Kategoria: lokuzioa
1. (estatistika) izen · Bi errenkada eta bi zutabe dituen kontingentzia-taula.
2. (estatistika) izen · Bi aldagai dikotomiko jasota, haien kategoriak gurutzaturik eratzen den maiztasun-taula, bereziki tratamendu edo ezaugarri bat izanda, efektu bat nolakoa den azaltzen duena.
1. (bizk) Apaizaren etxea.
1. Orrialde berria
2. aditz · Beste pertsona baten ordezko gisa, zorra ordaintzera legalki konprometitu.
1. aditz · Beste batzuen aldean abantaila izan.
1. aditz · Hilzorian egon.
1. izen · Abarka zangora lotzeko haria.
1. (abeltzaintza) aditz · Ganaduari buruz, abaroan biao egin.
1. izen · Automobil batzuetako gurpiletako abatz edo atalo zentralean babeski edo edergailu gisa jartzen den estalkia.
1. (abeltzaintza) izen · Txerriaren familiako aberea, orokorrean.
1. izen · Ardi, ahuntz edo gisako aberea.
1. izen · Langintza gisa, abereak hiltzen dituen pertsona, bereziki haren haragia eskuratzeko.
1. izen · Euskal herritar abertzaleen jai eguna, Euskal Herria aberri gisa aldarrikatzeko egiten dena.
1. aditzondo · Azkartasunez.
1. (kirola) izen · Korrikalaria distantzia txikiko lasterketetan, non indarraren iraupena baino denbora txiki batean lortzen den abiadura den garrantzitsua.
1. (matematika) izena · Koordenatu-sistema kartesiar batean, ardatz horizontala.
1. aditz · Pertsona bati faltsua den zerbait sinetsaraziz iseka egin edo engainatu.
1. (matematika) izen · Zenbakiak eta balio ezezagunak edo aldagaiak adierazten dituzten letrak batuketaz, kenketaz, biderketaz edo zatiketaz loturik agertzen diren segida finitua.
1. (estatistika) izen · Adin-tarteka gizon eta emakumeen kopuruak horizontalki, alde banatara luzaturiko barren bidez, irudikatzen dituen diagrama, populazioaren osaera sexuaren eta adinaren arabera erakusten duena
1. (kirola) izena · Lehia asmorik gabe edo lehiaketatik kanpo egiten den aurkarien arteko kirol saioa.
1. (matematika) izen · Matrize bateko elementuen adjuntuek, dagokien elementuaren kokapenean jarrita, osatzen duten matrizea.
1. (informatika) izen · Egunero egitekoak eta hitzorduak programatu eta antolatzeko aplikazio informatikoa.
2. izen · Erakunde batek digitalizazio arloan garatu asmo dituen proiektuen multzoa.
1. izen · Agenda fisikoen antzera, egunero egin beharrekoka, hitzorduak eta antzekoak erregistratu eta antolatzeko gailu elektronikoa.
1. izena · Pertsona edo talde batek, pertsonalki edo beste norbaiten ordezkari gisa, publikoki zerbait adierazteko egiten den ekitaldia.
1. (teknologia) izen · Ibilgailu, gailu eta instalakuntza teknikoetan, haiek maneiatzeko gela txikia, monitore, neurgailu eta tresneria berezituaz hornitua.
1. izen · Agintari politiko eta antzekoei kargu hartzeko ekitaldian ematen zaien makila, hartutako agintearen ikur gisa.
1. esaera · Agur esateko esaldi adierazkorra.
1. izena · Ahaidekeria egiten duena; intzestu-egilea, adiera gaitzesgarrian.
1. aditzondo · Argi eta garbi [bereziki zerbait esatean].
1. aditzondoa · Begien bistan, agerian.
2. aditzondoa · Musu ematean, ahoak guztiz elkartuz.
1. aditzondo · Batak besteari esanez, bereziki berri eta esamesak zabaltzeko moduari buruz.
1. aditzondo · Soinu indartsuarekin hitz eginez.
1. (aldaera) izen · Ahuntzaren gauerdiko eztul.
1. (irudizkoa) izen · Balio edo garrantzirik gabeko gauza, erabilgarria edo aintzat hartzekoa ez dena.
1. (geologia) izena · Lurraren barne indarrek, hala nola lurrikarrak eta tolesturak, lurrazalean eragindako formazio geologikoetan sorturiko aintzira.
1. (geologia) izena · Lurrazaleko fenomenoek eragindako aintzira, hala nola glaziar eta modelatze karstikoaren kausaz sorturikoa.
1. (meteorologia) izena · Prezio eta tenperatura jakinetan, aireak bere baitan izan dezakeen lurrun kopuru handiena, ehunekoetan; kopuru hori baino lurrun kopuru handiagoa duen airea.
1. aditzondoa. · Eguratsean, leku itxi orotik kanpoaldean.
1. izen · Aitaberria izateagatik langile bati eskaintzen zaion lan-baimena.
1. (kirola) izena · Aizkoraz enborrak mozten egiten den kirol proba edo norgehiagoka, Euskal Herrian bereziki herrikoia dena.
1. (estatistika) izen · Ikertzaileak aldagai independente gisa harturik, haren balioak kontrola ditzakeen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Hainbat aldagai estatistiko batera aztertzen duen teknika eta metodo mota.
1. (estatistika) izen · Ikerketa batean kontuan hartzen ez den aldagaia, baina ikerketako aldagaiak eragiten dituena.
1. (matematika) (estatistika) izen · Beste aldagai baten mendean jartzen ez den aldagaia, beste aldagai batzuk eragiten dituena eta berez aldatu edo ikertzaileak kontrolatzen duena.
1. (estatistika) izen · Ikertzaileak aldagai independente gisa hartu baino kontrolatu ahal ez duen aldagaia.
1. (estatistika) izen · Beste aldagai baten balioa aurresateko erabiltzen den aldagaia, harekin erlazionaturik dagoena.
1. (estatistika) izen · Bi balio baino hartzen ez dituen aldagaia.
1. (matematika) izen · Beste aldagai baten eta batzuen balioen araberako balioak hartzen dituen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Dimentsio edo ezaugarri bakarra jasotzen duen aldagaia.
1. (fisika) izena · Hartzen duen balioa deskribatzen duen sistemaren zatiaren araberakoa duen aldagaia; masa, esaterako.
1. (estatistika) izen · Eredu zientifiko batek aztertzen duen sisteman erlazionatzen diren aldagaietatik, bere balioa kanpotik finkatuta dakarren aldagaia.
1. (matematika) izen · Aldagaien arteko erlazioei buruz, beste inongo aldagai baten mendean ez dagoen aldagaia, eta beraz balio finkoa duena edo kontrolatu daitekeena.
1. (fisika) izena · Hartzen duen balioa aztertzen duen sistemaren zatiarekiko independentea duen aldagaia; tenperatura, esaterako.
1. (estatistika) izena · Hainbat kategoria edo modalitate kualitatibo hartzen dituen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Kualitate soila, kopururik adierazi gabe, jasotzen duen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Magnitude bat neurtzen duten zenbakizko kopuruak jasotzen dituen aldagaia.
1. (informatika) izena · Egia/faltsua, baiezkoa/ezezkoa edo gisa horretako balioak hartzen dituen aldagaia.
1. (estatistika) izen · Aldatu ahala, beste bi aldagaien artean dagoen kausa-efektu edo dependentzia-erlazioa eragiten duen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Kopuru edo ordena adierazten ez duten kategoria desberdinak biltzen dituen aldagaia.
1. (estatistika) izena · Berez ordenaturik dauden kategoria desberdinak biltzen dituen aldagaia.
1. (estatistika) izen · Modalitate bi baino gehiago dituen aldagai kualitatiboa.
1. izen · Magnitude batek denboran zehar izan duen aldaketa adierazten duen portzentajea.
1. (matematika) izen · Elementu desberdinen zerrenda batetik osatzen diren multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batez osatuak, elementurik errepikatu gabe eta ordena aintzat harturik.
1. izen · Gai edo auzi batean koordinatu beharra duten bi erakunde edo eragileen artean gaia aztertu, proposamenak egin eta erabakiak hartzeko osatzen den organo kolektiboa.
1. (estatistika) izen · Probabilitatea kalkulatzerakoan, probabilitatea bilatzen den gertaera gauzatzen den kasu edo emaitzetako bakoitza.
1. (matematika) izen · Funtzio matematiko bati buruz, aldagai askea eta independentea aldatzen dituen funtzioa, y=f(x) funtzio bati x=f(y) funtzioa alegia.
1. (lokuzioa) aditzondo · Modu batera edo bestera, nolabait.
1. izena · Herrialde edo eskualde batean irakurtzen eta idazten dakiten pertsonen portzentajea.
1. izena · Buru zilindriko eta barnealde hexagonala duten torlojuak sartu eta askatzeko L formako tresna, ebakidura hexagonala duena eta bi muturretatik erabil daitekeena.
1. (geologia) izena · Lastertasun edo korronte txikiko ibaietan, estugune batetik aterata ekarritako alubioak sortzen duen abaniko itxurako egitura.
1. (geologia) izena · Uhar bateko urak ibarrera iritsita, hark dakartzan material solidoen metaketa, deiekzio-kono moduan.
1. aditzondo · Oso denbora laburrean.
1. aditz · Sexu harremana izan, bereziki sarpenarekin, elkarrekiko amodio edo maitasunez.
1. (enpresa) izen · Mailegu bat itzultzerakoan, adostutako amortizazio-sisteman aurreikusi gabeko amortizazio edo maileguaren itzulketa.
1. (enpresa) izen · Mailegu bat amortizatu edo itzultzeko metodoa, non interesez gainera amortizaziorako kuota konstanteak ordaintzen diren.
1. (enpresa) izen · Mailegu edo bestelako zor-titulu bat itzultzeko aldiro ordaintzen den zenbateko bakoitza.
2. (enpresa) izen · Ondasun iraunkor batek denboran zehar duen balio-galera aurreikusteko aldiro egiten den finantza-zuzkiduretako bakoitza.
1. (enpresa) izen · Mailegu bat, interesak barne, itzultzeko ezartzen den metodoa.
1. (enpresa) izen · Aktibo bat amortizatzeko une jakin batean egiten den funtsen ekarpena.
1. (kimika) izena · Substantzia edo material batean dauden elementu eta molekula kimikoen presentzia, horien kopuruari erreparatu gabe, ikertzen duen azterketa eta horren emaitza.
1. (matematika) izena · Alde bat partekatu eta beste aldeak zuzen berean dauden angeluetako bakoitza, bi angeluak batera 180 graduko angelua osatzen duten eran.
1. (matematika) izena · Beste angelu baten ondoan jarrita edo haren neurriarekin batuta, angelu laua, 180 graduko angelua alegia, osatzen duen angelua.
1. (matematika) izena · 90-180 gradu bitarteko angelua.
1. (matematika) izena · Figura geometriko batean, beste angelu baten neurri berdina duen angelua.
1. (matematika) izena · Beste angelu baten neurriarekin gehituta eta horrekin alderatuta, 360 graduko neurria ematen duen angelua.
1. (matematika) izena · Beste angelu baten ondoan jarrita edo haren neurriarekin batuta, angelu zuzena, 90 graduko angelua alegia, osatzen duen angelua.
1. (matematika) izena · 90 gradu baino gutxiago duen angelua.
1. aditzondo · Ondoren aipatu behar denak aurretik aipatutakoarekin bat egiten duela adierazteko.
1. (medikuntza) izen · Haur jaioberriek izen bereko osasun-proban lorturiko puntuazioa, 0, 1 edo 2 puntu emanez bihotzeko erritmoa, arnasa, gihar-tonua, estimuluarekiko erantzuna eta azalaren kolorea ikusita.
1. (matematika) izena · Hiperbola batean, fokoak lotzen dituen zuzenkia eta horien arteko distantzia.
2. (matematika) izena · Plano konplexuan, ordenatuen ardatza.
1. (matematika) izena · Elipse batean, zentrotik perimetrora fokotik igaroz luzatzen den segmentua eta horren luzera.
2. (matematika) izena · Hiperbola batean, zentrotik hiperbolaren erpin bietako bakoitzera dagoen segmentua eta horren luzera.
1. (irudizkoa) aditz · Errua erru txikiena duenari bota.
1. izena · Marka eta etiketarik gabe merkaturatzen den ardoa.
1. (kirola) izena · Futbolaren modalitatea, zelai txikiagoa batean, ate txikoiagoekin eta talde bakoitzeko bost jokalariekin, atezaina barne, jokatzen dena.
1. izen · Argitalpen bateko argazki baten azpian jartzen den testua, azalpen edo iruzkin gisa.
1. izen · Argiak iturburu batetik abiatuta egiten duen ibilbidean sorraratzen duen lerroa.
1. (astronomia) izena · Unibertsoko astro eta beste egituren arteko distantzia itzelak neurtzeko unitatea da, argiak urtebetean zeharkatzen duen distantziarekin bat datorrena, gutxi gorabehera 9.46 × 10 ber 12 km.
1. (arrantza) izena · Itsasoko uretan, gehienetan sakonera handietan, sareak arrastaka eramanez egiten den arrantza-modalitatea.
1. (informatika) izena · Pertsona batek Internet erabiltzerakoan bere buruari buruz utzitako datu eta informazio iraunkorren multzoa, hala nola identitateari buruzko informazioa, argazkiak edo nabigazio-datuak.
1. (geologia) izena · Lurrazalaren azpian dauden edo handik datozen fusiozko materialak hoztu eta solidotzean sortzen den arroka.
1. (geologia) izena · Lurrazalaren azpian fusioan dagoen masa hoztean sortzen den arroka.
1. (artea) izen · Publikoaren aurrean abestuz, dantzatuz edo antzeztuz egiten den arte mota.
1. (ironia) izen · Harrokeria, arrandia.
1. esaera · Ironikoki, pertsona bat alferra edo motela dela adierazteko.
1. (informatika) izen · Ordenagailua periferiko bati konektatu edo lotzeko gailu edo bide fisikoa.
1. (informatika) izenlagun · Programa informatiko batzuk batera exekutatzeko gai dena.
1. aditzondoa · Ateak indarrez eta zarata handiarekin itxiz.
1. aditzondo · Atean kolpeak emanez, barruan dagoenari deitu, atea zabal dezan edo atea irekitzeko baimena eskatzeko.
