bestelako iturrietatik, interesak kobratuz finantzazioa eskaintzen duen erakundea.

2.   izena · Pertsona batzuk elkarren ondoan esertzeko altzari zurruna, maiz han-hemenka kale eta plazetan aurkitzen dena.

3.  (geografia)  izena · Itsaso, ibai eta aintziren sakonetik altxatzen den goragunea, ontzien nabigazioa oztopatzen duena.

banku mailegu

1.  (finantzak)  izena · Banku batek bere bezero bati, izan pertsona izan enpresa edo erakundea, egiten dion mailegu edo diru uztea.

banku-gordailu

1.  (finantzak)  izena · Pertsona batek banku batean epe jakin baterako ezartzen duen diru-kopurua, epe hori igarota diru-kopuru gehi interesak jasotzeko.

bizi-aseguru

1.  (finantzak)  izena · Pertsona jakin baten heriotza gertatuz gero prestazioa edo kalte-ordaina ziurtatzen duen asegurua.

bizitza-aseguru

1.  (finantzak) (aldaera)  izena · Bizi-aseguru.

bonu

1.   izena · Zerbait musutruk, opari edo prezio berezian eskuratzeko eskubidea ematen duen agiri edo txartela; delako eskubidea bera.

2.  (finantzak)  izena · Epe laburreko zor-titulua, bereziki enpresa handiek eta estatuek jaulkitzen dutena kopuru handitan.

burtsa-kapitalizazio

1.  (finantzak)  izena · Enpresa baten balioa, horren akzio-kopurua akzio horiek une jakin batean burtsan duten kotizazioarekin bidertuz kalkulatzen dena.

deskontu-lege

1.  (finantzak)  izena · Etorkizuneko kapital bat deskontu bat kenduz aurreko une batera bihurtzen duen funtzio matematikoa.

diruzain

1.  (finantzak)  izena · Erakunde batean diru-ordainketak egin eta kobrantzak jasotzeko ardura duen pertsona; erakunde bateko dirua kudeatzen duen pertsona.

diruzko ekarpen

1.  (finantzak)  izena · Ekimen bat finantzatzeko, bereziki merkataritza-sozietate baten kapitala eratu edo handitzeko, dirutan egiten den ekarpena.

EEP

1.  (finantzak)  izena · Erosteko Eskaintza Publikoa, enpresa bateko akziodunei haien akzioak erosteko egiten den eskaintza.

2.   izena · Euskararen Erakunde Publikoa.

errenta iraunkor

1.  (finantzak)  izena · Finantza-errenta edo aldiro gauzatzen den kapital-segidari buruz, iraupen-muga jakinik ez duena.

ezarpen

1.   izena · Ezartzeko ekintza edo horren ondorioa.

2.  (finantzak)  izena · Finantza-entitate batean aurrezki edo inbertsio gisa ezartzen den dirua.

3.  (informatika)  izena · Gailu edo aplikazio batean erabiltzaileak ezartzen dituen funtzionamendu-aukeretako bakoitza.

finantza-deskontu

1.  (finantzak)  izena · Etorkizunean jaso edo gauzatu beharreko kapital bat gaur egunera ekartzea, beharrezko interesak deskontatuta.

2.  (finantzak)  izena · Gerora ordainduko den kapital edo diru-zenbateko finko baten trukean, egun interesak deskontatu edo kenduta jasotzen den finantzazio-mota.

finantza-eragiketa

1.  (finantzak)  izena · Bi aldeek, zordunak eta hartzekodunak, adosten duten kapital-transakzioa, zordunak kapital bat entregatuz hartzekodunari, hartzekodunak etorkizunean entregatu beharreko kapitalen trukean.

finantza-inbertsio

1.  (finantzak)  izena · Finantza-aktiboetan egiten den inbertsioa.

finantza-lege

1.  (finantzak)  izena · Finantza-eragiketa batean kapitala une batetik bestera bihurtzeko metodoa, etorkizunera horren zenbatekoa gehituz eta iraganera horren zenbatekoa gutxituz.

finantza-matematika

1.  (matematika) (finantzak)  izena · Finantzetara aplikaturiko matematika, bereziki interes eta errentagarritasunen kalkulua garatzen duena.

gordailutu

1.   aditza · Zerbait ondare gisa gordailu batean gorde.

2.   aditza · Zerbait gordailu edo biltegi batera eraman.

3.  (finantzak)  aditza · Dirua gordailu gisa banku-kontu batean sartu.

hasierako kapital

1.  (enpresa)  izena · Merkataritza-sozietate bat sortzeko bazkideek ekartzen duten kapitala.

2.  (finantzak)  izena · Finantza-eragiketa bat abiarazten duen kapitala.

inbertsio finantzario

1.  (finantzak)  izena · Finantza-inbertsio.

irekiera-komisio

1.  (finantzak)  izena · Finantza-entitate batekin mailegu bat edo bestelako finantza-produktu bat kontratatzeagatik kobratzen den hasierako komisioa.

jesapen

1.   izena · Jesaitea edo maileguan hartzea.

2.  (finantzak)  izena · Enpresa handiek edo Estatuak egiten duten kreditu-tituluen jaulkipena, guztira diru-kopuur handikoa eta perstona edo erakunde askoren artean harpidetzen dena.

kapitalizazio

1.  (finantzak)  izena · Mozkinak baliatuz, zorrak kapital bihurtuz edo bestelako finantza-mekanismoen bitartez enpresa baten kapitala handitzea.

2.  (finantzak)  izena · Dirua inbertituta, horren balioa handitzea denboran zehar.