1. izen · Aurreikusita dagoen zerbait gauzatu bitartean, horretarako geratzen den denboraren kontaketa.
1. aditz · Aspaldikoa izan.
1. izen · Aulkia bera mugitu gabe, eserlekua birarazi daitekeen aulkia, esertzen den pertsona aurrera, atzera, eskuinera edo ezkerrera begira jartzeko, nahi den angeluan.
1. (matematika) izen · Beste matrize bati buruz, elementutzat matrize hartako elementuen balioen aurkakoak, kontrako zeinuarekin alegia, dituen matrizea.
1. (matematika) izen · Beste zenbaki bati buruz, harekin batuketa eginez 0 ematen duen zenbakia; beste zenbaki kontrako zeinua duen zenbakia.
1. (matematika) izena · Zuzen bat haren puntu batetik ebakitzean, alde banatara luzatzen diren zuzenerdietako bakoitza, bestearekin jatorri-puntua eta zuzena partekatzen dituena.
1. aditzondo · Etorkizunerako; etorkizunean izango dena edo izan daitekeena aintzat hartuz.
1. (estatistika) izen · Bi aldagaien arteko erlazioa aztertzean, bestea baino lehenago gertatu edo gauzatzen den aldagaia eta horregatik aldagai independentetzat hartzen dena.
1. (estatistika) izen · Ausazko esperimentu bateko emaitzei zenbaki bana esleitzen dien aldagaia.
1. (adierazkorra) aditza · Beharrik izan gabe, arazoetan sartu.
1. (irudizkoa) aditzondo · Goitik behera, oso-osorik.
1. (aldaera) izena · Analisi kualitatibo.
2. (aldaera) izena · Ikerketa kualitatibo.
1. interjekzio · Aurrez adierazitakoari buruz zalantzarik ez dagoela, argi eta garbi dagoela, baieztatu edo nabarmentzeko.
1. (estatistika) izena · Aldagai bati buruz jasotako balio edo datuen artetik, besteen aldean oso desberdina den balio edo datua, handiegi edo txikiegitzat hartzen dena.
1. (ekonomia) izena · Akzio, bono edo bestelako titulu batean ezartzen den hasierako prezio edo zorra.
2. (ekonomia) izena · Une bateko prezioetan baloraturiko ondasun baten prezioa edo errenta baten zenbatekoa.
1. izena · Balio edo funtzio batzuk garatu eta betetzeko gauza denaren nolakotasuna.
1. (matematika) izena · Baloreak (akzioak eta orokorrean finantza-titulu negoziagarriak) saldu eta egiten diren merkatua, eskariaren eta eskaintzaren arabera haiei buruzko kotizazioak zehazten dituena.
1. (estatistika) izen · Datu-maiztasunak edo probabilitatea bi aldagai estatistiko edo zorizko aldagaien baterako balioetarako ematen duen datu-taula edo probabilitate-banaketa.
1. (estatistika) izena · Balio desberdin gutxi hartzen dituen aldagai estatistiko baten datuen edo probabilitate-banaketa.
1. (estatistika) izen · Aldagai estatistiko batek hartzen dituen balioak eta horietako bakoitzaren maiztasuna edo probabilitatea azaltzen dituen taula, funtzio edo bestelako adierazpena, analitikoa nahiz grafikoa.
1. (estatistika) izen · Fenomeno bat espazio geografiko batean zehar nola banatzen den, non eta zenbateko magnituderekin, azaltzen duen adierazpena, taula moduan edo mapa baten bitartez.
1. (estatistika) izena · Balio desberdin asko hartzen dituen aldagai estatistiko baten maiztasun-banaketa, tartetan bildutako datu kuantitatiboak jasotzen dituena.
2. (estatistika) izena · Tarte batean edozein balio har dezakeen zorizko aldagai baten probabilitate-banaketa.
1. (estatistika) izen · Bi kategoria baino gehiagotan probabilitate jakinekin sailkatzen diren tamaina jakineko multzo batean, kategoria desberdinak hainbat alditan agertzeko probabilitatea ematen duen legea.
1. (estatistika) izena · Aldagai bakuneko bi banaketa normal bateraturik, haien artean erlazio linealarekin, sortzen den probabilitate-banaketa, kanpai itxurako agertzen dena aldagai horien planoaren gainean.
1. (estatistika) izena · Aldagai estatistiko bati buruz ezarritako probabilitate-eredua, datuekin alderatu eta baieztatu beharrekoa.
1. (enpresa) izena · Enpresa bateko produktuak eta zerbitzuak bezeroen eskura jartzeko modua.
1. (enpresa) izen · Produktu eta gaien banaketarako, enpresetatik enpresetara edo enpresetatik kontsumitzaileengana, erabiltzen den instalakuntza zabala.
1. (ekonomia) izen · Bezeroak eskatutako epean zehar banku-kontu bateko mugimenduen berri ematen duen agiri laburra, bankuak kontuaren titular eta baimenduen esku jartzen duena.
1. (adierazkorra) adjektibo · Pertsona bati buruz, oso fin edo bikaina.
1. (matematika) izena · Poligono sinple batean ondoz ondoko bi aldeen artean poligonoaren barne aldean osatzen den angelua.
1. (estatistika) izen · Elementu edo kategoria desberdinetarako balioak luzera desberdineko barrak elkarren ondoan jarriz adierazten dituen grafiko estatistikoa.
1. (estatistika) izen · Kategoria desberdinetarako egindako barra-diagrametako barrak elkarren ondoan jartzen dituen grafikoa, haiek modu erosoan alderatzeko.
1. (anatomia) izena · Barrabilak biltzen dituen mintz edo poltsa moduko gorputz-atala.
1. (adierazkorra) aditza · Asaldatu, asko larritu edo aztoratu.
1. (gutxi erabilia) izena · Gerrilla, eremu basatietan ezkutuka garatzen den borroka.
1. (enpresa) izen · Enpresa desberdinak fusionatu edo elkartzeko enpresa zaharrak desegin eta enpresa berri bat sortzen deneko enpresa-fusio mota.
1. (estatistika) izen · Bi gertakizun edo gehiago batera edo aldi berean, ebaketa bidez loturik alegia, gertatzeko probabilitatea.
1. aditzondo · Kopuru bat bestearekin konpentsatuz edo orekatuz.
2. aditzondo · Batezbestekoa kalkulatuta.
1. (estatistika) izen · Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, datuen batura zati datu kopurua kalkulatuz.
1. (estatistika) izen · Aldagai estatistiko batek beste aldagai batek hartzen duen balio jakin bati buruz hartzen duen batezbestekoa.
1. (estatistika) izen · n datuen batezbestekoa haien biderketaren n-garren erroaz kalkulatzen den formula eta horren emaitza, bereziki magnitude-ordena anitzeko datuei eta hazkunde tasei aplikatzen zaiena.
1. (estatistika) izen · Datu batzuen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, datuen alderantzizko balioen batezbesteko aritmetikoaren alderantzizkoa dena.
1. (estatistika) izen · Datuei haztapen, pisu edo kontsiderazio erlatibo desberdina ematen dien batezbestekoa.
1. (estatistika) izen · Datu kuantitatiboen batezbestekoa kalkulatzeko formula eta horren emaitza, aurrez datu horiek karratura jaso egiten dituena, bereziki datu positiboen eta negatiboen konpentsazioa saihesteko.
1. (estatistika) izen · Batezbesteko aritmetiko sinplea nahiz batezbesteko koadratikoa batera hartuz kalkulatzen den batezbesteko mota bat.
1. (estatistika) izen · Batezbesteko artimetiko sinplea, batezbesteko geometrikoa eta batezbesteko harmonikoa osatzen duten multzoko edozein batezbesteko, bereziki beraien arteko erlazioei dagokienean.
1. (estatistika) izen · Batezbesteko bat kalkulatzerakoan, datuei ponderazio, haztapen, pisu edo kontsiderazio erlatibo desberdina ematen duen formula eta horren emaitza.
1. izen · Elkarte edo sozietate bateko bazkide guztien bilkura ekitaldi ofiziala.
1. (estatistika) izen · Aldagai anitzeko datu-banaketa batean, beste aldagaien balioak aintzat hartu gabe, aldagai batek hartzen duen balio bakoitza agertzen den aldi-kopurua.
1. izena · Jendartean arazoak, liskarrak eta istiluak sorrarazten dituena.
1. aditz · Gauzak dagokien lekutik aldatu edo nahaspilatu.
2. (hedaduraz) aditz · Egoera bat endredatu edo gaiztotu.
1. aditzondo · Zerbait behatzerakoan, begien ikusmen soila erabiliz.
1. (enfatikoa) aditzondo · Egia osoa adieraziz.
1. aditzondo · Beste batzuen artean, zerbait edo norbait erreparatuta, hura aukeratu edo berezitzat hartua.
1. izena · Gertakari bat bertatik bertara ikusi eta horren testigantza eman dezakeena.
1. (estatistika) izen · Behatzen diren pertsonek behatuak direla dakiteneko behaketa mota.
1. (politika) izen · Erregimen politiko bat deseginda, bereziki iraultza edo matxinada baten ondorioz, agintari berriek konstituzio bat osatu eta hauteskundeak ospatu arte jarduten duen aldi baterako gobernua.
1. (lokuzioa) aditzondo · Denbora edo aldi baterako.
1. izenondoa · Aldi edo denbora baterako.
2. izenondoa · Oraingoz.
3. izenondoa · Hasiera batean.
1. izenlagun · Aldi baterako baino ez dena.
2. izenlagun · Oinarrizko edo beharrezkoena.
1. izen · Behin-behinekoa edo aldi baterako baino ez denaren nolakotasuna.
1. (anatomia) izena · Gizakien belarrien behe aldean dagoen zati haragitsua, lobulu formakoa.
1. aditzondo · Zeharo beldurtuta, izututa.
1. aditzondo · Zeharo izutu edo beldurtuta.
1. aditzondo · Beldur handiarekin, guztiz beldurtuta.
1. (ipar) aditzondo · Denbora edo aldi berean.
1. aditzondo · Zerbaiti dagokion garaia edo unea igaro aurretik.
2. aditzondo · Laster, berehala.
1. (zuzenbidea) izen · Berandutzagatik ordaindu beharreko interes gehigarria.
1. (matematika) izena · Errazak izteagatik, ebazteko integrazio-metodoren bat garatu beharrik ez duen integrala.
1. aditzondo · Aurrez erabakitako asmo jakin eta zehatzez.
1. izen · Gaixotasun edo patologia batengatik, istripu edo kanpoko eraginik gabe, gertatzen den heriotza.
1. (kimika) izen · Substantzia edo gai baten masa-unitatearen tenperatura gradu bat gehitzeko aplikatu beharreko bero kantitatea.
1. (estatistika) izen · Aldagai batek bi dimentsiotan, gehienetan espazioan, hartzen dituen balioak irudikatzeko grafikoa.
1. aditzondo · Oso hurbil.
2. aditzondo · Gertutik, hurbiletik.
1. aditza · Bi besoak bularraldean bata bestearen gainean jarri.
1. aditzondoa · Aipatutakoarekin batera zerrenda edo multzo baten baitan dauden beste gauza edo kontzeptuak alde batera utzirik; beste batzuen artean.
1. (bizk) aditzondo · Besteak ez konturatu edo sumatzeko moduan.
1. izen · Urtegi edo beste motako gordailu bat beteta dagoen maila.
2. izen · Helburu batzuei buruz, horiek zenbateraino bete diren adierazten duen neurria.
3. izen · Hotel eta bestelako ostatuetan, eskaintzen diren ohe edo leku guztietatik aldi jakin batean zenbat bete diren adierazten duen portzentajea.
1. esaera · Bere burua azkartzat eta jakituntzat izan baina azkenean ezjakin eta ergel hutsa denaren aurkakoa.
1. (medikuntza) izena · Bihotz baten taupada kopurua minutuko, gehienetan pultsuaren bitartez jasotzen dena.
1. (zinema) izen · Film edo ikusizko emanaldi batean, jatorrizko aktore edo antzezleen ahotsa bere ahotsarekin, gehienetan beste hizkuntza batean, ordezten duen aktorea.
1. (lagunartekoa) aditz · Janari bati buruz, gustura jan dela edo jateko modukoa dela adierazteko.
1. (biologia) izen · Izaki bizidun batek bere eta bere espeziearen biziraupenerako garatu behar dituen funtzioa, izaki bizidun izatea definitzen duena.
1. (estatistika) izen · Pertsonen bizitzak deskribatzen dituzten gertaera garrantzitsuenei buruzko estatistika, hala nola jaiotzak, ezkontzak, ugalkortasuna eta heriotzak jasotzen dituena.
1. (enpresa) izen · Jaulkiko diren akzio berriekin trukatzen den bonoa, bonoaren jabearen borondatez edo sozietateak derrigortuta.
1. (enpresa) izen · Jaulkitako akzioekin trukatu daitekeen zor titulua.
2. (merkataritza) izen · Aurrez ezarritako ondasun edo zerbitzuekin truka daitekeen balio jakineko erosketa txartela, zozketa edo lehiaketa bidez irabazi edo aurretik diruz erosi dena.
1. (estatistika) izen · Bost urteko adin-tartea, gehienetan 0-4, 5-9, 10-14, ... motakoak, pertsonen adinari buruzko datuak biltzeko erabiltzen dena.
1. izen · Boto-zenbaketan balioduntzat hartzen ez den botoa, botoa aintzat hartzeko beharreko baldintzak betetzen dituelako, esaterako boto-txartelaren formatuari dagokionean.
1. izen · Balioduna ez den botoa.
1. izen · Balioduna ez den eta beraz boto zenbaketatik aparte geratzen den botoa, esaterako boto-txartelak beharrezko formatua ez izateagatik.
1. izen · Boto-txartel desberdinak gordetzen dituen toki itxi txikia, bertara pertsonak sartu eta nahi duten boto-txartela jendearen bistatik aparte hartu ahal izateko prestatua.
1. izen · Boto-txartel desberdinak gordetzen dituen toki itxi txikia, bertara pertsonak sartu eta nahi duten boto-txartela jendearen bistatik aparte hartu ahal izateko prestatua.
1. izen · Bozketa batean, hautagai, alderdi edo aukera bakoitza adierazten duen txartela, hura hautetsontzian sartuz botoa emateko erabiltzen dena.
1. izen · Bozketa batean, boto-emaileak botoa zein hautagai, alderdi edo aukerari ematen dion adierazteko erabiltzen den orria, gehienetan hautetsontzi batean sartuz.
1. (enpresa) (pluralean) izena · Ekitaldi ekonomikoaren bukaeran enpresako biltegian dauden izakinen kopurua eta horien balioa, hasierako izakinekin alderatuta, ekitaldiko izakinen aldakuntza kalkulatzeko behar dena.
1. izen · Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen bulego ofizial eta formala, haren egoitza ofiziala den Etxe Zuriaren barnean dagoena.
1. (ekonomia) izena · Espekulatu edo irabazi handiak azkar eskuratzeko asmoaren ondorioz gauzatzen den produktu edo aktibo baten prezioen gorakada handia eta azkarra.
1. esaera · Horretarako maila ez izan arren, zerbaiterako eskubidea edo meritua dutela uste dutenen jarrera adierazteko.
1. (behe mailakoa) aditzondo · Pertsona batek buruko nahasmenduak dituela adierazteko.
1. izen · Txanpona edo bi alde dituen beste gauza bat botata, alde bateko edo besteko emaitza.
1. (hezkuntza) izena · 1983tik Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman aukeran eskaintzen den hizkuntza-eredua, euskara komunikazio-hizkuntzatzat hartu eta gaztelera irakasgai huts gisa irakasten duena.
1. (estatistika) izen · Maila txikiagoko datuak agregatuz edo bateratuz osaturiko datua.
1. (estatistika) izen · Subjektu baten narrazio, iritzi, jarrera edo pertzeptzio subjektiboa jasotzen duen datu edo informazio-zatia, neurketa edo datu kuantitatiboen objektibotasunik ez duena.
1. (estatistika) izen · Zirkulu batean kokapena edo angelua adierazten duen datua, hala nola esnatzeko ordua eta haizearen norabidea.
1. (estatistika) izena · Aldagai estatistiko bati buruzko datuen multzoaren irudikapena, bereziki haiek hartzen dituzten balio eta maiztasunak aztertze aldera.
1. (estatistika) (informatika) izen · Elementu batzuei buruz jasotako datu jakinen multzoa, bereziki horien tratamendu informatikoa egiteko egituratua.
1. (estatistika) izen · Datu-multzo handiak esploratu egiten dituen teknika malgu, zabal eta anitza, datu haietan egitura edo joera jakingarriak eskuratze aldera.
1. (estatistika) izen · Azterketa estatistiko mota bat, aldez aurretik datuei buruzko hipotesirik edo modelorik ezarri gabe bereziki tresna grafikoak eta estatistiko sinpleak baliatzen dituena.
1. (estatistika) izen · Datu-multzoak aztertzeko teknika oinarrizko eta sinpleen erabilera (adib., datuen bisualizazioa), haietarako gerora gara daitezkeen patroiak edo ereduak aurkitzearren.
1. (matematika) izen · Funtzio matematiko bat definiturik dagoen edo existitzen den aldagai askeen balioen multzoa.
1. izena · Material-masa bat malda handiko pendiza batetik erortzean, malda txikiko azalera lau batera heltzean sortzen den metaketa, kono itxurakoa.
2. (geologia) izena · Partikularzki, uharra ibarreko lautadara iristean sorrarazten den alubioen metaketa, kono itxurakoa.
1. postposizioa · Zerbaiten kausa (singularrean) adierazteko.
1. (estatistika) izena · Zerbait epe edo denbora-unitate batean gertatzen den aldi-kopurua.
1. (estatistika) izen · Horien erreferentzia-aldiari jarraiki aldagai bati buruz denboran zehar zerrendatzen den datu-multzoa.
1. izen · Eraikin edo instalakuntza fisiko batean kokaturiko denda, online denda ez bezala.
1. (matematika) izen · Aldagai anitzeko funtzio matematiko bati buruz, aldagai bakar bati buruz kalkulatzen den deribatua, beste aldagai guztiak konstante atxikiz.
1. (estatistika) izen · Desbideratze estandar (sakabanatze-neurri bat).
1. izen · Lehen eta bederatzigarren dezilen arteko aldea, sakabanatze neurri gisa erabiltzen dena.
1. (estatistika) izen · Legebiltzar batean alderdi bakoitzak dituen eserleku kopuruak erakusten dituen grafikoa, legebiltzarretako hemizikloek bezala forma erdizirkularra duena.
1. (estatistika) izen · Aldagai multzo batean gezi edo antzekoen bitartez haien arteko kausa-efektu erlazioak zehazten dituen diagrama.
1. (geologia) izena · Arroka batean zehar tarte erregularretan eta norabide berean gertatzen diren diaklasa edo hausturetako bakoitza.
1. (estatistika) izen · Elementu batzuen bi dikotomiaren araberako sailkapena, hala nola pertsonen artean sexuaren eta lanik gabe egotearen arabera, 2x2 kontingentzia-taula batean jaso daitekeena.
1. (politika) izen · Agintaritza politikoa militar talde baten esku dagoen estatua, haien erabakien mendean eta demokraziarik gabe.
1. postposizioa · Zerbaiten kausa (pluralean) adierazteko.
1. (estatistika) izen · Esperimentu batean kontrolatzen diren tratamenduak konbinatu eta konbinazio haietara elementuak esleitzeko modua.
1. (estatistika) izen · Esperimentu batean, aztertzen diren faktore guztietako mailak gurutzatu edo konbinatu egiten dituen diseinu esperimentala.
1. izena · Foku-distantzia.
1. (matematika) izena · Geometrian, bi lerro, figura edo azalerak bat egiten duten puntuetako bakoitza.
1. (matematika) izen · Bi gainazalen arteko ebakidurari dagokion kurba.
1. aditzondo · Zerbaiten egiatasuna nabarmentzeko, bereziki uste denaren edo arestian adierazitakoaren kontrakarrean.
1. (estatistika) izen · Populazioaren banaketa adinaren, sexuaren eta beste parametro demografikoen arabera.
1. (adierazkorra) interjekzioa · Egunaren hasieran agurtzeko.
1. (hezkuntza) izen · Ikasturteko bateko egun lektiboak, jai-egunak, oporraldiak eta azterketa-garaiak zehazten dituen egutegia.
1. (meteorologia) izen · Eguraldi guztiz eguzkitsua, laino izpirik gabekoa.
1. (meteorologia) aditzondo · Eguzkiak bete-betean ematen duela.
1. (teknologia) izen · Teknologia fotoboltaikoaren bitartez eguzkiaren argia tentsio elektrikoa bihurtuz eskuratzen den energia.
1. (geografia) izen · Asiako Ekialdean dauden lurralde eta herrialdeek osatzen duten eskualdea, orokorrean Ozeanoko Bareko kostaldea eta inguruko lurraldeak biltzen dituena.
1. (enfatikoa) aditzondo · Ahalegin guztiak eginez.
1. izen · Helburu multzo bat lortzeko burutu behar diren ekintzak biltzen dituen egitasmo edo proiektua.
1. izen · Helburu-zerrenda bat betetzeko burutu beharreko ekintzak zehazten dituen plan edo egitasmoa.
1. (ekonomia) izen · Produktu eta zerbitzuen ekoizpena helburu duten jarduera ekonomikoen multzoa.
1. (matematika) izen · Bigarren mailako polinomio bat zerora berdinduta suertatzen den ekuazioa.
1. (matematika) izena · ax+b=0 erako ekuazioa, non x ezezaguna den; orokorrago, AX=b motako ekuazioa, non A konstanteeen bektore bat eta X ezezagunen bektore bat den.
1. (matematika) izena · Ezezagun batzuk biltzen dituen ekuazio linealen multzo bat, era matrizialean adierazi eta ebatzi daitekeena.
1. (geografia) izena · Elurra ur-iturri nagusi duen ibaia, emari maximoa udaberrian eta minimoa neguan duena.
1. (teknologia) izen · Energia-iturri moduan erabili daitekeen baliabidea, hala nola eguzkiaren argia, ura, petrolioa eta ikatza.
1. (fisika) izen · Energia sistema isolatu batean ezin dela sortu ez deuseztatu baieztatzen duen printzipio fisikoa.
1. aditzondoa · Zerbait jasanezina dela adierazteko.
1. (matematika) izen · Emandako zenbaki edo adierazpen bati edo batzuei kalkulu jakin batzuk aplikatzea.
1. izen · Gai, artista edo bestelako egile bakar bati buruzko erakusketa.
1. (ipar) aditz · Norbaiti bere akats, huts edo okerrak aurpegiratu.
1. (estatistika) izen · Esperimentu batean, ikertzaileak aldatzen dituen faktore edo aldagai askeen mendean dagoen aldagaia, ikertzaileak behatu egiten duena.
1. (estatistika) izen · Denborazko serie batean, aldagaiaren aldi bakoitzeko balioa aldagai bereko iraganeko balioekin lotzen dituen eredu estatistikoa.
1. (matematika) izena · Bi aldagai lotzen dituen y=a+bx zuzen erako funtzio matematikoa.
1. (fisika) izen · Gorputz batek grabitateak beste inongo indarrik ez eragitean espazioan jarraitzen duen mugimendu mota.
2. izen · Gorputz bat altuera batetik inongo oztoporik gabe lurreraino erortzea.
1. (kartografia) izen · Lurraldean dauden mugarri edo seinale finkoetako bakoitza, koordenatu geografiko zehatzekin, beste erpin geodesikoekin osatzen duen sareari esker mapak eratzeko erreferentzia gisa erabilia.
1. (matematika) izena · Bi zuzen ebakitzean sortzen diren lau angeluetatik aurkakoak diren neurri bereko angeluetako bakoitza.
1. (estatistika) izen · Datu edo informazio batek adierazten duenari dagokion aldia edo denbora.
1. izen · Zur, plastiko edo metalezko pieza errektangularra, ertz batean luzerak neurtzeko eskala duena.
1. (politika) izen · Ideologia itxi batean oinarrituta eta herritaren askatasunaren aurka, gizartearen erabateko kontrola garatzen duen estatua.
1. (estatistika) izen · Aldagai dependente bat eta hura azaltzeko aukeraturiko aldagai independente batzuk erlazionatzen dituen eredu estatistikoa.
1. (estatistika) izen · Aldagai independente edo azaltzaile baten eta mendeko aldagai baten arteko erlazioa ezartzen duen eredu estatistikoa, bi aldagaietarako lortutako datuetatik abiatuta estimatzen dena.
1. (estatistika) izena · Erregresio eredu lineal batean, aldagai aurresale baten balioa biderkatzen duen koefizientea, aldagai horrek aldagai azalduan duen eragina jasotzen duena.
1. (ekonomia) izen · Produktu bati buruz, izandako kostu finko nahiz aldakorrak estali eta hortik aurrera irabaziak ematen dituen salmenta kopurua.
1. (ekonomia) Errentagarritasun-atalase.
1. izen · Etxe, lur-sail edo bestelako ondasun higiezin bat beste bati utzi errenta baten trukean.
1. (matematika) izen · Elementu desberdinen zerrenda batetik osatzen diren multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batez osatuak, ordena kontuan harturik eta elementu horiek errepikatu daitezkeela.
1. Elementu desberdin eta bereizgarrien zerrenda batetik osa daitezkeen multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batekin, ordena aintzat hartu gabe eta elementuak errepikatu daitezkeela.
1. (matematika) izen · Elementuen zerrenda bat ordenatzeko eretako bakoitza, elementu horietako batzuk berdinak eta bereizezinak direnean.
1. (enpresa) izen · Gehienbat turismo eta aisialdiarekin loturiko zerbitzuen erreserbak banaketa-kanal ezberdinetatik denbora errealean jaso eta kudeatu egiten dituen sistema telematiko zentralizatua.
1. (matematika) izen · Zenbaki bati aplikatzen zaion eragiketa matematiko bat, non horren emaitza ber bi edo horren karratua kalkulaturik, hasierako zenbakia, zeinaren erro karratua kalkulatu nahi den, ematen duen.
1. (matematika) izen · Zenbaki bati aplikatzen zaion eragiketa matematiko bat, non horren emaitza ber hiru kalkulaturik, hasierako zenbakia, zeinaren erro kubikoa kalkulatu nahi den, ematen duen.
1. (matematika) izen · Erroketa adierazteko ikur grafikoa, zeinaren azpian errokizuna eta gainean errotzailea (2 denean ezik, orduan ez baita beharrezkoa) jartzen diren.
1. (estatistika) izen · Grafiko batean batez besteko neurri baten inguruan marrazten den barra, neurri horren bi aldeetara egon daitekeen errorea adierazteko, neurri horren desbideratze estandarraren arabera.
1. (enpresa) izen · Enpresa batek bere jarduera aurrera eramateko epe laburrera behar izaten dituen baliabide finantzarioen zenbatekoa, aktibo korronteari pasibo korrontea kenduz kalkulatzen dena.
1. lokailu · Aurretik adierazitakoa adierazita ere.
1. aditz · Norbaiten aginduak onartu, obeditu eta bete.
1. izen · 1-100 nanometro bitarteko neurketa-eskala, molekula mailako objektuak neurtzeko erabiltzen dena.
1. izen · Ertzetan agertzen diren eskalen bitartez, planoak eta krokisak eskala ezberdinetan egiteko aukera ematen duen erregela graduatua, bi, hiru edo lau ertzetakoa.
1. (naf) interjekzio · Eskerrak emateko.
1. izena · Elkarri eskua emanez, gehienetan eskubikoa, pertsonen artean egiten den agurra.
1. izen · Eremu batean kanpoko eragile batek garatzen dituen ekintzen multzoa, esku-hartzea alegia, zehazki gauzatzeko modua.
1. (irudizkoa) aditzondo · Oparotasunean.
2. (irudizkoa) aditzondo · Erabateko zoriontasunean, gorenean.
1. (estatistika) izen · Datu-multzoen ezaugarri oinarrizkoenak deskribatu egiten dituen estatistikaren adarra, teknika kuantitatibo sinpleak eta grafikoak baliatzen dituena.
1. (estatistika) izen · Datuei buruz eredu jakinik eta beraz haiei parametrorik ezarri gabe, haiei buruz oso suposizio arinak eskatzen dituzten metodo estatistikoen multzoa.