3.  (finantzak) (elipsi)  izena · Enpresa baten balioa, bere akzioek burtsan duten kotizazioaren arabera.

kapitalizazio bakun

1.  (aldaera) (finantzak)  izena · Kapitalizazio sinple.

kapitalizazio konposatu

1.  (finantzak)  izena · Aldiro sortutako interesak kapital finantzariora biltzen dituen finantza-eragiketaren modalitatea.

kapitalizazio sinple

1.  (finantzak)  izena · Finantza-eragiketa batean inbertituta, kapital batek interesak sortzeko modua, non aldiroko interesak kapitaletik aparte jartzen diren, eta beraz interes gehigarririk ematen ez duten.

kapitalizazio-lege

1.  (finantzak)  izena · Une jakin bateko kapitala interesak gehituz aurreragoko une batera bihurtzen duen funtzio matematikoa.

kitapen

1.  (finantzak)  izena · Zorrak garbitu edo kentzea.

kitatze

1.  (finantzak)  izena · Kitatze.

kobrantza

1.  (finantzak)  izena · Norbaitek hartzeko duen zorra gauzaz edo diruz kobratzea; zor baten ordaina jasotzea.

kontu korronteko kreditu

1.  (finantzak)  izena · Finantza entitate batek bezero baten eskura jartzen duen diru kantitate mugatua, kontu korronte baten antzera funtzionatzen duena, hartutako diru kantitateengatik soilik interesak ordainduz.

kontuko abonu

1.  (finantzak)  izena · Banku kontu batean egiten den diru-sarrera.

kontuko kargu

1.  (finantzak)  izena · Kontuko zordunketa.

kontuko zordunketa

1.  (finantzak)  izena · Banku-kontu batean gertatzen den diru-irteera.

kreditu-entitate

1.  (finantzak)  izena · Kreditu-erakunde.

kreditu-erakunde

1.  (finantzak)  izena · Partikular, enpresa edo beste erakundeei kredituak eta maileguak ematen jarduten duen enpresa.

kreditu-lerro

1.  (finantzak)  izena · Finantza-entitate batek pertsona baten eskuragarri jartzen duen gehienezko diru-kopurua, hartutako diruarengatik eta diru hori hartu den denboraren arabera soilik interesak ordainduz.

kreditu-muga

1.  (finantzak)  izena · Finantza-entitate batek pertsona baten esku, behar duenean erabiltzeko, jartzen duen diru-kopuruaren gehienezko zenbatekoa.

kreditu-poliza

1.  (finantzak)  izena · Finantza-entitate batek bezero bati kreditu-lerro edo kontratu bat onartu izanaren agiria; delako kreditu-kontratu edo kreditu-lerroa.

lukurretza

1.  (finantzak) (gutxi erabilia)  izena · Lukurua.

mailegu

1.  (finantzak)  izena · Epe baterako beste norbaiti uzten zaion diru kopurua edo gauza, diruaren kasuan gehienetan interesen trukean; delako diru edo gauza hori uztea.

2.  (hizkuntzalaritza)  izena · Hizkuntza batek beste hizkuntzxa batetik hartzen duen hitza edo esamoldea; delako hitz hori hartzea.

mailegu alemaniar

1.  (finantzak)  izena · Amortizazio-kuota konstanteak dituen mailegua, interesak amortizatzeke geratzen den printzipalaren gainean baino ordaintzen ez dituena.

mailegu amerikar

1.  (finantzak)  izena · Aldiro maileguaren printzipalaren gainean interesak baino ordaintzen ez diren mailegua, epemugan ordaindu beharreko amortizazio-kuota bakar batez likidatzen dena.

matematika finantzario

1.  (matematika) (finantzak)  izena · Finantza-matematika.

merkatu-kapitalizazio

1.  (aldaera) (finantzak)  izena · Burtsa-kapitalizazio.

obligazio

1.  (zuzenbidea)  izena · Legez, arauz edo kontratuz bete beharreko zerbait.

2.  (finantzak)  izena · Epe luzerako zor-titulua, enpresa handi edo estatuek kopuru handitan jaulkitzen dutena jesapenak osatuz.

ordainbide

1.   izena · Egindako oker edo kaltea konpentsatzen duen gauza, ekintza edo jokabidea.

2.   izena · Jasandako eraso edo kalteagatik eta hori konpentsatzeko ustez horren arduradun edo errudun denaren aurka egiten den bueltako ekintza.

3.  (finantzak)  izena · Produktuak eta zerbitzuen erosketa ordaindu eta zorrak kitatzeko erabiltzen den bitartekoa.

ordainketa

1.  (finantzak)  izena · Gauzaz edo diruz zerbait ordaintzeko ekintza eta horren ondorioa; zor dena entregatzea.

ordainketa-bitarteko

1.  (finantzak)  izena · Erositako produktuak eta zerbitzuak ordiandu eta zorrak kitatzeko erabiltzen diren tresna edo moduetako bakoitza.

ordainkizun

1.  (finantzak)  izena · Etorkizunean ordaindu beharreko diru-zenbatekoa.

ordaintzeko bitarteko

1.  (finantzak)  izena · Ordainketa-bitarteko.

poliza

1.  (finantzak)  izena · Aseguru-kontratu, kreditu edo finantza-kontratu edo transakzio baten egiaztagiria; hedaduraz, delako kontratu edo transakzioa.

2.  (administrazioa)  izena · Dokumento ofizial batzuetan zerga edo tasa ordaindu izanaren egiaztagarritzat hartzen den zigilu edo paper-zatia.

txeke adostu

1.  (finantzak)  izena · Ordainketa egiteko finantza-entitatearen adostasuna duen txekea.

zatikako ordainketa

1.  (finantzak)  izena · Zor bat zati edo kuota batzuen bitartez ordaintzea, denbora-une batzuetan zehar.

Artikulurik faltan botatzen al duzu?

Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara


logo
gizapedia.org
Ausazko hitza