1. (estatistika) izen · Probabilitate-teoria eta hortik inferentzia estatistikoa garatzen dituen matematikaren adarra.
1. (estatistika) izen · Estatuko estatistika-agentziek eratu eta plazaratzen duten datu-multzoa, gehienetan datu ekonomikoak edo demografikoak biltzen dituena.
2. (estatistika) izen · Delako datu-multzoak osatzeko metodo, prozedura eta jardueren multzoa.
1. (estatistika) izenondo · Hipotesi gisa hartu den parametro orokor baten balioa aintzat harturik, espero zitezkeen lagin emaitzetatik aski urrun dagoena, probabilitate txikia izateagatik.
1. (politika) izena · Administrazio publikoak eta estatuko beste eskumenak aginte zentral batetik zuzentzen ez diren tokiko entitate politikoen bitartez antolatzen den estatua.
1. (politika) izena · Erlijio oro gobernu eta estatu afera guztietatik aparte atxikitzen duen estatua.
1. (enpresa) izena · Enpresa batek bere negozio baterako ezarri dituen helburuak lortzeko, enpresaren arlo bakoitzean definitu egiten dituen azpihelburu eta haiek betetzeko ekintza-planen multzoa.
1. (estatistika) izen · Subjektu edo unitate bakoitza norabait heldu, sartu edo eskuratu egiten den denborazko unearen banaketa estatistikoa.
1. (arkitektura) izena · Etxe bateko kanpoko horma.
2. izena · Etxe bateko aurreko eremua.
1. (matematika) izena · Ardatz ortogonalak dituen erreferentzia-sistema batean, ardatz ortogonal horietako bakoitza beste erreferentzia-sistema ortogonal batekiko norabidea zehazten duen hiru angeluetako bakoitza.
1. (geografia) izena · Euria, eskualde bakoitzean urtean zehar nagusitzen diren garaien arabera, ur-iturri nagusi duen ibaia.
1. izen · Euskaltzaindiako kidea, bereziki aholkulari moduan diharduena eta euskaltzain osoak baino ardura gutxiago duena.
1. aditzondo · Besterik gabe, aurrez pentsatu edo esan gabe, berehalakoan, bat batean.
1. (irudizkoa) izena · Erabateko eta zalantzarik gabeko ezezkoa.
1. izena · Ezkonberrien eztei-gauerako gela.
1. izena · Beste baten emazte edo senarrarekin sexu harremanak dituena; ezkonduta izanik, beste batekin sexu harremanak dituena.
1. izen · Ezkonberriak ezteien ondoren elkarrekin eta ospakizun gisa egin ohi duten bidaia.
1. izen · Ezkonberriek ezteien ondoren elkarrekin igarotzen duten lehen gaua, sexu erritutzat hartzen dena kultura batzuetan, bereziki emakumearen birjinitatearekin loturik.
1. aditzondo · Oso pozik, txoratzen.
1. (ekonomia) aditzondo · Barne Produktu Gordina eta antzeko agregatu ekonomikoetan, produktuak, zerbitzua, ondasunak eta abar haien merkatu prezioaren arabera egiten den kalkulua adierazteko, zergak gehitu gabe.
1. (literatura) izen · Fantasia eta epika bateratzen dituen fikzio generoa, bereziki literaturan eta zineman lantzen dena.
1. (matematika) izena · Elipse edo hiperbola batean, fokuen arteko distantzia.
2. (argazkilaritza) izena · Argazki- edo bideo-kamera batean leiarren eta plano fokalaren arteko distantzia, zeinaren bitartez ikus-angelua ezartzen den.
1. (politika) izena · Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurralde edo probintzietako bakoitza, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, lurralde horiek foru propioaz gobernatu eta kudeatzeko duten ahalmenari errefe
1. (matematika) izen · Aldagai askearen tarte batean jauzi eta etenik ez dituen funtzioa.
1. (matematika) izena · Grafikoki irudikatuta, s edo sigma letretako forma duen aldagai bakarreko funtzio matematikoa.
1. (fisika) izena · Substantzia edo material bat egoera solidotik egoera likidora igarotzeko behar den tenperatura.
1. (biologia) izena · Zelula eukariotoetako nukleoa mugatzen duen mintz lipidiko bikoitza.
1. izen · Subjektu bati egiten zaion proba edo azterketa, ataza edo jarduera fisiko edo intelektual bat burutzeko ezagutza eta trebezien maila neurtzeko.
1. (estatistika) izen · Galdetegi batean, edozein erantzun, mugarik gabe, onartzen duen galdera.
1. (estatistika) izen · Galdetegi batean, erantzun posibleen kopuru mugatua duen galdera.
1. aditza · Burutik jota egon, buruko arazoak izan.
1. izen · Ohe ondoan edukitzen mahai txikia, gainean lanpara jartzeko erabili eta gauean zehar beharrezkoak izaten diren gauzak gordetzeko tiraderak ere izaten dituena.
1. (indargarria) aditzondo · Gutxienez gaur egunera iritsita.
1. lokailu · Aurretik adierazitakoa kontuan hartuz.
1. (enpresa) izena · Enpresa batek bere biltegietan kostu gehigarririk gabe gorde eta kudeatu dezakeen izakinen kopuru edo bolumen handiena.
1. (politika) izen · Organo edo erakunde kolegiatu batean, beste aukera edo alderdi guztiak bateraturik baino boto gehiago izatearen egoera; botoen erdiak baino ghiago izatea.
1. (politika) izen · Organo edo erakunde kolegiatu batean erabaki bat hartzeko roduan, alderdi edo aukera jakin batek beste edozeinek baino boto gehiago izatearen egoera, gehiengo oso edo absolutura heldu gabe.
1. izena · Organo kolektibo eta hautes-zerrendetan, emakume eta gizon kopuru jakin presentzia ziurtatzen duen kuota.
1. esaera · Geroko kontuak alde batera utzirik, orain uneko kontuekin aritu behar dela adierazteko.
1. izen · Lehen Mundu Gerra, 1914-1918 urte bitartekoa.
1. (informatika) (enpresa) izen · Enpresen gestio edo kudeaketarako programa eta aplikazioak lantzen dituen informatikaren arloa.
1. (geologia) izena · Glaziar batek bere ibilbideko eremua hondeatuz sortzen duen harana.
1. (geologia) izena · Haran batean behera mugitzen doan glaziar bateko izotz-zerrenda.
1. (politika) izen · Konstituzioari jarraiki eraturik eta hura errespetatuz diharduen gobernua, bereziki demokratikoki eta zuzenbide-estatuaren arauen arabera osatu bada.
1. izen · Bozketa edo hauteskundeen aurreko eguna, non hauteskunde-kanpaina legez eten egiten den, teorian hiritarrek injerentziarik gabe eta askatasunez euren botoa erabaki dezaten.
1. aditzondo · Zerbait norbaiten borondatearen aurka, gogorik gabe.
1. (geografia) izena · Sorburutik abiaturik, ibai baten hasierako ibilbidea, gehienetan malda handikoa eta uharrez osaturikoa.
1. (erlijioa) esaera · Hil berri den pertsonaren arimaren aldeko kutsu erlijiosoko esaldia, zerura joan dadin erregutzeko.
1. (meteorologia) aditzondo · Euriari buruz, kopuru handitan eta indarrez.
1. (matematika) izena · Gainazal osoa edo horren zati bat kurbatua duen gorputz geometrikoa.
1. (matematika) izena · Hiru dimentsio (zabalera, luzera, altuera) dituen eta bolumena betetzen duen irudi geometrikoa.
1. (matematika) izena · Espazioan gainazal batek mugatu eta bolumena hartzen duen irudi geometrikoa.
1. (matematika) izena · Alde poligonalak dituen gorputz geometrikoa.
1. (estatistika) izen · Pertsona baten altuera haren pisuarekin zatituz kalkulatzen den obesitate-indize edo adierazlea.
1. (gudaritza) izen · Guda edo bataila bat gertatzen den eremua.
1. aditzondo · Adierazitako neurria edo kopurua guztiz zehatza ez dela eta handiagoa edo txikiagoa izan daitekeela adierazteko.
1. lokailu · Aurretik adierazitako guztia kontuan hartuta ere.
1. (zub) (erronkari) aditzondo · Ezaugarri, kopuru edo maiztasun bati buruz, gero eta gehiago.
1. esaera · Haurrentzako ipuinak amaitzeko formula.
1. aditzondo · Bitarteko une jakin batean, bereziki une horri buruz aipatu behar dena espero ez zenean.
1. (matematika) Periodoa ez duen eta beraz zatiki parte mugatua duen zenbaki hamartarra, zatiki bidez adieraz daitekeena.
1. (enpresa) izen · Produktuak handizka edo kopuru handitan eskaini eta saltzen dituen denda.
1. (lagunartekoa) aditz · Ihes egin, zerbaiti itzuri eginez alde egin.
1. aditzondo · Ziur aski.
1. izena · Espazioak girotzeko musika era jarraituan transmititu eta zabaltzeko teknologia eta zerbitzu telematikoa; zerbitzu hori jasotzeko gailua.
1. esaera · Gogo txarrez onartu beharreko zerbait (gizon bati) adierazteko.
1. esaera · Gogo txarrez onartu beharreko zerbait (emakume bati) adierazteko.
1. esaera · Talde bati zuzendurik, gogo txarrez onartu beharreko zerbait adierazteko.
1. aditzondoa · Erabat harriturik.
1. (meteorologia) izena · Kazkabarra edo txingorra indar handiz botatzen duen aldia.
1. izen · Bi pertsona, gauza edo bestelako entitateen arteko lotura, non batak bestearengandik gauza edo ezaugarri batzuk hartu eta eman egiten dituen.
1. (plural) (enpresa) izena · Ekitaldi ekonomikoaren hasieran enpresako biltegian dauden izakinen kopurua eta horien balioa, bukaerako izakinekin alderatuta, ekitaldiko izakinen aldakuntza kalkulatzeko behar dena.
1. interjekzioa · Pertsona batek zerbaitekin duen desadostasuna adierazteko.
1. interjekzioa · Gose bizia adierazteko.
1. izena · Pixa gainean egiten dutenean ez bustitzeko haurrei gerri bueltan janzten zaien kulero modukoa.
1. (aldaera) izen · Hauteskunde-mahaia.
1. (aldaera) izen · Hauteskunde-programa.
1. izen · Hauteskundeetan, ordezkari politikoak aukeratzen diren unitate geografiko edo administratiboa.
1. izen · Hautesleku batean boto-emaileen botoak jaso eta zenbatu egiten dituzten pertsonen taldea.
1. izen · Hauteskundeetan, hautagaiek aukeratuak izanez gero garatzeko asmoa duten programa edo egitasmoa.
1. (irudizkoa) aditz · Istilu edo kalapita sortu.
1. (estatistika) izena · Kopuru batzuk agregatu, gehitu edo bateratzean, haietako bakoitzari ematen zaion garrantzia edo pisua adierazten duen balioa, orokorrean kopuru horrekin biderkatzen dena.
1. (kirola) izena · Pista batean tarteka jarritako hesi modukoak gainditu behar direla egiten den kirol oin-lasterketa.
1. (estatistika) izen · Erabat zoriz mugitzen den partikula batek planoan edo espazioan jarraitzen duen mugimendua; mugimendu horri dagokion ibilbidea.
1. (fisika) izena · Zirkunferentzia baten lerroaren ibilbidea jarraiki egiten den higidura edo unformea.
1. (ipar) izena · Hil berri den pertsona baten albistea ematen duen ohar publikoa.
1. izena · Hildako baten arimaren alde egiten den meza edo elizkizuna.
1. (enpresa) izen · Haren ordainketarako berme gisa ondasun higiezin edo ontzi bat, haien gaineko hipoteka alegia, hartzen duen mailegu-kontratuaren aldaera.
1. izen · Hirietan bizi den biztanleria.
2. (estatistika) izen · Hirietan bizi den biztanleriaren portzentajea, biztanleria osoari buruz.
1. (literatura) izen · Prosa, poesia ez diren lan idatzi eta literatura-generoen multzoa.
2. (pluralean) izen · Hitz argi eta ulerterrazak.
1. aditzondo · Hitz lauak, argiak eta apalak alegia, baliatuz.
2. (literatura) aditzondo · Prosan, prosaz.
1. (literatura) aditzondo · Bertsoz, poesiaren metrika baliatuz.
1. izen · Pertsona bati buruz, hitz egiteko duen erraztasuna edo joera.
1. aditz · Beste bati hitzeman edo promes egindakoa bete edo egin.
1. aditz · Hitza betetzen dutenetakoa izan.
1. aditzondo · Zerbait esateari buruz, berehala, bat-batean.
2. aditzondo · Diskurtso mota bati eta hitz jakinei buruz, behin eta berriz edo etengabe esan edo erabiltzen direla adierazteko.
1. (hizkuntzalaritza) izena · Lurralde edo eremu administratibo batean, ofiziala ez den eta beraz administrazio publikoarekin harremaneta eta hezkuntza arloan onartzen ez den hizkuntza.
1. (hizkuntzalaritza) izena · Zeltiar hizkuntzen azpimultzoa da, Europako mendebaldeko uharte eta kostaldean garatua, irlandera, gaelera, manxera eta bretoiera biltzen dituena.
1. (hizkuntzalaritza) izena · Lurralde batean, beste hizkuntza batzuekin batera ofiziala den hizkuntza.
1. Hizkuntza bateko hitzen definizioak hizkuntza horretan ematen dituen hiztegia.
1. izena · Hizkuntza bateko hitzak beste hizkuntza batera itzultzen dituen hiztegia.
1. (adierazkorra) aditza · Egoera bati buruz, kontrolpean eduki.
1. aditzondo · Erdipurdi, hainbestean.
1. (geologia) (pluralean) izena · Haren baitan hidrokarburoak nahasturik dituen hondarra.
1. lokailu · Aurretik adierazitakoa kontuan hartuz.
1. interjekzio · Aurrez adierazitakoa baieztatu edo nabarmentzeko.
1. (etxeko bizitza) izen · Horma bateko neurrietara espreski moldaturik fabrikatu den altzaria, hormara itsatsi edo iltzatzen dena.
1. izen · Gai, produktu eta energia-iturri bat azken kontsumitzaileei helarazteko sare moduan antolaturik dagoen azpiegitura, gehienetan hoditeriaz osatua.
1. izen · Hornidura-sarea.
1. lokailu · Aurretik adierazitakoa gertatu edo egia izango balitz.
1. lokailu · Arestian aipatutakoari gehituz.
1. aditzondo · Zehaztu gabeko inguruko toki batean.
1. izena · Hots edo soinu altuak eta iraunkorrak ingurumenean eta gizakiengan sorrarazten dituen arazo, eragozpen eta nahasmenduen multzoa.
1. (teknologia) izen · Hozkailuak, hotz-kamarak, hozte-sistemak, gela-makinak eta orokorrean hotza artifizialki sortzearekin loturiko teknologia eta industria.
1. interjekzioa · Agur egiteko erabiltzen da.
1. Agur egiteko erabilia, elkar ikusteko hurrengo aldi bat izango delako ustean.
1. aditzondo · Emandako bi zerrendetan, zerrenda bateko elementuetako bakoitza beste zerrendan leku berean dagoen elementu batekin loturik dagoela adierazteko.
1. aditzondo · Egiten den zerbati buruz, ezer aurreikusi, planifikatu edo prestatu gabe.
1. izenlagun · Inongo garrantzi edo baliorik ez duena.
1. (irudizkoa) izen · Baliorik ez duen gauza.
1. (geografia) izena · Ibai bat itsasoratzen den gunean hark garraiatzen dituen sedimentuekin eratzen den triangelu edo delta letra forma duen lehorreko gunea.
1. izen · Ekimen bat garatzeko burutu beharreko urrats zehatz eta ordenatuen multzoa.
1. izena · Identifikazio fiskaleko kodea, zergadun bakoitza Ogasunaren aurrean identifikatzeko erabiltzen dena.
1. (estatistika) izena · Laginketan, populazioaren tamaina zati laginaren tamaina; laginketa-frakzioaren alderantzizkoa.
1. (estatistika) izen · Populazioko elementu guztiak zerrendatu eta behatzen dituen ikerketa mota.
1. izena · Giza eta gizarte zientzietan, behaketaz eta elkarrizketaz jasotako informazio kualitatiboan eta beraz datu ez-zenbakizkoetan oinarritzen den ikerketa mota.
1. izena · Begiko arazoengatik ikusmen arazoak pairatzen dituenaren egoera.
1. izen · Ingurumenarekiko eta gizartearekiko jasangarritasun edo iraunkortasunezko materialak baliatuz eta prozesuak garatuz, hala nola hondakinak minimotuz, jarduten duen industria.
1. (enpresa) izena · Negozio bati dagokion sektore ekonomikoaren ezaugarrien multzoa, hala nola produktu eta zerbitzuen eskaintza eta lehiakideak, zeinaren azterketa beharrezkoa den negozio horretan enpresaren es
1. (estatistika) (ekonomia) izen · Sektore ekonomiko batetik besterako ekoizpen-sarrera (input) eta irteera (output) zehazten dituen sarrera biko taula, haien arteko lotura produktiboen analisi ekonomikorako erabiltzen dena.
1. (matematika) izen · Bi dimentsioko eremu batean definitzen den integrala, besteak beste azalera baten gaineko bolumena kalkulatzeko erabiltzen dena.
1. (matematika) izen · Integrazio-eremuetako bat infinitua duen, integrazio-eremuko balioetako batean integrakizunak balio infinitua hartzen duen edo integrazio-eremuan jarraitua ez den funtzio baten integrala.
1. (matematika) izen · Integrazio-eremu jakinik gabeko funtzio baten integrala, integrakizunaren jatorrizko funtzioa ematen duena.
1. (matematika) izen · Integrazio-eremua definitua duen funtzio baten integrala.
1. (matematika) izen · Funtzio baten integrala kalkulatzen den balio-tartea edo eremua.
1. (matematika) izen · Funtzio baten integral mugagabea kalkulatzean, jatorrizko funtzioari gehitzen zaion konstante zehazgabea, integrakizunaren funtzio jatorrizko guztien multzoa adierazteko.
1. izen · Ikertzaileak aurrez dituen intentzio edo asmoen arabera egiten den laginketa ez-probabilistikoa.
1. (ekonomia) izena · Kapitalizazio-lege konposatuaren arabera kalkulatzen denm interesa, aurrez sorturiko interesak kapitalera metatzen dituena.
1. (ekonomia) izena · Kapitalizazio-lege sinplearen arabera kalkulatzen den interesa, aurrez sorturiko interesak kapitalera metatzen ez dituena.
1. aditzondo · [egon, ibili] Norberak egindako okerragatik lotsaturik edo errudun sentimenduarekin.
1. (estatistika) izen · Inkestatua definitutako xede-talde edo populazioko baldintzak betetzen dituela egiaztatzeko prestatzen den galdera, orokorrean galdesortaren hasieran jartzen dena.
1. (sukaldaritza) izena · Hezeturiko zereal-aleak, bereziki gariarenak, guztiz ehotu edo xehetu gabe eskuratzen den irin pikortatua, sukaldaritzan plater ugari prestatzeko erabiltzen dena.
1. izen · Argitalpen batean txertatzen den irudi baten oinean edo apzina jartzen den testua, irudia azaldu edo horri buruzko iruzkin bat egiteko.
1. aditz · Saihestu, ihes egin.
1. (teknologia) izena · Isurkarientzako ontzi, gordailu eta antzekoetan, haien ertzeetan ezartzen den ezpain moduko kurbadura, isurkaria kanpoko azaleran zehar zabal ez dadin.
1. (estatistika) izena · Test batean, test osoko puntuazioaren eta item edo galdera jakin bateko puntuazioen arteko korrelazioa, itemaren fidagarritasuna neurtzeko baliatzen dena.
1. (estatistika) izen · Galdetegi bateko item edo galdera indibidualen egokitasuna aztertzen duen analisi estatistikoa.
1. (nautika) izen · Kostaldetik urrun dagoen itsas eremua.
1. izen · Lan, zerbitzu edo beste zerbait betetzeko zain dauden gizabanako edo bestelako entitateak lehentasun-ordena baten arabera sailkatzen dituen zerrenda.
1. (estatistika) izena · Datuen banaketa batean, probabilitate-eredu edo hipotesi estatistiko bati jarraituz gero, balio edo kategoria bakoitzak azaldu litzatekeen aldi kopurua edo maiztasuna.
1. (matematika) izen · Funtzio matematiko bati buruz, funtzioa definiturik dagoen edo existitzen den aldagai askeen balioen multzoa.
1. (zuzenbidea) izen · Elkarrekiko afektibitatean eta bizikidetza aske, publiko eta egonkorrean oinarritzen den bi pertsonen arteko harremana.
1. (zuzenbidea) izen · Bi pertsonek elkarrekiko harreman afektiboan eta bizikidetza aske, publiko eta egonkorrean oinarritzen den batasuna.
1. (matematika) izena · Zatiki batzuez mintzatuz, haiek partekatzen duten izendatzaileetako bakoitza.
1. (matematika) izena · Zatiki jakin batzuez mintzatuz, haie izendatzaileen multiplo komun txikiena, haien batuketa edo kenketa ahalik eta modu laburrenean emateko erabiltzen dena.
1. (lagunartekoa) esaera · Pertsona batek jasan ezbehar edo kaltea merezita duela adierazteko.
1. (estatistika) izen · Muturretako batean maiztasun txikiak eta beste muturrean handiak dituen banaketa estatistikoa, ondorioz grafikoki J hizkiaren edo horren alderantzizkoaren itxura maiztasun-kurba bat duena.
1. izen · Nazio batean, nazioa goraipatu eta omentzeko ezarritako jaieguna.
1. (erlijioa) izen · Hura baieztatzen duten kristau konfesioetan, Hirutasunaren lehen pertsona, munduaren Sortzailea dena.
1. interjekzioa · Miresmena, harridura edo mina adierazteko.
1. esaera · Jainkoaren laguntzarekin, Jainkoak nahi badu.
1. esaera · Aipatu denaren inguruko zalantzak edo horren ziurgabetasuna adierazteko.
1. esaera · Jainkoaren laguntzarekin, Jainkoak nahi badu.
1. aditz · Zerbait badela jakin eta horretaz jabetzea.
1. aditzondoa · Jaten eta edaten.
1. izena · Jatetxe, taberna edo antzeko establezimendu batean azkar prestatu eta baita ere azkar jaten dena, bertan jan edo eramateko eta gehienetan merkea.
1. (matematika) izen · Deribatuta, aurrez ezarritako funtzio bat ematen duen funtzioa.
1. izen · Gutun eta bestelako komunikazioetan erabili ohi den gizonentzako begirunezko trataera, bereziki goi mailako karguak aipatzeko erabiltzen dena.
1. aditzondo · Guztiz harrituta.
1. aditz · Aurrera eta atzera ibili, dena delakoa erabaki gabe edo beharrik gabe luzatuz.
1. (enpresa) izen · Kalean bertan egiten den produktuen eskaintza eta horien salmenta.
1. (pluralean) (zuzenbidea) izen · Beste baten ekintza edo jokabidearen ondorioz norberarengan eta norberaren ondasunetan pairatutako kalte edo galera.
1. izen · Hedabideetan pertsona edo erakunde baten aurka eta publikoki erasotzeko asmoarekin batera zabaltzen den mezu kopuru handia.
1. (matematika) izena · Poligono sinple batean, alde baten eta ondoko alde baten luzapenaren artean osatzen den angelua.
2. (matematika) izena · Zirkunferentzia bati buruz, erpina zirkunferentziatik kanpo eta bi aldeak zirkunferentzia ebaki edo ukitzen duten angelua.
1. (astronomia) izen · Planeten atmosferatik haratago eta argizagi edo astroen artean dagoen eremua.
2. izen · Eraikin edo instalakuntza bati atxikia dagoen kanpoko eremua.
1. (ekonomia) izena · Pertsona batek duen ondasun higiezinen multzoa, bereziki haietatik errenta edo irabazia eskuratzeko asmoarekin osatua.
1. (hezkuntza) izena · Hezkuntza-erakunde edo ikastetxe batean, irakaskuntzaren kudeaketarako eratzen den lanpostu edo betekizuna, gehienetan irakasleek beraiek betetzen dutena.
2. (hezkuntza) izena · Delako betekizuna betetzen duen pertsona.
1. aditz · Pertsona bati zerbaiti buruz ardura eskatu, hura aurpegiratuz edo errieta eginez.
1. (ipar) lokailua · Zerbait aurrez adierazitakoaren kausaz dela adierazteko.
1. (matematika) izena · n elementuko bi multzoen n bidern matrize erako antolamendua, non errenkada eta zutabe bakoitzean elementuak behin bakarrik agertu eta gelaxka guztietan elementu-bikote ezberdinak diren.
1. (matematika) izena · n elementu ezberdin dituen n bider n matrizea, non elementuak erreknada eta zutabe bakoitzean behin bakarrik agertzen diren.
1. (matematika) izen · Zenbaki edo adierazpen aljebraiko bat ber bi egin.
1. (estatistika) izena · Zorizko esperimentu edo egoera batean gerta daitezkeen kasu edo emaitza posible guztietako bakoitza.
1. (pluralean) izen propioa · Historikoki katalanez mintzatu edo kultura katalana garatu duten lurraldeen multzoa.
1. (estatistika) izen · Datu kuantitatibo multzo baten mediana, lehen eta hirugarren kuartilak kaxa batez irudikatzen duen diagrama, kaxatik haratagoko datuen zabalera eta datu atipikoak ere irudikatzen dituena.
1. (estatistika) izen · Jasotako datuen maiztasunen eta haientzat proposatzen den eredu estatistikoak ematen dituen maiztasun teoriko edo esperotakoen arteko distantzia, diskrepantzia edo aldearen neurria.
1. aditza · Zelatatu, espiatu.
1. (kimika) izena · Substantzia edo materialen osaera kimikoa ikertzen duen kimikaren arloa, arlo horretako teknika-multzoarekin batera.
1. aditzondo · Oso egoera zailean.
1. (irudizkoa) aditzondo · Urdurituta, asaldatuta.
1. (medikuntza) izen · Jaiotzatiko akats, edo bizitzan jasandako zauri edo patologiengatik gorputzaren kanpoaldean jasandako kalteek funtzionalki edo estetikoki ebakuntzaz konpondu edo moldatzeko medikuntza-arloa.
1. aditzondo · Bi objektuen arteko kolpe edo talka errepikatua adierazteko.
1. (garra) izena · Bidaiarien garraioan, prestazio apalagoak eskaintzen dituen tarifa merkea.
1. (estatistika) izena · Tartetan bildutako datu-banaketa batean, tarteko zabalera-unitate bakoitzeko maiztasun handiena duen klase-tartea.
1. (estatistika) izena · Tartetan bildutako maiztasun-banaketa batean, tarte edo klase bakoitzeko maiztasuna.
1. (estatistika) izen · Datuak biltzen dituen balio-tarte bateko erdigunea, tarte horren erreferentzia-balio gisa hartzen dena.
1. (estatistika) izen · Klase-tarte bateko muga, behekoa edo goikoa.
1. (estatistika) izen · Aldagai estatistiko kuantitatibo bati buruz ezartzen den balio-tarteetako bakoitza, non datuak bildu egiten diren haien zenbaketa egiteko.
1. (estatistika) izena · Tartetan bildutako banaketa batean, klase-tarteko bateko klase-mugen arteko distantzia edo diferentzia.
1. (estatistika) izen · Klase-tarte baten luzera, tarteko goi muga ken behe muga eginez kalkulatzen dena.
1. (estatistika) izen · Banaketa estatistiko batean, datuei buruzko kokapen zehatz bat ematen duen neurria, hala nola batezbesteko bat eta gainetik edo azpitik datuen portzentaje jakin bat uzten duen balioa.
1. (bizk) izen · Mozorrotzeko jantzia.
1. (medikuntza) izena · Uzkira zuzenean lotzen den kolonaren azken atala, sigma edo s letretako forma duena.
1. (matematika) izen · Elementu desberdin eta bereizgarrien zerrenda batetik osa daitezkeen multzoetako bakoitza, elementu kopuru jakin batekin eta ordena aintzat hartu gabe.
1. (erlijioa) izen · Erlijio-sinesmen eta dogma jakin eta berezien multzoa eta horri jarraitzen dion fededunen taldea.
1. (estatistika) izen · Parametro ezezagun bati buruzko konfiantza-tarte bateko balio minimoa edo maximoa, puntu-estimazio bati konfiantza-mailaren eta errore estandarraren araberako balio bat kenduta edo gehituta.
1. (matematika) izen · Biraketa-ardatza oinarriarekiko perpendikularra ez duen konoa.
1. (matematika) izena · Trapezio angeluzuzen bat altuerarekin bat datorren aldearen inguruan biratzean sortzen den gorputz geometrikoa.
1. (kimika) izen · Bi elementu kimiko edo gehiago kimikoki bateratzean (ez soilik nahastean) sortzen den substantzia.
1. (kontabilitatea) izen · Enpresan produktu eta sailetako kostuak zehaztu eta aztertu egiten dituen kontabilitatearen adarra.
1. (matematika) izen · Plus zeinuari buruz, minus zeinua, edo alderantziz, minus zeinuari buruz plus zeinua.
1. (enpresa) izen · Ziur ez bada ere, etorkizunean produktu edo zerbitzu jakin bat eskuratu eta kontsumituko lezakeen indibiduo edo banakoa, produktuak edo zerbitzuak bere beharrak asetzeko egokia delakoan.
1. aditz · Zaindu, arduratu.
2. aditz · Suposatu.
1. (enpresa) izen · Kontabilitate-kontu baten bitartez zehazturiko elementu-multzoa eta horren balioa.
1. (enfatikoa) (lagunartekoa) aditz · Aurretik aipatatutakoa aintzat hartuz, errazak diren ondorioak atera.
1. izen · Antzina, kontzeju bateko auzokideek batzarrak egiteko erabiltzen zuten eraikin komunala, egun askotan udaletxe bilakatu dena.
1. (matematika) (pluralean) izen · Puntuak planoan edo bi aldagairi dagokien puntu eta funtzioen irudikapena bi balioren bitartez, eskala gisa jarritako bi ardatz perpendikularretan, bata horizontala eta bestea bertikala.
1. (matematika) izen · Koordenatu-sistema bateko lerroetako bakoitza, non balioak, tarteak edo kategoriak ezartzen diren modu ordenatuan, beste ardatzetako balioekin batera elementuak kokatu edo zehazteko.
1. (ekonomia) izena · Magnitude ekonomiko baten balioa prezio korronteetan, une jakin bateko prezioetan alegia.
1. (estatistika) izen · Eskualde bateko mapa, azpieskualde edo eremuak haietako bakoitzean suertatzen den aldagai estatistiko baten balioaren arabera koloreztatu edo bete egiten dituena.
1. (enpresa) izena · Korporazio edo negozio edo jarduera anitz biltzen dituen enpresa baten baitan, enpresako baliabideak negozio horietara bideratzeko egiten den analisia, erabakia eta horren gauzatzea.
1. (estatistika) izena · Aldagai dependente baten eta, multzo gisa harturik, aldagai independente batzuen arteko korrelazioa.
1. (estatistika) izena · Aldagai dependente baten eta beste aldagai independente baten arteko korrelazioa, hirugarren aldagai batek aldagai independentean duen eragina baztertuz.
1. (estatistika) izena · Aldagai edo bektore bien arteko korrelazio-multzoa, aldagai edo bektore horietako batean zehazten diren desfase edo desplazamendu desberdinetarako.
1. (estatistika) izena · Bi aldagai estatistiko multzoen arteko baterako korrelazioa aztertzen duen teknika.
1. (estatistika) izena · Aldagai dependente baten eta beste aldagai independente baten arteko korrelazioa, hirugarren aldagai batek aurreko bi haietan duen eragina baztertuz.
1. izena · Botila, flasko eta antzeko ontzietako ahoan sarturik dagoen kortxozko tapoia kentzeko tresna.
1. aditzondo · Edozer kostata ere.
1. (enpresa) izen · Lan, jarduera, zerbitzu edo ekoizpen handiagoagatik kostu total bati gehitzen zaion kostuaren zatia.
1. (enpresa) izena · Sektore bereko beste enpresek baino kostu txikiagoarekin ekoizten duen enpresaren egoera abantailatsua.
1. izen · Zerbaitek merkatu batean duen balioa, eskaintzaren eta eskariaren eraginez finkatzen dena.
1. (enpresa) izen · Diru kopuru bat hartzaile baten eskura jartzen den banku-kontua, diru kopuru horretatik, kreditu gisa, behar duena har dezan dezan, erabilitako diruaren interesen trukean.
1. (estatistika) izen · Datu kuantitatiboen multzo baterako, hirugarren eta lehenengo kuartilaren arteko aldea, sakabanatze-neurri gisa erabiltzen dena.
1. (matematika) aditz · Zenbaki edo adierazpen aljebraiko bat ber hiru egin.
1. aditzondo · Haurrak ezkutatu eta bilaka aritzeko jolasa.
1. (ipar) izen · Ezkutatzeko jolasa.
1. (estatistika) izen · Maiztasun-kurba edo dentsitate-funtzio batek tarte jakin batean abzisa-ardatzaren gainetik hartzen duen azalera, tarte horretako probabilitatea edo maiztasun erlatiboa ematen duena.
1. (estatistika) izena · Banaketa normalaren dentsitate-funtzioaren azpiko azalera tarte batean, aldagaiaren balioa tarte horretan suertatzeko probabilitatea adierazten duena.
1. izena · Hots-kutsadura.
1. izena · Toki batean dagoen gehiegizko zarata, bereziki iraunkorra denean, ongizate eta osasunerako kaltegarritzat hartzen dena.
1. izena · Dirua, bitxiak eta baliozko gauzak gordetzeko kutxa, giltzaz edo gakoz itxi eta irekitzen dena.
1. (enpresa) Libreta edo txartel baten bitartez banku-kontu batetik dirua atera edo hartara sartzeko makina automatikoa, telematikoki bankuko datu-zentroarekin konektaturik dagoena, eragiketa ziurtatzeko.
1. izen · Fusioaren bitartez burdina burdin meatik bereizteko instalakuntza bertikal handia.
1. (nekazaritza) izen · Laboratu edo landu egiten den lursaila.
1. (estatistika) izen · Populazioaren ezaugarriak modu fidagarri eta egokian jasotzen dituen lagin estatistikoa.
1. (estatistika) izen · Populazioaren ezaugarriak oker islatzen dituen lagina, bereziki hura zoriz behar bezala ez jasotzeagatik.
1. (estatistika) izen · Esparru denborazko edo geografiko zabal eta zehazgabe batean edo modu lausoan definituriko populazio batean garatzen den laginketa mota.
1. (estatistika) izen · Ikertzailearen asmo eta nahietara moldatzen den laginketa ez-probabilistikoa.
1. (estatistika) izen · Metodo ez-probabilistikoak nahiz probabilistikoak baliatzen dituen laginketa-mota.
1. (estatistika) izen · Lagin bateko elementuak populaziotik zoriz edo ausaz hautatzen dituen prozedura eta teknika.
1. (medikuntza) izen · Animalia edo gizaki batzuengandik odol laginak hartzeko prozesua, lagin horien azterketa eta horren emaitza.
1. (estatistika) izena · Lagin baten tamainak populazio osoarekin tamainarekin duen proportzioa.
1. (kirola) izena · Adiskidantzazko partida.
1. izena · Unibertsitateko edo akademia osatzen duen beste erakunde bateko aditu edo aditu talde batek gai espezifiko bati buruz idatziriko artikulu edo liburua.
1. (enpresa) izen · Langile bati lanpostua aldi baterako uzteko ematen zaion baimena.
2. izen · Atzerriko herrialde batean lan egin ahal izateko hango administrazioari eskatzen zaion baimena.
1. (enpresa) izen · Lanpostu baterako hautagai bati egiten zaion galdera multzoa, hark emandako erantzunekin batera, hura lanpostua betetzeko egokia den erabaki edo balioesteko egiten dena.
1. (ekonomia) izen · Lanpostu bat bilatu eta eskatzen duena.
1. izen · Gehienbat langile xumeak eta horien familiak bizi diren auzoa, gehienetan zerbitzu eskasekin, etxe apal eta urbanismo zatarrekoak.
1. izen · Elkar ebakitzen duten lerro edo hari horizontal eta bertikalek osatzen duten sarea.
1. (zuzenbidea) izen · Espainiako Erkidego Autonomo batek bertako legebiltzar edo asanbleak onartuta bere eskumen legegileei jarraiki promulgatu eta bere lurraldean aplikatzeko indarrean sartzen duen legea.
1. (zuzenbidea) izen · Gobernuaren ekimenez legebiltzarrera aurkezten den lege-egitasmoa.
1. (zuzenbidea) izen · Espainiako sistema politikoan, Kongresuak, Senatuak, komunitate autonomo batek edo 500.000 mila hiritarrek bultzaturiko lege-ekimena.
1. aditzondo · Indar handiz, indar guztiarekin.
2. aditzondo · Kosta ahala kosta.
1. (matematika) izen · Baldintza edo propietate jakin bat, hala nola objektu geometriko baterako distantzia zehatz bat izatea, betetzen duten plano edo espazioko puntuen multzoa.
1. Bi punturen arteko bideari eta distantziari buruz, lerro zuzen bati jarraiki, zeharbide edo bihurgunerik gabe.
1. (matematika) izen · Integrazio-eremutzat kurba bat hartzen duen integrala, besteak beste kurba horren luzera kalkulatzeko erabiltzen dena.
1. (hizkuntzalaritza) izena · Letra xehea baino tamaina handiagoa duen idatzizko letra, izen propioen lehen letra gisa, esaldien hasierarako eta abar erabiltzen dena.
1. (hizkuntzalaritza) izena · Idaztean, tamaina normaleko letra, letra larri edo maiuskula baino tamaina txikiagokoa.
1. (biblioteka) izena · Gai jakin bati buruzko azalpen zabala egiten duen txosten edo gida.
1. (estatistika) izen · Egoera bati buruzko jarrera edo baieztapen batekiko adostasuna balioesteko 1-5, 1-7 edo 1-9 bitarteko neurketa-eskala, erabateko desadostasunetik erabateko adostasunera doana.
1. (ekonomia) izen · Pertsona, enpresa edo erakunde batek bere zorrak edo horien interesak epemugan ordaintzeko zailtasun edo ezintasuna, horren ondorioz kalte eta galera handiak pairatuz.
1. (estatistika) izen · Edonolako populaziotan, lagin batezbestekoa, lagin tamaina handietarako, banaketa normalaren arabera banatzen dela baieztatzen duen teorema.
1. (matematika) izena · 10 zenbakia oinarri duen logaritmoa.
1. (matematika) izena · e zenbakia oinarri duen logaritmoa.
1. (politika) izena · Foru lurraldea, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko lurraldeetako bakoitza alegia.
1. aditz · Gorputzaren luzera osoa lurraren aurka jota erori.
1. aditzondo · Elkarrizketa eta hitzaldi bati buruz, gai bati buruz denbora luzean eta sakonki jardun.
2. aditzondo · Espazioari buruz, azalera oso handia hartuz.
1. aditzondo · Asko luzatu gabe, epe laburrera.
1. aditz · Zerbaiten esperoan denbora luzean egoteagatik aspertu edo urduritu.
1. izen · Zerbaiten azalera osoa.
1. aditzondo · Zerbaiten azalera osoari buruz edo haren azalera osoan.
1. (fisika) izen · Fenomeno fisiko bat neurtuz edo horren ezaugarri bat kalkulatuz definitzen den propietatea.
1. izen · Gordetzean leku gutxiago hartu eta garraiorako erosoagoa izan dadin, hankak gaineko oholara makurtzen diren mahaia.
1. (informatika) izen · Esklusiboki mahaigaineko konputagailu eta konputagailu eramangarrietarako, telefono adimendunak eta tabletak baztertuz, garatutako programa informatikoa.
1. (informatika) izen · Mahai baten gainean edukitzeko diseinaturik dagoen ordenagailua, berez eramangarria ez dena.
1. (enpresa) izen · Enpresa edo beste erakunde batek eman dituen mailegu eta antzeko finantzaketa-tresnen bolumen edo guztizko zenbatekoa.
1. (estatistika) izen · Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza agertzen den aldi kopurua.
1. (estatistika) izen · Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza, maiztasun metatuetan ez bezala beste balioekin bildu gabe, agertzen den aldi kopurua.
1. izena · Datuen banaketa estatistiko batean, balio edo kategoria bakoitza agertu edo gertatzen den aldi kopurua edo maiztasuna, bereziki itxarondako maiztasunarekin kontrajarrita aipatzen dena.
1. (estatistika) izen · Datu-banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza hartzen duten datuen kopurua, portzentaje edo proportzio gisa adierazita.
1. (estatistika) izen · Datu kuantitatiboen banaketa batean, aldagaiaren balio bakoitza edo hori baino txikiagoak direnak agertzen diren aldi kopurua.
1. (estatistika) izen · Aldagai estatistiko batek har ditzakeen balio edo modalitate desberdinetarako maiztasunak zehazten dituen adierazpidea, taula bidez edo grafikoki.
1. (estatistika) izen · Histograma edo maiztasunak irudikatzen dituen beste edozein grafikotan maiztasunak adierazten dituen lerroa leunduz sortzen den kurba.
1. (estatistika) izena · Histograma zutabeak lerro batez lotuz eratzen den diagrama estatistikoa, aldagaiaren ibiltartean zehar maiztasunen banaketa adierazten duena.
1. (estatistika) izena · Zorizko esperimentu bat burutzen den aldi kopurua infiniturantz doala, haietatik gertaera jakin bat gauzatzen den aldi kopuruaren proportzioa hurbiltzen den balioa.
1. (estatistika) izen · Aldagai estatistiko bati buruzko datuek hartzen dituzten balioak eta horien maiztasunak, haiek agertzen diren aldi kopurua alegia, azaltzen dituen taula ordenatua.
1. Orrialde berria
2. aditz · Begietatik malkoak isuri.
1. (enpresa) izen · Enpresa batean, epe laburreko jarduera ekonomikoa garatzeko behar den finantzazio iraunkorra, aktibo korronteari pasibo korrontea (epe laburreko zorrak, alegia) kenduz kalkulatzen dena.
1. (ekonomia) izen · Eskulana eta makinak baliatuz, lehengaiak eta bitarteko produktuak eraldatu egiten dituen industriaren sektorea.
1. izena · Diagrama edo beste irudi batean gehienbat norabide bat adierazteko txertatzen den marra orokorrean zuzena, tarteka eten edo ebakiak dituena.
2. (garraioa) izena · Errepideetan bi errei edo gehiago bereizi eta haietatik bestera igaro daitekeela adierazten duena.
1. (irudizkoa) izen · Jokabide, ekintza edo erabaki bat onargarritzat hartu ahal izateko gainditu behar ez den muga.
1. (kimika) izen · Izaki bizidunen prozesu biologikoen ondorioz eratortzen ez den materia, eta prozesu fisiko-kimiko hutsez eraldatzen dena.
1. (biologia) izen · Organismo bizien nahiz hildako organismo bizidunen ehunen deskonposizio eta transformaziotik sortutako materia, karbono atomoz osaturiko molekulek osaturikoa.
1. (aldaera) izen · Adjuntuen matrizea.
1. (matematika) izena · Errenkada eta zutabe kopuru berdinak dituen matrizea.
1. (matematika) izena · Ekuazio linealen sistema batean, ezezagunen koefizienteak eta gai konstantea biltzen dituen matrizea.
1. aditzondo · Zeharo bustita.
1. izen propioa · Ameriketako Estatu Batuetan, XIX. mendean Misisipi ibaitik Ozeano Bareko kostaldera zabaltzen zen lurraldea, herrialdeko mugak zabaldu zituena.
2. izen propioa · Delako lurraldean garatutako kultura eta historia soziala, zentzu zabalenean.
1. izen propioa · Mendebalde Urrun.
1. (matematika) izen · Beste aldagai batek hartzen dituen balioen arabera aldatzen den aldagaia.
1. izen · Mendi bateko goi aldea, gailurra.
1. (zub) aditz · Falta izan.
1. izen · Lanpostu edo kargu bat betetzeko, aintzat hautagaien merezimenduak edo lorpen indibidualak baino kontuan hartzen ez dituen deialdi ireki eta publikoa.
1. (enpresa) izen · Enpresako produktuak eta zerbitzuak merkaturatzeaz eta marketinaz arduratzen den zuzendaritzaren arloa eta horri dagokion saila.
1. (merkataritza) izen · Toki bakar batean produktu desberdinak eskaintzen dituzten saltoki edo denda batzuk biltzen dituen gune gutxi gorabehera zabala.
1. (enpresa) izen · Sektore ekonomiko batean, merkatu-kuota handiena duen enpresa.
1. (metrologia) izen · Metro bateko aldea duen karratuari dagokion azalera, bestelako azalerak neurtzeko unitate gisa erabili ohi dena.
1. izen · Metro bateko aldea duen karratuaren barneko azalera, orokorrean azalerak neurtzeko unitate gisa erabiltzen dena.
1. izen · Neurketa-zinta.
1. (estatistika) izena · Migrazioen ondorioz herri, eskualde edo herrialde batean izandako biztanleria-aldaketa, positiboa nahiz negatiboa izan daitekeena.
1. (estatistika) izen · Zoriz gertatzen diren fenomenoak simulatzeko teknika, zorizko zenbakietatik probabilitate desberdinen araberako emaitza artifizialak sortzea helburu duena.
1. (matematika) izen · Zenbaki osoen multzo baterako, zenbaki guzti horien zenbaki multiploak diren zenbaki guztietan txikiena, bereziki zatikien arteko batuketa eta kenketetan erabiltzen dena.
1. (literatura) izena · Kontakizunaren haria denborazko ordenari jarraitzen ez dion narrazioa.
1. izenlagun · Nazio baten maila gainditu egiten duena; nazio batzuk batera biltzen dituena.
1. aditzondo · Negarrez, biziki eta gogotik.
1. aditzondo · Negarrarekin batera zotin, zinkurin edo intziri eginez.
1. aditz · Negarrez hasi, bat batean eta ustekabean.
1. (enpresa) izena · Negozio edo jarduera ekonomiko bakun baten baitan, enpresa batek sektore horretan kokatu, jardun eta garatzeko ezartzen dituen helburuetarako ekinbidea.
1. (enpresa) izen · Negozio edo enpresa baten kudeaketa eta kontrolaren ardura hartzen dituen profesionala.
1. izen · Negu gorria, neguaren gogorra.
1. izen · Neska nerabe edo oso gaztea.
1. izen · Luzerak neurtzeko zinta edo xingola gradutua, luze eta malgua, gehienetan biribilgarria.
1. aditzondo · Gehiegiz, tamaina, kopuru edo distantzia egokia baino gehiago.
1. esaera · Norbera lan batean batere trebea ez dela adierazteko.
1. aditz · Nork bere interesen alde jokatu.
1. aditz · Bakoitzak bere interesen alde jokatu.
1. (estatistika) izen · Obesitatea, definizio zehatz baten arabera, pairatzen duten gizabanakoen portzentajea populazio batean, maiz eskualdearen, sexuaren eta adinaren arabera bereizita.
1. (erlijioa) izena · Jesus Nazaretekoaren miraria, non bost ogi eta bi arrainetatik hura jarraitzen zuten jende talde bati jaten eman zion, haietatik ogi eta arrain ugari sortuz.
1. (erlijioa) izena · Itun Berrian kontatzen den Jesusen miraria, bost ogietatik jende talde handi bati jaten emateko adina ogi sortu zuenekoa.
1. (zuzenbidea) izena · Denboraren poderioz finkatzen joan eta zuzenbidean iturri gisa aplikatzen diren ohitura eta usadio juridiko idatzi gabeen multzoa.
1. izen · Gertakari edo pertsona konkretu batek une batean masa-hedabideek plazaratzen dituzten mezu eta diskurtsoetan izan duen eragin edo presentzia.
1. izen · Hotz, izu edo zirrara sentitzean azaleko biloa zutitzearen erreakzio fisiologikoa.
1. (kirola) izena · Oinez edo korrika egin beharreko lasterketa mota.
1. esaera · Jaten ari den pertsona talde bati otordu goxo eta osasuntsua opatzeko.
1. (estatistika) izen · Ekoitzitako edo erositako produktu-unitateen lote baten gainean egindako laginketa, zeinaren bitartez lotea onartu edo erredusatu behar den erabakitzen den.
1. (zuzenbidea) izena · Ondasun higiezinekin, hala nola etxe eta lursailekin osatzen den ondarea.
1. (enpresa) izen · Enpresaren ondarea jasotzen duen kontabilitate-kontuetako bakoitza, ondasun, eskubide edo obligazio bat jasotzen duena.
1. (matematika) izena · Erpina eta alde bat partekatzen duten angelu bietako bakoitza.
1. izen · Webgune baten bitartez eta telekomunikazio teknologiak erabiliz saltzen duen denda, denda fisikoa ez bezala.
1. izen · Parametro ziurgabe edo zorizkoak dituen optimizazio matematikoaren aldaera.
1. aditzondo · Duela denbora gutxi.
1. (informatika) izen · Pertsona arrunt baten beharretarako ekoitzi eta moldatutako ordenagailua, ohiko softwarea (testu prozesagailuak, nabigatzailea, ...) barnehartzen duena.
1. (enpresa) izena · Lanaldia hasi eta bukatzeko orduak eta lan denbora zehaztasunez finkatzen ez dituen lan ordutegia.
1. aditzondo · Iraganeko une batetik aurrera gaur egunera arte.
1. aditzondo · Aurretik aipatutako gertaera izan zen unetik aurrera.
1. (garraioa) izena · Bereziki paletetan jarritako zamak biltegi baten barruan garraiatu eta pilatzeko edota beste ibilgailu batera igo edo handik jaisteko erabiltzen den ibilgailu motorduna.
1. esaera · Guztia ona edo bikaina izaten ez dela adierazteko; gaztelaniarekiko hitz-jokoa ere bada, gaztelaniazko "oro" urre baita euskaraz.
1. esaera · Zerbain baloratzean, dena ez dela ona eta alde txarrak ere badaudela adierazteko.
1. (medikuntza) izena · Osasungintzan diharduen langile tituludun edo trebatua.
1. (medikuntza) izena · Pertsona jakin bati edo populazioari orokorrean osasun arazoak prebenitu, diagnostikatu eta tratatzeko osasun arloko profesionalen eskutik eskaintzen zaion zerbitzua.
1. (historia) izen · New Yorkeko burtsan Depresio Handia abiarazi zuen 1929ko krak edo beherakada handia gertatu zen eguna, 1929ko urriaren 24an.
1. izen · Garizuma aurreko osteguna, inauteri-ziklo horretako lehen eguna dena.
1. (kirola) izena · Pista batean tarteka jarritako oztopoak, hala nola hesiak eta urez beteriko lubanaroak, gainditu behar diren oin-lasterketa.
1. (estatistika) izen · Gizabanako-talde jakin bati denboran zehar une desberdinetan jasotako datuetako bakoitza.
1. (bulegoa) izen · Paperak gordetzeko zorro laua, kartulina, kartoi edo plastikozkoa.
1. (medikuntza) izena · Minbizia duen gaixoa, osasun-sisteman artatzen ari dena.
1. (matematika) izen · Elementu desberdinen zerrenda bat ordenatzeko eretako bakoitza.
1. (matematika) izen · Elementu multzo bat zirkulu baten inguruan ordenatzeko eretako bakoitzak, osaturiko zirkuluaren biraketak elementu horien ordena aldatzen ez duela aintzat harturik.
1. (zuzenbidea) izena · Gizabanako bakoitza, indibiduala, eskubide eta obligazioen subjektua den aldetik.
1. (geologia) izena · Bitarteko eta teknologia konplexuak erabiliz erauzten den petrolioa, bereziki hondar bituminosoetatik eta eskistoetatik erauzten dena.
1. izena · Bitarteko eta teknologia konbentzionalak baliatuz, hain zuzen ere putzu arruntetatik, erauzten den petrolioa.
1. (matematika) izena · Piramide baten oinarriaren eta horren alboko aldeak ebakitzen dituen plano baten artean dagoen gorputz geometrikoa.
1. (enpresa) izen · Finkatutako helburuak betetzeko, burutu beharreko operazio edo ekintzak ezartzen dituen plana, bereziki epe laburrera garatzen dena.
1. (enpresa) izen · Epe luzera finkatutako helburu estrategikoak lortzeko bitarteko helburuak eta ekintzak zehazten dituen kudeaketa-jarduera.
1. (pluralean) izena · Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko hirurogeita hamabosgarren urteurrena eta horren ospakizuna.
1. (matematika) izena · Alde guztiak eta haien arteko barne angeluak berdinak dituen poligonoa.
1. (matematika) izena · Elkar ebakitzen ez duten zuzenkiek osatu eta barnean hutsunerik ez duen poligonoa.
1. izena · Ura baliabide gisa, gizakiaren behar fisiologiko nahiz ekonomikoetarako, zuzendu eta garatzen duen politika edo kudeaketa.
1. (irudizkoa) aditzondo · Oso harro eta pozik.
1. (ekonomia) izena · Inflazioaren efektua ezabatu zaion prezioa.
1. (ekonomia) izena · Une bakoitzean ordaindu beharreko prezioa, inflazioak eragindako prezio-igoerak barneharturik.
1. (enpresa) izena · Merkatu batean, produktu edo zerbitzu homogeneo bati buruz beste prezioak baino txikiagoa den prezio bat egotearen fenomenoa; delako prezioa eskaintzen duen enpresaren egoera.
1. (hezkuntza) izen · Ezagutzak eta trebetasunak ebakuatzeko diseinaturiko proba edo azterketa, non galdera bakoitzari erantzun garbi eta zuzenak dagozkion.
1. (estatistika) izena · Aldi batzuetan zehar, gertaera bat gauzatu edo balio jakin bat suertatu den aldi kopuruaren proportzioa.
1. (estatistika) izena · Saiakuntza edo behaketa errepikatu batean gertaera jakin bat gauzatzen den aldi kopuruaren proportzioaren bitartez kalkulatzen den probabilitatea.
1. (estatistika) izena · Zorizko saiakuntza bateko kasu gertagarri guztietatik, gertaera jakin bat emaitza edo ondorio duten aldeko kasuen proportzio gisa kalkulatzen den probabilitatea.
1. (estatistika) izena · Gertaera bati buruz, hartaz duen ziurgabetasuna nahiz uste eta sinesmenen multzoa kontuan harturik, subjektu batek zenbatetsi edo estimatu egiten duen probabilitatea.
1. (estatistika) izen · Populaziotik lagineko elementuak zoriz edo ausaz aukeratzen dituen teknika eta metodoa.
1. (estatistika) izena · Probabilitatearen eta zorizko fenomenoen eraketa matematikoa latzen duen matematikaren adarra, estatistikaren oinarri gisa erabiltzen dena.
1. (estatistika) izen · Lurralde bateko populazio edo biztanleriaren eta horren ezaugarrien bilakaerari buruz egiten den aurreikuspena, datu historikoetan oinarrituta.
1. (logika) izena · Egia, faltsua edo probabilitate balioa ezartzen funtzioaren input edo sarrera den aldagaia.
1. (estatistika) izen · Bi aldagairi buruzko baterako datuak kartesiar diagrama batean puntu banaz irudikatzen dituen diagrama estatistikoa, aldagaien arteko korrelazioa esploratzeko erabiltzen dena.
1. izena · Gertuko puntuen segida, eta inprimaki batean bete beharreko hutsuneak, diagrama batean norabideak edota paper bat nondik moztu behar den adierazteko erabiltzen dena.
1. aditz · Zerbait marmarka eta modu txarrean esan, haserre eta sumina adieraziz.
2. aditz · Iseka egin, trufatu.
1. aditzondo · Biraoka edo maldizioka.
1. (informatika) izen · Tapiz moduko azalera txikia, horren gainean ordenagailuaren sagua erosotasunez eta zehaztasunez maneiatzeko erabiltzen dena.
1. aditzondo · Era ordenatuan, gauza multzo bat gauzatu edo gertatu ahala.
1. izen · Kaleko salmenta.
1. (arrantza) izena · Itsaso zabaleko sakonera handietan erabiltzen den sarea, arraste modalitatean, inbutu forma duena.
1. izen · Bi datu era gurutzatuan emanda, lerro horizontal eta bertikaletan jarririk hurrenez hurren, lerro horiek ebakitzen diren gelaskan haiei dagokien informazio edo balio bat azaltzen duen taula.
1. (aldaera) izen · Sarrera biko taula.
1. izen · Denetariko gauzen multzoa, nahaste-borrastea.
1. izen · Toki edo eskualde batean urtaro bakoitzean laboratzen den eta eskuragarri dagoen elikagaia.
1. (geografia) izen · Hiri handiago baten ondoan eta haren eraginpean dagoen hiria.
1. (matematika) izen · Ondoz ondoko termino edo elementuen arteko kendura konstantea duen zenbaki-segida; adibidez, 1, 3, 5, 7, ...
1. (matematika) izen · Ondoz ondoko termino edo elementuen arteko zatidura konstantea duen zenbaki-segida; adibidez, 1, 3, 9, 27, ...
1. (estatistika) izena · Maiztasun-banaketa bateko kategoria edo balioak zirkulu bateko kolore desberdinetako sektoreetan haien maiztasunen arabera banatzen dituen diagrama.
1. (estatistika) izen · Tartetan bildutako datuen estatistikoak klase-marka harturik kalkulatzen direnean proposatzen den kalkulu-zuzenketa.
1. (matematika) izen · Irudi geometriko simetriko batean, puntu simetrikoak distantzia berera uzten dituen lerroa, halako eran non irudia ardatz horren inguruan biratuz gero, irudia ez den aldatzen.
1. (medikuntza) izena · Amak haurdunaldian alkoholdun edariak kontsumitzearen ondorioz fetoarengan eta, jaio ondoren, haurrarengan sortzen diren nahasmendu fisiko eta psikikoen multzoa.
1. aditzondo · Aipatu den kasuan bakarrik eta beste inongo kasutan ez.
1. izena · Hots-kutsadura.
1. aditzondo · Guztiz harrituta.
1. (estatistika) izen · Aldagai kuantitatibo bati buruzko datuei aplikaturiko aldagai-aldaketa baten emaitza, 50 puntuko batezbestekoa eta 10 puntuko desbideratzea izan ditzan.
1. (medikuntza) izena · Inguruko pertsonek erretzen duten tabakoaren kea edo horren substantziak iraunkorki arnastea.
1. (matematika) izena · Bi muturren arteko puntu guztiak biltzen dituen tartea, muturretako puntuak ezik.
1. (matematika) izena · Bi muturren arteko puntu guztiak biltzen dituen tartea, muturretako puntuak barne.
1. (estatistika) izena · Probabilitate-banaketa batean, batezbestekoaren inguruan probabilitate jakina hartzen duen tarte simetrikoa.
1. (matematika) izena · Tarte batean, bi muturren arteko distantzia edo diferentzia, finitua, infinitua nahiz zero izan daitekeena.
1. (estatistika) izena · Klase-tartetan bildu diren datu kuantitatiboen maiztasun-banaketa estatistikoa.
1. izen · Uhin-espektro edo seinale digital bakar batetik telebista-saioen segida bat igortzen duen hedabidea.
1. izen · Telebista-kanal batetik edo batzuetatik, telebista-saioen sorta jarraitu bat igortzen dituen enpresa edo erakundea.
1. (informatika) izen · Testu lau edo hutsez osaturiko fitxategi informatikoa, formato-markarik gabekoa eta karaktereak, espazio hutsak eta lerro-jauziak baino ez dituena eta maiz datu multzoak osatzeko erabilia.
1. (informatika) izen · Konputagailu batean testua osatzerakoan, testuari eransten zaion marka multzoa, tipografia, kolorea, tamaina eta abar irudikatzeko.
1. izena · Tiraderak baino ez dituen altzaria.
1. izenlagun · Toki batzuei buruz, toki bakoitzeko.
1. aditzondo · Toki edo gune bakan batzuetan.
1. (politika) izen · Erregimen politiko batetik bestera aldatzean edo hartan aldaketa sakonak daudenean gertatzen den trantsizio-prozesuan agintean dagoen gobernua, maiz behin behineko gobernua ere izaten dena.
1. (estatistika) izena · Egoera jakin batetik egoera jakin batera igarotzeko probabilitatea, Markov-en kateetan eta bestelako probabilitate-ereduetan erabiltzen dena.
1. (matematika) izena · Pareleloak ez diren bi aldeak berdinak, eta beraz lau angeluak ere berdinak, dituen trapezioa.
1. (estatistika) izen · Datu-multzo jakin eta konkretu bati aplikatzen zaizkion teknika edo prozedura estatistikoen multzoa, haietatik informazio jakingarria erauzteko asmoz.
1. (matematika) izena · Alde guztiak berdinak dituen triangelua, beraien artean 60 graduko aldeak osatuz.
1. (matematika) izena · Angelu bat zuzena duen triangelua.
1. (matematika) izena · Esfera bateko hiru zirkulu nagusiren ebaki-puntuek mugatzen duten barne azalera.
1. Angelu guztiak zorrotzak, 90 gradu baino txikiagoak alegia, dituen triangelua.
1. (matematika) izena · Angeluetako bat zuzena duen triangelua.
1. izen · Behin eta berriz zerbaiten kontra kolpe ematean sorrarazitako soinua adierazteko.
2. izen · Partikularzki, trena trenbide gainean pasatzean sortutako hotsa.
1. aditz · Ibilian beste zerbait edo norbait jo.
1. interjekzioa · Haserrea edo egonezina adierazteko.
1. (kirola) izena · Lau jokalari edo talde elkarren aurka aritzen diren txapelketa.
1. (informatika) izen · Tarteka kartulina batean egindako zuloen bitartez, informazioa kode bitarrera bihurtzeko euskarria, informatikaren hastapenetan informazioa ordenagailuetara sartzeko erabilia.
1. (bizk) izen · Bi muturretatik zintzilikatutako soka edo kate baten erdiaren gainean jarritako eserleku bat duen jolas-tresna, bereziki haurrentzat prestatua, bultzadaz pertsona aurrera eta atzera, gora eta
1. (naf) izen · Txoriak izutzeko baratze eta soroetan jartzen den giza itxurako panpina.
1. (arrunkeria) aditz · Sexu-harremanak izan, bereziki sarpenarekin.
1. izen · Hots arin jarraitua.
2. izen · Isil-misilka egiten den hizketa.
3. izen · Jendartean dabilen sekretu edo ustezko berria, egiazkoa edo faltsua izan daitekeena, eta maiz beste batzuk kritikatzeko asmoarekin zabaltzen dena.
1. (estatistika) izen · Maiztasun edo probabilitate handienak mutur bietan dituen banaketa estatistikoa.
1. izena · Kare edo kaltzio karbonato eta gatz kopuru txikiak dituen ura, horren ondorioz etxeko nahiz industriako erabilerarako egokia dena..
1. izena · Kaltzio karbonato eta gatz kopuru handiak dituen ura, horregatik etxean eta industrian erabiltzeko desegokia dena.
1. aditz · Erronka edo lan neketsuei heldu edo aurre egin.
1. aditz · Arazo, auzi edo lan neketsuetan sartu.
2. aditz · Erronkak onartu.
1. (pluralean) izena · Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko berrogeita hamargarren urteurrena eta horren ospakizuna.
1. izen · Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko sari nagusia, kategoria desberdinetan, hala nola film onenari, gidoi onenari eta abar.
1. (estatistika) izen · Urte bateko hilabete batetik aurreko urteko hilabete berdinarekin alderaturik magnitude batek izan duen aldaketa adierazten duen portzentajea.
1. aditzondo · Urte batzuen ondoren, urte batzuk pasata.
1. izen · Murmurioaren hotsa.
2. izen · Likidoaren isurketa-hotsa
1. (enfatikoa) aditzondo · Xehetasun guztiekin.
1. izen · Zaharkituta eta hondatuta izateagatik deuseztatu egiten diren gailu eta osagai elektronikoek osatzen duten hondakinen atala, bereziki ingurumenarentzat arriskutsutzat hartzen direnak.
1. esaera · Berririk ez dagoela adierazteko.
1. aditz · Gero eta okerrago egon.
1. (matematika) izen · Aldagai independentearen balioen arabera, definizio desberdinak dituen funtzio matematikoa.
1. (matematika) izen · Integral matematikoa ebazteko erabili ohi den metodoetako bat, integratu beharreko funtzio eta diferentziala bi atal edo zatitan banatzen duena.
1. (matematika) izen · Zatiki moduan adierazitako zenbakia, beste zatikizko zenbaki ezberdin baten balio zehatz berdina duena.
1. (matematika) izen · Zenbaki erreal baten adierazpena, hura zenbakitzailetzat zatiki bat duten zatikien segida finitu edo infinitu moduan irudikatzen duena.
1. (matematika) izen · Zenbaki jakin baten zatikizko adierazpena (adibidez, 1.5 zenbakiaren zatiki sortzailea 3/2 da).
1. (matematika) izen · Zatikiz adierazitako zenbakia.
1. (estatistika) izena · Zehapen-espedienteak zabaldu eta zehapenak ezartzeko administrazio publikoari edo beste erakunde bati dagokion eskumen eta ahalmena.
1. izen · Boto-sistema, non boto-emaile indibidualek erabakia hartzeko botoa zuzenean eman ordez, haiek aukeratutako ordezkariak diren azken erabakia hartzeko botoa ematen dutenak.
1. (biologia) izen · Ehun biologiko batean, zelulak murgilduta dauden ingurunea, non zelulak mugitu eta beste zelulekiko interakzioa egiten duten.
1. (matematika) izen · Bi zenbaki osoen zatiduraz adieraz daitekeen zenbakia.
1. (matematika) izen · Magnitude jarraitu bat adierazteko baliatzen den zenbakia, zatiki partea orokorrean infinituraino luzatzen dena, eta zenbaki arrazional nahiz irrazional izan daitekeena.
1. (matematika) izen · Frakzio edo zatiki moduan adierazten den zenbakia.
1. (matematika) izen · Bi zenbaki osoen zatiduraz adieraz ezin daitekeen zenbaki erreala, adierazpen hamartarrean emana zehatza eta periodikoa ez dena.
1. (matematika) izen · Elementu multzo batetik elementu kopuru jakin bateko azpimultzoak osatzeko era kopurua, ordena kontuan hartu gabe, adierazten duen formula edo horren balioa, Newtonen binomioaren koefizientea
1. (matematika) izen · Bi zenbaki naturalen kenketaz sor daitekeen edozein zenbaki, zenbaki natural, zero edo zenbaki naturalak minus zeinuarekin izan daitekeena,
1. izen · Beste bi zenbaki karratuen baturaz, 0 kenduta, sortzen den karratuaren berrekizun-zenbakia.
1. (matematika) izen · Bi zenbaki osoen zatiduraz adierazitako zenbakia.
1. (teknologia) izen · Elementu edo substantzia kimiko batzuen fisioa eragin eta hotik askatzen den beroa elektrizitate bihurtzen duten instalakuntza.
1. izen · Erregai fosilen erreketaz edo elementu kimiko astunen fisioaz lortutako beroa elektrizitate bihurtzen duen instalakuntza.
1. (estatistika) izen · Zentsua osatu eta hango biztanleriari buruzko datu estatistikoak jasotzeko asmoz, lurralde bat banatzen den eremu administratibo eta geografikoetako bakoitza.
1. aditzondo · Zerbait interpretatzeko orduan aukera batzuk daudean, baldintza gehien eta estuenak eskatzen dituen hura baliatu behar dela adierazteko.
1. aditzondo · Zerbait interpretatzerako orduan aukera batzuk daudean, baldintza gutxien eta zabalenak eskatzen dituen hura baliatu behar dela adierazteko.
1. esaera · Galdera gisa erabilia gehienetan, berriak eskuratu edo besterik gabe agurra adierazteko.
1. aditzondo · Zerbait aurkitu edo gertatu zain, bitartean zer egin jakin gabe.
2. aditzondo · Aspertuta.
1. (irudizkoa) aditz · Egoera larri batean, irtenbidea ustekabean aurkitu edo topatu.
1. aditz · Egoera larri batean, irtenbidea ustekabean aurkitu edo topatu.
1. (pluralean) izen · Ezkonduriko bikote baten ezkondu zireneko hogeitabosgarren urteurrena eta horren ospakizuna.
1. (zinema) izena · Soinurik gabeko zinema, aktoreen mugimenduak eta keinuak baino erakusten ez dituena, bereziki zinemaren historiako hasieratik 1929ra artekoa.
1. izen · Neurketa-zinta.
1. (matematika) izena · Poligono bateko erpin guztietatik pasatzen den zirkunferentzia, poligono osoa bere zirkuluan bilduz.
1. (matematika) izena · Zirkunferentzia bateko bi puntuen arteko zirkunferentzia zati txikiena.
1. aditzondo · Arinkeriaz, irizpiderik gabe.
2. aditzondo · Itzulinguruka hitz eginez.
3. aditzondo · Idazkera azkar eta baldarrez.
1. (ekonomia) izena · Zor multzo baten guztirako zenbatekoa.
1. aditzondo · Sosik gabe, pobrezia gorrian.
1. aditzondo · Kosta ahala kosta, kostatzen denari erreparatu gabe.
1. (zuzenbidea) izen · Zor bat ordaintzeko obligazioa adierazten duen titulu edo agiria, zordunak kontratu bidez onartua.
1. (estatistika) izen · Laginketa sistematikoan lehenengo hautespen-tartetik zoriz aukeratzen den elementua.
1. (estatistika) izen · Zorizko gertaera baten emaitza bakoitzari zenbaki bat esleitzen dion aldagaia.
1. aditzondo · Jokabide bati buruz, zuhurtzia edo zentzurik gabe.
1. (teknologia) izen · Plastiko edo beirazko harizpi mehea, argia transmititzen duena, argiztapenerako eta datuen transmisio azkarrerako erabiltzen dena.
1. (zurgintza) izena · Elkarri itsatikako zurezko geruzez osaturiko materiala.
1. (matematika) izena · Hurbiltzen doazen eta azkenean puntu batean bat egiten duten zuzenetako bakoitza.
1. (hezkuntza) izen · Proba objektibo bat puntuatu eta ebaluatzeko erantzun zuzenen zerrenda.
Artikulurik faltan botatzen al duzu?
Osatu ezazu hurrengo galdetegia, zure eskaera lehenbailehen argitaratzen saiatuko gara